Teffa: Etiopiako labore xumea super-elikagai bihurtu dute, patentatu eta ostu ondoren

  • Andeetako kinoaren moda bareturik, Etiopia eta Eritreatik heldu den teff labore txikia da Ipar aberatsean azkena zabaldu den super-elikagaia. Gainerako zerealek baino kaltzio eta mineral gehiago ei daramatzana, glutenik gabea, burdina eta proteina asko dauzkana, fibra kopuru handia... Horra etiopiarrek injera taloa egiteko darabilten teff xumea kirolarien eta osasunaz obsesionatutako  burges-txikien gutizia bihurtua. Agro-industriak harrapatuta, noski.

Eguneroko opila egiteko erabiltzen dute teffa (Eragrostis tef) Etiopian.
Eguneroko opila egiteko erabiltzen dute teffa (Eragrostis tef) Etiopian.

Patenteen aferen jarraipena egiten duen Kluwer Patent blogak berrikitan zabaldu du: Holandako auzitegi batek baliogabetzat utzi ditu teffa prozesatzeko bi patente holandar. Teffa da labore bat milaka urtez Etiopian erabili dutena egiteko injera izeneko taloa, beren otordu gehienen laguntzailea. Etiopiako Gobernuak pozik hartu du ebazpena. Patenteok haserre handia piztua zuten Etiopian, non tefa ondare nazionalaren osagaitzat baitaukate.

Laborari bat besakada bat 'Eragrostis tef' hartuta.

Euskarazko Wikipedian irakur daitekeenez, tefa edo teffa (Eragrostis tef), Afrikako ipar-ekialdeko etiopiar mendigunean sortutako urteroko landare belarkara da. Nutrizioaren aldetik ezaugarri interesgarriak dauzka: zuntz dietetiko eta burdina asko dauka eta proteinaz eta kaltzioz horniturik dago. Artatxikia eta kinoa bezala egosten da, baina hazia txikiagoa da. Labore garrantzitsua da Etiopian eta Eritrean –injera izeneko janariaren osagaia da–, eta Indian eta Australian ere erabiltzen da.

Teffa ote da super-elikagai berria?” galdetzen zuen 2016an New York Times egunkariak: “Teffa aspalditik izan da lasterketa luzeetako korrikalari etiopiar mitikoen janaria, hala nola Olinpiar Jokoetan urrea irabazi eta munduko marka ezarri zuen Haile Gebrselassierena, zeinak baitzioen teffa zela etiopiarren arrakastaren sekretua. Baina orain teffa ari da bihurtzen modako elikagai amerikar askoren artean. Iraupen luzekoetan ari diren atletek alea maite dute mineral asko dauzkalako. Glutenarekin ezin dutenek daukate gariaren alternatibatzat. Labore honen salmentak goraka ari dira urtez urte AEBetan: 2014an %58ko igoera Packaged Facts merkatu ikerketa konpainiaren arabera”.

Teffez egindako barratxoak kirolarientzako.

2005ean Etiopiako Biodibertsitaterako Institutuaren eta Holandako Health and Performance Food International (HPFI) konpainiaren artean sinatutako tratua, ‘eredu pilotu’ edo prototipotzat nabarmendu zuen Biodibertsitaterako Nazioarteko Biltzarrak 2008an. Etiopiaren altxor genetiko bat mundu mailako negozio bilakatu behar omen zuen, konpainia pribatu baten eta estatu txiro baten arteko ituna oinarrituta etikan eta parekidetasunean.

Konpainiak orduan “HPFIren negozio eredu solidarioa” agirian azaldu zuen solidaritatezko negozio baten berri: “HPFI konpainia holandarra hasi zenean teffa Ipar Amerika eta Europako merkatuetan sartzen, ohartzen zen Etiopiako jendeen oniritziaz jokatu behar zuela. Konpainiarentzako inportantea zen mende luzez zereal basati hori erein, kontserbatu eta eraldatu zuen jendeak ere jasotzea horrek orain munduan ematen zituen etekinak”.

