Sinetsirik

Lehengo ekainaren 19an, Nafarroako Parlamentu berria eratzeko bilkuran ari zen bitartean, pareko espaloian, 25-30 bat gizon ageri ziren pankarta baten gibelean. Ez ziren presoen senideak, ez kolokan dagoen enpresa bateko langileak, ezta etor litekeen gobernuarekin kezkaturiko euskaltzaleak ere. Pankarta hitz gutxikoa zen: “Queremos el canal”. Haren inguruan, Erriberako nekazariak, haserre, Nafarroako ubidea beren lurretara ez baita oraindik ailegatu.

UAGN sindikatuak deituriko elkarretaratzea zen. UAGNk, ordea, ederki daki zorioneko ubideko ura ailegatuko dela, goiz edo berant, nekazari horien lurretara. Bertzeak bertze horretarako aritu baita lanean Uxue Barkosen gobernua. Kostu gehiegizkoa zela-eta UPNk eten zuen proiektua berrabiatu eta, bertzelako konponbide tekniko merkeagoa eman ondoan, bideragarri egin du legealdi honetan Manu Ayerdi kontseilariaren departamentuak. Berantetsiak egoteko eskubidea bazuten, beraz, Sarasate pasealekuan bildutakoek. Ez haserre.

Nekazari horiek, ordea, dudarik ez zuten: Barkosek geldiarazi du, lau urte hauetan, Nafarroako Ubidea. Bilduren eta Podemosen exijentziak ontzat hartu dituelako. Erriberari gorroto diolako. Nafarroako bideragarritasun ekonomikoaren kontra ari delako. Badakizue, zenbat eta pobreago aiseago Euskadin. UPNk, berriz eta PSNk, eta PPk ubidea eskatu baizik ez du egin, Barkosen lehendakaritzaren lehen egunetik beretik.

Zenbait urteren buruan, Nafarroako lau urte hauek ikertzen direnean, errealitatearen manipulazioari eskaini beharko zaio kapitulu oso bat. Oposizioko alderdiek zein erraz bihurtu duten gezurra egia. Nola erabili den botere mediatiko guztia errelato bat sortzeko, hainbat alderditan, benetan gertatzen ari zenarekin deus ikustekorik ez zuena. Eta zein txepel, zein trakets, erantzun zaion komunikazioaren aldetik bonbardaketa horri.

Nire lagun erdaldun bat oposizioak prestatzen ari da lanpostu finkoa izateko, Foru Administrazioko bulegari. Ehundik gora lanpostu. Dozena bat euskaraz. Deialdian idatzia dago, baldintzetan, ez dago horren inguruan espekulaziorik egiteko biderik. Lehengoan asaldaturik etorri zitzaidan, ordea. Ezagun batekin kalapitan ibilia zen. Nonbait, suturik zegoen lanpostu guztietarako euskara eskatzen zelako. Maiatzaren 26an, nafar aunitz eta aunitz boto ematera joan zirenean, sinetsirik zeuden ezinezkoa zela Nafarroako Administrazioan euskaraz jakin gabe sartzea. Egia izan balitz, bederen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude