argia.eus
INPRIMATU
Filistiarrak: gaiztoak eta europarrak
  • Bibliaren arabera, filistiarrak Israelgo herriaren etsaiak ziren eta bi adibide garbi ematen ditu: Goliat, Dabid erregeak mendean hartu zuena; eta Dalila, ilea moztuta Sansoni indarra kendu ziona. Filistiarrak filmeko gaiztoak zirela, alegia.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko uztailaren 16a
(Argazkia: Science Advances)

“Erdaingabeak” zirela ere badio Bibliak, hau da, judutarrak ez zirela, baina haien jatorria gehiago zehaztu gabe. Greziar kutsuko zeramikari esker, adituek uste izan dute K.a. XII. mende inguruan iritsi zirela Ekialde Hurbilera.

1997 eta 2016 urteen artean hainbat nekropoli filistiar aurkitu dituzte Askalonen (egungo Israelen) eta berriki giza arrastoen DNA aztertuta ondorioztatu dute Europa hegoaldean zutela jatorria, Grezian, Kretan, Sardinian eta, agian, iberiar penintsulan ere bai.