Konpainiak zioen 3 milioi euro eta lau urteko ikerketa lanak inbertitu zituela, 375 teff barietateren artean Europako klima eta lurzoruetarako 3 egokienak aurkitu eta AEB eta Europan promozio lan handia egin zuela teffez egindako produktuak zabaltzeko, tartean opilak eta garagardoa. “Hitzarmenean adostu bezala, konpainiaren etekinen %5 ematen dizkio lanpostu jasangarriak eta baserritarrak sustatzeko HPFIk eta Etiopiako Gobernuak sortutako funts bati. Horrez gain, Etiopiak jasotzen du teff hazien salmentaren etekinen %30eko royalty bat eta 10 euro HPFIk teffez ereindako hektareako”.  

Teffa biltzen Etiopiako soroetan.

Sukaldaritza-kolonialismoa

Hori idatzi zuten 2008an, baina 2012rako agerian geratuko zen itun polita hazitik zetorrela usteldua. Norvegiatik munduko energia eta baliabideen legedia eta gobernantzaren behatokia den Fridtjof Nansen Institute fundazioak ikertu zuen eskandalua eta afera gero laburbildu du, Edna Mohamedek The New Internationalist aldizkariaren ekaineko zenbakian: “How a corporation patented Ethiopia’s most common staple” [Korporazio batek honela patentatu zuen Etiopiako oinarrizko elikagai zabalduena].

2005eko itun hartan Etiopiak eta HPFIk adostutako merkaturatze planaren babesean, Jans Roojsen agronomo holandarrak 2003an eskatu eta 2007an lortu zuen teffa merkaturatu, saldu edo inportatzeko eskubidea ematen zion patentea. Alegia, engoitik HPFIrena zela milaka urtez Etiopia eta Eritreako laborari eta abeltzainek landua zuten teffaren jabegoa.

Baina, teffa gero eta ezagunagoa zen arren, HPFIk ez zituen lortu esperotako etekinak eta kiebra jo zuen 2009an. Itunak iraun zuen bost urteetan Etiopiak denetara 4.000 euro jaso zituen, besterik ez. HPFIk bazuen, ordea, likidatzerakoan ondo gordetako altxor bat –teffaren patentea– eta enpresaren fundatzaile Jans Roojsenek bereganatu zuen 60.000 euro pagatuta.

Geroago beste konpainia holandar bat, Bakels, hasi zen teffezko produktuak saltzen eta Roojsenek auzitara eraman zuen, patente eskubideak paga ziezazkiola eskatuz. Oso tarteka bada ere justiziak bai baitaki poetikoa izaten, Roojsenen erreklamaziotik abiatuta bere kontra ebatzi du Hagako epaitegiak eta honen patentea baliogabetu, errebotez etiopiarrei bidea libre utziz teffarekin nahi dutena egin dezaten. Hori bai, oraindik Roojsenen patenteak baliagarri dirau Belgika, Italia, Alemania, Austria eta Britainia Handian.

Fridtjof Nansen Institutek salatu duenez, teffarena bio-pirateria kasu nabarmena da, lapurretak ekarri baitu Etiopiak ezin erabili izatea bere baliabide genetikoak Europako zenbait herrialdetan. Joan den maiatzean Etiopiako fiskal nagusiak iragarri zuen Roojsenen kontrako salaketa ari zirela osatzen, lapurretagatik epaitu dezaten. Baina bitartean, ez dago batere garbi enpresa etiopiarrek alea saldu ote dezaketen patenteak bizirik dirauen herrialdeetan ala arriskatzen duten salaketa bat, Bakels konpainiak eduki duena bezalakoa.Behin patentea lortuta, jabego publikokoa zena pribatizatuta geratu da.

