Hamabost egunero hizkuntza bat desagertzen da. Kanadan 90 hizkuntzaz gora daude eta bi herenak dira desagertzeko zorian, UNESCOren arabera. Datuak ezagutu arren, zifren hoztasunak ez digu ordea hiztun komunitatearen errealitate gordin eta gogorra islatzen. Errealitate horretaz hitz egin digu Monique Nolett-Ille abenakis hiztunak. Transmisioa etenda, hiztunak zendurik, kiskun-kaskun hizkuntza horretan mintzo diren azken bost hiztunetarikoa dugu.
Abenakis naziokoa zara.
Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdean dauzka erroak abenakis nazioak. W8banaki hitzetik dator, “eguzkiaren sortaldeko lurra” erran nahi duena. Ingelesen zapalkuntzari ihes egiteko migratu zuten arbasoek Quebecerantz, XVII. mende bukaeran. Gaur egun bi herri ditugu, Odanak nire sorterria eta W8linak.
Kinka larrian duzue hizkuntza.
Gaur egun arras pertsona gutxik hitz egin dezake abenakis hizkuntza, transmisioa ez delako egin. 70.eko hamarkada arte hainbat adineko pertsonek mintzo zuten eta belarriak luzatuz gero hizkuntza honen goxotasuna eta musika gozatzeko aukera genuen. Baina biziaren legez, urtez urte pertsona horiek joan zaizkigu eta haiekin batera abenakis hizkuntzaren jakintza.
Abenakisez gerorik ez zutela errepikatu zitzaien arbasoei.
Ingurune eta bizimolde berriak ikusirik, guraso eta aitatxi-amatxien belaunaldiei garrantzizkoagoa zitzaien gazteok frantsesa eta ingelesa ikastea. Behin eta berriz erran izan zitzaien lana aurkitzeko eta bizia aurrera ateratzeko baldintza frantsesa edota ingelesa jakitea zela. Gure arbasoak ez dira errudunak, behartuak izan ziren, errealitate berrira egokitu behar ukan zuten. Haien hizkuntzaren ukazioa baino gehiago, ondorengoen biziraupena segurtatzeko esperantzarekin egindako hautu gisa ikusten dut transmisio eza.
Kolonialismoa.
Konkistaturiko lurralde guztien gisara, bizirauteko esperantzarekin, Kanadako oinarrizko biztanleok inbaditzaileen parean oinperatu behar izan dugu. Belaunaldiz belaunaldi iraun du kolonialismoak eta belaunaldiz belaunaldi egin da bizimolde berriarekiko egokitzapena. Lehengotar izan gabe, gure arbasoen ondareak eta hizkuntza bizirik atxikitzearen alde lan egin behar dugu. Hizkuntza dugu ondarearen elementu premiatsua.
Hiztunak bost omen zaudete, bakarrik.
Bost pertsonok hizkuntza maila hobetzeko eta hizkuntzaz ditugun jakintzak partekatzeko interes handia daukagu. Hori erranik, segur da han ala hemen beste batzuk ere badaudela nozio batzuekin. Ikasle jarraiki andana ere badugu kurtsoetan. Abenakis hizkuntzari buruzko interesaren berpizte batean gaudela erran nezake.
Elkarrizketak bideratzeko heina ba ote da?
Hein hori nahi genuke eta horren alde gabiltza lanean, kurtsoak eskainiz, hiztegiak osatuz, dvd bidezko kurtsoak sortuz, eta abar. Hitz batzuk ulertzeko eta adierazteko pertsona batzuk egongo direino hizkuntza hau ez da osoki ahanzturan desagertuko. Ez dugu gehiago hizkuntza bizi bat, baina ezta ere ahanzturan osoki desagerturikoa.
Eskerrak Cecile Wawanoloath hor zenutela.
Odanaken sortua, bere heldu bizi guztia senarrarekin batera AEBetan emandakoa zen. Erretretan sarturik herrira itzuli ziren. Hizkuntza etxean ikasi zuen, gazte-gazterik. Erabat ongi oroitzen zuen eta hitz egin ahal izateaz gain idazten ahal zuen, hots, irakasten ahal zuen.
Irakaslearen lekukoa pasa zizun.
