El Pais egunkariak kontatu du: Netflixen sekulako arrakasta izan duen film bat, Murder Mystery, Espainiaren eta espainolen irudi estereotipatua ematen ari da.
Ez dut ikusi –nork bere gustu zinematografikoak ditu: Jennifer Aniston eta Adam Sandler ez dira preseski nire aktore gogokoenen zerrendan– baina bertze nonbait irakurri dut filmeko atal luzeena Frantzian gertatzen dela, eta Espainiakoa pasarte labur bat bertzerik ez dela. Nolanahi ere, ez da horrelako irudi bat ematen den lehen aldia. Doom Patrol telesailean apez espainol baten eskuetan irekitzen diren estigmetan dago infernurako sarrera, eta bai apezaren bai fededunen itxurak Rio Grandetik hegoaldera bizi direnen itxuraren antz susmagarriki handia du. Euskaldunak eta espainolak zaku berean sartuta, mitikoa da McGyver oihan tropikalean kolonbiar itxurako ETAkideen artean ibili zeneko kapitulua.
Estereotipo horiek ekartzen duten sinplifikazioaz gainera, estereotipoaren jomugan dagoenak izan uste duen inportantzia hainbertzekoa ez dela ikustea izaten da minaren sorburua –"Espainia non den ere ez dakite"–, bai eta estereotipo hori negatiboa izatea –alemanak eraginkorrak, zorrotzak eta akasgabeak direlakoa ere estereotipoa da, baina ez dut uste horregatik inor asaldatzen denik–.
El Pais-eko artikulugileak aipatzen du Murder Mystery-k Espainiaren gaineko irudi zaharkitua ematen duela; pertsonaia batzuek, adibidez, banderaren koloreak daramatzate arropan –sinestezina!–. Arrazoirik ez du falta: tristea da hainbertze diru gastatzea horrelako irudi bat emateko, Espainiako zentro-eskuineko politikari gehienak –eta zentro-ezkerreko ez guti– irudi penagarri berbera doan ematen ari badira.
Itsusia, nolanahi ere, horrelako estereotipoekin jostetan aritzea. Zera, aste honetan Los Japón ikusi beharko dugu.
56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.
Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]
Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]
LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.
Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]
“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]
Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.
Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.
Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.
Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.
Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.