Ada Colauk Kataluniako hiriburuko alkate karguan segituko du, hauteskundeen kanpaina aurretik imajinatzen zaila zen testuinguru batean: PSCren aldeko zortzi botoen, lehen ministro ohi Manuel Vallsen hautagaitzaren hiru botoen –orain arte Ciudadanosek sostengatua– eta bere zerrendak lortutako hamar errejidoreen botoekin. ERCk eta Barcelona en Comúk zinegotzi kopuru bera dute, baina bigarren honek 5.000 boto gutxi lortu ditu eta hauteskundeak galdu.
Egiaz, udal batzarraren osaketak zapore gazi-goxoa laga dio jende askori, Barcelona en Comú (BeC) eta ERCren arteko lehia aukera gisa ikusten baitzuen azken urteetako aliantza politikak aldatzeko: ardatz nazional eta soziala uztartzeko aurrekariak ezarriz, gehiengoak eraikitzen joan ahala, justizia sozialaren eta autodeterminazioaren alderako bidea egiteko.
Zarata mediatikoaz harago, amaiera horren arrazoiak bi aldeetan daude. Lehenbizikoa: Comuns-en ingurukoek ez zuten alkatetza galdu nahi eta Ada Colau ERCren menpeko lidertza batean zokoratu –kasu onenean lidertza partekatua– edo oposizioan amaitu ere. Horrela jokatuz gero, euren kapital politikoa galtze bidean ikusten zuten, baita PSOEtik ezkerrera –estatu osoan– gorantza doan espazio politikoaren inguruan hesi bat jartzea ikusi ere.
Nola eutsiko dio Ada Colauk PSCren eta Vallsen xantaiari, aurrekontuak bezalako diru sartu-irtenen neurri garrantzitsuak onartzeko? Zer-nolako rola jokatuko du ERCk oposiziotik, alderdi bozkatuena izanda?
Badago beste faktore bat, ez gutxiesgarria: Iniciativa per Catalunya Verds-en (ICV) eragina edota pisua Kataluniako Comuns-en egitura eratzailean. PSUCetik eratorritako marka bankuekin dituen zorrek itota bizi da ozta-ozta: barne egitura mantentzeko eta kargu eta soldata publikoei eusteko hamar milioi euro baino gehiagoko zorrak ditu. Egoera horri eusteko modu bakarra PSCrekin ituntzea zen –tradizionalki kide gogokoena izan dena–, gobernu akordioaren terminoak ongi zehaztuta, oraindik ere negoziatzen ari dena, botere akordioa udalerriaz harago eraman ahal izateko: Metropolira eta Diputaziora hain zuzen ere. Hau da, euren konfiantzazko kargu politiko pila lanean ari den erakunde publikoetan ere agintzeko.
Tragikomedia horren beste aldean ERC dugu. Antzinako Convergènciarekiko menpekotasunaren ondorioz –procés dela kausa– lasta eta eragozpen handiegiak dakartza arrastaka. Horren lekuko dira udaletxean, hedabideetan eta sare sozialetan azken legealdian ikusi ditugun oposizio gogorrak, hiriaren edozein arazoa erabilia izan baita Barcelona en Comú-ren kudeaketaren aurka modu gogorrean egiteko, askotan euren kideen aurka jotzeko euren izena trakets erabiliz. Adibiderako: tranbiaren bateratze proiektua edota askotariko kontsulta bezalako proposamenak etengabe blokeatzea. ERCk a priori bi egitasmo horiek partekatzen zituen, baina interes elektoral hutsak direla eta, deslaitu ziren.
Faktore horiek eta herritarren interes orokorretik at dauden kalkulu politikoak erabakigarriak izan dira, baita hiriak merezi duen elkar ulertzea ezinezkoa bihurtu ere. Emaitza: botere finantzarioen ordeko Manuel Valls hor egotea, hainbat enpresarik eta bankarik hauteskunde kanpaina ordaindu diotela agerikoa izaki; hiriaren politikak baldintzatzeko gaitasuna eta politikaren zentralitatea lortu dituena, bozka-ontzietan espresatu denarekin bat ez datorrena.
Kontua orain hauxe: nola eutsiko dio Ada Colauk PSCren eta Vallsen xantaiari, aurrekontuak bezalako diru sartu-irtenen neurri garrantzitsuak onartzeko? Zer-nolako rola jokatuko du ERCk oposiziotik, alderdi bozkatuena izanda? Beligerantziaz jokatzen jarraituko du edo hiriaren aldeko kontsentsu handiak bilatuko? Hauxe da berme bakarra: herritarrak ez dira deus esan gabe geldituko.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]
Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]
Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.
79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]