Hezteaz eta hazteaz

La manada auziaren sententzia ezagutu ostean ari naiz pentsaketa. Inork gutxik espero zuen epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak: “Sexu erasoa” izan da, “bortxaketa jarraitua”. Ongi. Bidezko erabakia, zuzena. Bortxatzaileak espetxera.

Jendarteak justizia gura du, gizarte justu baten egarriz bizi da jendea. Behialako Elizaren –jainko potrosoaren– justizia nola, Estatuarena behar du egun. Epaiak “asetzen” bagaitu, pozarren. Nago baina, zuhaitzek ez d(ig)utela basoa ikusten uzten.

Erran nahi baitut: bortxatzaile bat izateak aski behar luke izandako arkeri ankerra irudikatzeko. Nago ez ote den beharrezkoa izan “eszenatokian” bost gizonezko eta emakumezko bat egotea jendartearen iruditeria amiñi bat inarrosteko.

Bost “lagun” horiek epaitegietara bidean ikusi izan ditut –telebistaz–, euren gogo aldarte sanoan eta itxura apainean, espektakuluaren gizarteko jende normala ageriz. “Norma”-ren barruan onartuta, beraz, “normalak”. Gizonezko “bakar” batek inor bortxatzea ikaragarria bada, bost “lagunek” beren zakila “alu” berean sartzeko ilaran egon zirela pentsatzeak “nire gogoaz beste” egiteko nahia kitzikatu dit.

Animaliek –emeek arrekin edota arrek emeekin– kopulatzen dutenean, arrak bosnaka jartzen ote dira errenkadan? Iruñeko bortxaketan, ikusmira nagusia izan da jakitea “emeak gogorik zuen edo ez zuen”. Niretzat berriz, “ikusmira” da, bost lagun horiek beren taketa zulo berean sartzeko irrikaz egotea.

Gizakiak –gizonkia eta emaztekia– arrazoidun izateagatik animalia izateari laga bazion, bego arrazoigabe arren! Pertsona –izaki egilearen maskaraduna– jabetu ezean eskubide adina betebehar duenez, zertarako justizia? Gizabanakoek gure burua hurkoarengandik gero eta bereiziago –aske eta berekoia– paratu dugunean, estatuko epaileak –behiala elizak nola– ezarri behar du zigorra.

Euskal Herrian “gertatu” da, beraz “egokia” begitantzen zait gure balizko estatuaren jite gisako bat hartzeko: “Euskal Estatua izanen bada, estatu feminista beharko du izan”, diote batzuek. Ni ados. Izanen bada, “errepublikarra –sozialista– izanen da”, beste batzuek. Ados. “Euskalduna –alboko hizkuntzen maila berean euskaraz biziko dena– izanen da, edo ez da izanen”. Ados ere bai.

Alabaina, Euskal Estatua izan liteke feminista, sozialista eta euskalduna, eta izan liteke horregatik zanpatzailea –bortxatzailea–. Inork pentsatzen al du, zinez eta minez, ezaugarri horiek –edo beste batzuek– berez eman diezaioketela gizakiari, pertsona edota norbanakoari heziera duinik? “Normala” izateko duineko heziketarik? Ba ote dago pertsona haztea, gaur egungo heziketak jendea haztea trabatzen duelarik?


Azkenak
Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Komunitateaz (I)

Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


2025-02-17 | Jakoba Errekondo
Intsektuen negupasa

Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Eguneraketa berriak daude