Urtero Müsikaren Egünera noa programazioari behakorik eman gabe, eta aldi guziz egitarauaren aberastasunak harriturik uzten nau. Aurtengoa azken edizioa izanki, Urdiñarbera bihotzeko zimiko ttipi batekin joan nintzen, martxa baten azken noten entzutera.
Lyongo (Frantzia) Chromb taldearen azken kantua entzun eta ber hiriko Poil (euskaraz ilea) hirukotea oholtzara igo da. Bateriak, baxuak eta teklatuak osatzen dute math rock indartsua ardatz duen taldea. Orain arte lurrean pausatuak ziren ipurdiak fite altxatu dira eta lehen buruak astintzen hasi dira, erritmoak ez badira ere segitzeko errazak.
Groove ikaragarri batekin, bateria eta baxuak esaldi luze eta korapilatsuak errepikatzen dituzte teklatu-jotzaileari jolasteko eremu zabal eta sendoa eskainiz. Azken horrek, gehienbat soinu monofonikoen bidez, inprobisazio luzeak egin ditu, baxuaren zuzentasunarekin kontrastea eginez. Bateria bien artean da, beti hari baten gainean, sekula erori gabe. Free jazz eta rock progresiboaren bidegurutzean, hirukoteak eszena gainean plazera hartzen duela argi da, nahiz eta bakoitzak kontzentrazio handia atxiki saio osoan.
Taldeak Sus izeneko bere azken lana aurkeztu digu kantu guziak diskoaren ordenan joz. Kantuak Okzitaniako poesiatik inspiratzen direnez, hiru taldekideek okzitanieraz kantatu dute, hiru bozetan. Jadanik berezia den musikari polifoniak gehituta, giro mistikoak sortu dituzte. Trantzean sartu gaituzte.
Soinu landua dute denek. Teklatu-jotzaileak bi Midi teklatu darabiltza, delay efektuekin. Gitarra baten gisara, frekuentzia gorenen bila dabil baxuari lekua uzteko. Bateria nahiko minimalista da, bi tinbalekin, eta zinbalek kolore beroa dakarte, dirdira soberakinik gabe. Baxuak aldiz, distortsio naturalari esker, soinu gizen baina zehatza eskaini digu.
Publikoko anitz loriatu bagara ere, Poilen musika ez da hain entzunerraza. Horien ondotik eszena hartu duen A-Wa taldea entzuteko lekua betetzen ikusteak baieztatu dit. Baina Müsikaren Egünaren indarra betidanik hori izan da: asteburu batez musikazaleak eta bestazaleak batzea.
Poil taldeak kolektibo aberats eta hiperaktibo baten ezagutza ahalbidetu dit: Lyongo Dur et Doux labela. Hemeretzi taldek osatzen dute, eta horien artean talde bereziak ere atzeman daitezke, besteak beste Piniol, Poil eta Ni taldeen arteko topaketak eman duen proiektua. Bi baxuk, bi gitarrek, bi bateriak eta teklatuak osatzen dute zazpikotea. Musika tekniko eta indartsua gustatzen bazaizue, ez duda!
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024
------------------------------------------------
Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]
Astelehenean Manbij hiria hartu du Turkiaren babesa duen SNA Siriako Armada Nazionalak. Kurduen iraultzaren erreferente nagusia da Kobane, bertan garaitu zuten Estatu Islamikoa taldea orain zortzi urte, Rojavako Iraultzari hasiera emanez.
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]
Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.
Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]