Basamortu bilakatutako itsasoan murgilduko gara. Hormigoizkoa den harri masa honetan zehar ibiliko gara eta horretarako gidari izango dugu arrantzale peto horia. Harekin batera, itsasontziek daramaten aingurak eta hari lotutako sokak lagunduko gaitu. Lurraren bilaketari ekingo diogu elkarrekin eta topatzen ditugun arazo, zailtasun eta beldurrei elkarrekin egingo diegu aurre.
“Gazte Sortzaileak” bekaren bosgarren edizioan aukeratua izan zen proiektu baten aurkezpena da hau. Miren Narbaiza, Joseba Larratxe eta Joseba Baleztena elkarrekin igo dira Gasteizko Aldabe Gizarte Etxeko oholtzara. Aingurak edo Zer hartu ontzitik itsasoa harri bihurtzen bada izeneko lana aurkeztera datoz. Horretarako, bi musikarik eta komikigile batek osatzen duten taldea izango dugu bidelagun eta eszenatokiaren ia osotasuna hartzen duen pantaila zuri bat.
Aretoa iluntasunez josia dago, isiltasuna da nagusi eta Joseba Larratxe (Josevisky) hizketan hasi da. Komiki honetan marrazkilari eta gidoilari lanak egin ditu eta transmititu nahi izan dituen edukien laburpen txiki bat egin du. Itsasoak neguko egun ilun eta tristeetan duen kolore gris-neutro gogor hori abiapuntu hartuta, lehortutako itsaso alternatiboan marinel galdu baten lur bilaketa prozesuan barneratuko garela aurreikusi digu.
Diziplinarteko emanaldi honetan, bizitzan zehar topatzen ditugun hainbat egoera eta sentipen azaltzen dira, hala nola, kargak, beldurrak, etab. Umore kutsua gehitzen dio komikigileak, baina eragin filosofiko batekin nahastuta. Ikuslearentzako arina ez izan arren, buruari ekiteko beta ematen dio.
Begietako kliskak eten egiten dira komikiak aurrera egiten duen heinean eta idortuta gelditzen dira. Belarriek ere, Micek eta Joseba B. Lenoirrek egiten duten musika eskatzen dute. Gitarra errepikapenak, grabazioak, zarata hotsak, dunbala eta maraken konbinazio pausatu eta erritmikoek lagundu dituzte binetak.
Marinelaren bilaketan barneratuta zaudenean eta haren istorioaren amaiera zein izango ote den jakiteko gutxi falta den momentu horretan agertuko da hormigoizko olatu erraldoia. Beldurra ematen duen olatu handi eta suntsiezin horren atzean kokatzen da lurra. Protagonistaren kemen, indar eta ausardia direla eta, igotzeko ezinezkoa zen olatua eskalatzea lortuko du, bide luze eta zail honen ondorengo sari ezin hobea izango dena.
'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]