Urtero bezala, badugu musikazaleok zita garrantzitsu bat Donostian: abuztuan ospatzen den Musika Hamabostaldia. Aurtengo edizioa, 80.a, benetan gustagarria da, agian gehiegi. Honekin ez dut nota negatibo bat eman nahi, kontrakoa baizik. Baina, egia da, aurtengo egitaraua ez da oso ausarta. Imajinatzen dut askoz titulu ausartagoak aukeratuko lituzketela antolatzaileek, baina aurrekontua mugatuta dagoenean, arrakasta ziurtatu behar da nolabait, eta horretarako egitarau kontserbadorea behar da, nahitaez.
Aurreko urteetan egin dudan bezala, proposamen guztien artean gomendio batzuk egingo dizkizuet, nire ustez interesgarrienak diren saioekin. Halere, aipatuko ez ditudan errezitaldien artean benetako harribitxiak egongo dira, noski, baina aukeratu behar da. Ziklo bakoitzetik saio bat porposatuko dizuet. Ziur nago bertaratzen bazarete ez zaretela damutuko.
Hasteko, Kursaal Auditorioko ziklotik kontzertu pare bat: Pucciniren Madame Butterfly opera, batetik. Nahiz eta mila aldiz entzun obra zoragarri honekin sekulan ez gara aspertuko. Lan ederra, melodiotsua, erromantikoa, hunkigarria… Denetatik dauka publikoa liluratzeko. Horrez gain, aldi honetan gure Ainhoa Arteta dugu protagonista, eta horrek puntu gehiago ematen dizkio saioari.
Bestalde, London Philharmonic Orchestrak, Juanjo Menaren batutapean, eskainiko dituen bi kontzertuak biziki gomendatzen ditut. Beethovenen piano eta orkestrarako kontzertuen integrala joko dute, Javier Perianes bakarlariarekin batera, eta ziur nago mundiala izango dela.
Victoria Eugenia Antzokiko zikloan, dudarik gabe, Khatia Buniatishvili pianista georgiarrak emango duen errezitaldia ezin da galdu. Oso artista berezia da, birtuosoa, sentsiblea, teknikoki perfektua… Schubert, Liszt eta Stravinskyren obrak ekarriko ditu eta zeresana emango du, zalantzarik gabe.
Hamabostaldi ibiltaria ziklotik, Ensemble Diderot taldearen kontzertua oso interesgarria iruditzen zait. Senperen egingo den saio honetan Telemann, Leclair, Aubert, Corrette eta Boismortieren obrak entzuteko aukera izango duzue.
Amaitzeko, San Telmoko ostegun musikaletan Ona Cardona (klarinetea) eta Josep Colom (pianoa) izango ditugu gure artean. Egitarau guztiz erromantikoa disfrutatuko dugu musikari paregabe hauen eskutik. Ez galdu!
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]