Munduko ekonomian pisu handia duten zazpi herrialdek (Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, AEB, Kanada eta Japonia) eta Europako Batzordeak abuztuaren 24tik 26ra G7 taldearen 45. Goi-bilera burutuko dute Miarritzen. Azken hamarkadetan G7a munduko ekonomia kudeatu duen foroa da, Nazioarteko Diru Funtsarekin, Munduko Merkataritza Erakundearekin eta Munduko Bankuarekin orpoz orpo.
G7ak ez du nazioarteko erakunde baten zilegitasunik. Baina ez du horren beharrik, izan ere, bere partaideen ahalmen ekonomikoa dela eta, hartutako erabakiak indarrean jarri ohi dira. Beren enpresa handienen interes ekonomikoak babesten ahalegintzen den aberatsen elkartea da eta horretarako ez du inoren baimenik behar. Interes partikular horien defentsak krisia, desberdintasunak eta planetaren hondamendia sortarazten ditu. Horrez gain, taldearen izaerak Nazio Batuen Erakundearen zilegitasuna zalantzan jartzen du. Beraz, munduko gobernantzarako ez du onik ekartzen.
G7 taldearen izaerak
Nazio Batuen Erakundearen zilegitasuna zalantzan jartzen du. Beraz, munduko gobernantzarako
ez du onik ekartzen
Gailur hau AEBetako –eta beste herri batzuen– protekzionismo eta aldebakarreko politikek, desberdintasunek, klima aldaketak eta ekonomiaren digitalizazioak baldintzatuko dute. Erronka horiei aurre egiteko ohiko errezeta liberalak mahai gainean jarriko dira behin eta berriro, arazo larriok gainditzeko beharrezkoa den eraldaketa ekonomiko eta soziala oztopatu asmoz.
Macronek gailur honetarako ezarritako bost lehentasunak agenda politiko eta ekonomikoan giltzarriak dira: desberdintasunak borrokatzea, batik bat genero eta ingurumenarenak; bidezko merkataritza bultzatzea; bakearen ekinbidea indartzea eta digitalizazioak eta adimen artifizialaren aukerak probestea. Nolanahi ere, erronka horien garapenerako urrats eraginkorrak hartzetik urrun egongo gara abuztuaren 27an. Ekainean Osakan burutu zen G20koen bilerako emaitza (Trump guztien aurka) errepikatzeko arriskua dago. Komunikabideek Trumpen protekzionismoaren aldeko jarrera salatuko dute eta, aldiz, multilateralismoaren aldeko gainerakoen jarrera txalotu. Baina argazki horrek ezkutuan uzten du hamarkadetan indarrean egon den multilateralismo liberalaren ardura, hain zuzen, eskuin mutur protekzionistaren, Brexitaren eta aldaketa klimatikoaren bulkadan.
Benetako munduko gobernantza multilateralaren defentsa ez dagokio zilegitasun demokratikorik gabeko elkarte pribatu bati. Multilateralismoaren aldeko zilegitasunezko esparru bakarra Nazio Batuen Erakunde modernizatu eta demokratizatuak ordezkatzen du. Eta bide horretan munduko populazioaren %10 baino biltzen ez duen G7 bezalako formula traba da lagungarri baino.
Bestalde, Trumpen protekzionismoa salatuz Macronek, Merkelek edo Trudeauk nazioarteko merkataritzaren ordenu desparekoaren alde egiten dute. Izan ere, gaurdaino iritsi den merkataritza libreak eragin oso kaltegarriak izan ditu ingurumenean, enpleguan, errenta desberdintasunetan edota tokiko garapenean. Eta kalte horien uhinaren gainean zutitu dira Brexita, Trump, Bolsonaro eta abar.
Hots, mendebaldeko agintari liberalek ez diote inongo erantzun eraginkorrik ematen globalizazioak sortutako hondamendi ekologiko eta sozialei. Kalte hauek onartzeaz gain ezinbestekoa da erregulazio neurri indartsuak eta zuzenak ezartzea mende honetako erronkei erantzun egokiak emateko, batez ere enpleguaren, desberdintasunen eta klima aldaketaren arloan. Bestelako gobernantza demokratikoa eta sozialak erantzun komun eta efektiboak jarri beharko ditu indarrean munduak bidezko etorkizuna izango badu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]