Gaiak erakusten du sukaldaritzazko kolonialismoak [culinary colonialism] nola funtzionatzen duen ere. Lisa Heldke filosofoak formulatu omen zuen kontzeptua, adierazteko kolonialismoak nola eraldatu zituen sukaldatzeko ohiturak. Jokabide kolonialista horrek dakar, hasteko, menpeko herrialdeetako janariei itxura edo izena bera ere berritzea [rebrand] mendebalde aberatseko kontsumitzaileentzako erakargarri egiteko, irudi berrian jatorrizkoarekiko lotura txiki bat mantenduz justu produktuaren exotikotasuna nabarmentzeko adina, baina azken finean jatorrizko jendarte indigenekiko edozein kulturazko lotura ezabatuz.

Teffaren afera, dio Edna Mohamedek, nekazaritzan eta oro har naturan korporazioak egiten ari diren desjabetze erraldoiaren adierazgarri da: “Landareen DNAren %75 konpainia pribatuen jabetzan dago, erdia 14 multinazionalen esku”. Patentez ongi zigilatuta.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


2024-09-16 | Garazi Zabaleta
Barazki bizidunak
Barazki ekoizpen proiektua Berrobin

Nekazaritzarekin harreman estua izan du betidanik Barazki Bizidunak proiektuko Iñaki Garcia Grijalbo Mapik. Bizitzaren paradoxak, gaur egun saltoki handi baten aparkalekua den lursailean zuten baratzea garai batean etxekoek Donostiako Intxaurrondo auzoan... [+]


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


2024-09-08 | Garazi Zabaleta
Hobbea
Zereal ekoizleen eta okinen mugaz gaindiko harremanak sustatzen

Nafarroako Hazialdekoren, Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkartearen (BLE) eta Gipuzkoako Biolurren arteko elkarlanetik sortu berri da HoBBea, mugaz gaindiko proiektua. “Garien bueltan bagenuen aspalditik harremana gure artean, baina, nolabait, harreman horiek... [+]


2024-09-02 | Garazi Zabaleta
Habelarte
Leitzako festetako sukaldea, baserritar agroekologikoen eskutik

Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]


2024-08-26 | Garazi Zabaleta
Baztan
Elizondoko zahar-etxean menu osasuntsu eta jasangarrien bila

Aurreko urte bukaeran Elizondoko zahar-etxearen kudeaketa publifikatzeko jauzia eman zuen Baztango Udalak, eta geroztik, haren esku gelditu da egoitzaren antolaketa. Eskualdaketa horrekin batera, elikaduraren alorrean eraldaketa sustatzea izan da udalaren erabakietako bat... [+]


2024-08-12 | Estitxu Eizagirre
Baratze-oihana
Bizitzaren ederra lantzen buruaskitasunerantz

Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]


Su artifizialak

Bitxia egiten zait oso askok su artifizialei dieten miresmena. Ikuskizunak sortzen duen itsutasun eta gorreria aukeran nonahi. Ni uxatu egiten nau giro piroteknikoak. Baina onartzea besterik ez daukat gehiengo batek horretan murgilduta bizi nahi duela; besteak beste, sistema oso... [+]


2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


“Ebaki eta bota” teknika

Baso naturaletan estratu eta funtzio ezberdinak betetzen dituzten espezieak aurkitzen ditugu. Batzuek gaina hartuko dute, eta mende ugari bertan igaroko dituzte. Beste batzuek lehen urratsak emango dituzte, baso-kideengatik sakrifikatuko dira eta beraien gorpu ustelak sistemari... [+]


2024-06-19 | Estitxu Eizagirre
Nola biziberritu herriko azoka? Bergarako esperientzia

Bergaran Elikadura Mahaia martxan dute eta bertatik hainbat ekintza ari dira aurrera eramaten herriko azoka indartzeko eta baserritarren erreleboa lantzeko. Elikadura Mahaiko kide dira Jon Ruiz de Egino baratzezaina, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria,... [+]


Eguneraketa berriak daude