1990eko maiatzean, erretretan sarturik, senarrarekin Odanakera itzuli nintzenean, abenakis kurtsoak ematen hasi zen Cecile. Oroitzapenen bidez soilik gogoratzen nuen hizkuntzaz pasionatua nintzela, zazpi urtez segitu nituen kurtsoak. Bere umetaz hurbilago izateko AEBetara itzuli zenean, irakasle gisa jarraitzeko eskatu zidan. Plazerez onartu nuen eskaera.
Zer da zuretzat hizkuntza?
Bizitzeko eta pentsatzeko molde baten adierazpena da hizkuntza. Jatorrizko hizkuntza ikastea norbere burua hobeto ezagutzeko bidea dugu.
Eguneroko borroka duzu hizkuntza honen irakaspena.
Abenakis hizkuntzaren biziraupenaren aldeko nire inplikazioa ez dut borroka kontsideratzen. Hizkuntza honen aberastasuna eta sotiltasunak deskubriturik, ahal dudan neurrian nabil partekatzen. Hizkuntza hau hobeto ezagutzeko nahikeria loratu nahi dut ingurukoetan, batez ere abenakisen artean.
Noizbait hizkuntza bizia izango denaren esperantza ote duzu?
Ez dut uste abenakis berriz bilakatuko denik Odanakeko hizkuntza. Orain inporta zaidana da bere existentziaz jakinean izatea, daukan aberastasunaz kontziente izatea. Oso ongi egituraturiko hizkuntza dugu, arau gramatikal sendo batzuk dauzkana. Ez dut nahi altxor hori ahanzturan desagertzea.
Zein emozio eragiten dizu horrek? Haserrea? Tristezia?
Ez da ez tristezia ezta haserrea. Egunerokoan barra-barra mintzo zen garaia ez dut ezagutu eta ni ere 50 urte pasa hasi nintzen ikasten. Ez da ez tristezia, ezta haserrea... nostalgia agian. Izandakoaren eta desagertuz doanaren nostalgia sendi dut nire barrenean.
Gazteek zer nolako harremana dute hizkuntzarekin?
Ez nekike erraten gazteek zein harreman duten hizkuntzarekin. Batzuk, argazkian dauden bi nesken gisara interes handia daukate eta esperantza ematen digute. Baina, baliteke gazteen gehiengoan axolagabetasuna nagusitzea.
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]
Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]
Alexandru Jerpelea Bukaresteko (Errumania) batxilergoko 17 urteko ikaslea da, eta itzulpen automatikoko lehen sistema neuronala sortu du arrumanorako. Balkanetan 200.000 pertsona inguruk hitz egiten duten hizkuntza erromaniko gutxitua da. Bere tresna berritzaileak, [+]
Hizkuntzen irabazia kongresua izango da azaroaren 26an eta 27an Donostian. Arlo digitalean inglesaren erabilera aregotzen ari den garaietan, kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du.
Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.
Uwa, kamsá, tukuná, uitoto, tikuna, embera, nasa-yuwe, nukak, sikuani, siano, macuna, yuruti, kichwa, achagua, bora, ettenaka. Horiek dira Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzetako batzuk. Tamalez, Kolonbian bizi nintzenean, Cundinamarcan, nik ez nuen gure... [+]
Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]
Marfa (AEB), 1954. Texasko basamortuko herri horretako Blackwell lehen hezkuntzako eskolan haurrak zeremonia berezi batean parte hartzera behartu zituzten. Irakasleek paper zatiak banatu zizkieten eta bertan zera idazteko eskatu: “Ez dut espainieraz hitz egingo, ez... [+]
Erreportaje honetako protagonistak Gasteizen bizi dira eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten dute: amazigeraz, galegoz, mirpuriz eta guaranieraz, hurrenez hurren. Soumia Berkani Ben Yahia, Toni Cid Armanda, Altaf Hussain, eta Sonia eta Delcy Godoy Bizzozzero dira. Euskal... [+]
Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]
Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]
Carolina Gandulfo doktorea. Argentinan jaioa, Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionaleko Humanitate Fakultateko irakaslea. Iragan udazkenean Garabidek gonbidaturik egonaldia egin zuen gure artean, eta mintzatu zitzaigun Argentinako guaranieraz. Ikastetxe bateko esperientzia... [+]