Euskaldunontzat paradigma baliagarria da Katalunia-Espainia lehian gertatzen ari dena. Domino operazioa deitu dute, baina are konplexuagoa deritzot. Hiru eszenatokitan libratzen da gudua: Katalunian bertan, Espainian eta Europan. Hiru horietara begiratu beharra dago, jokaldien norabidea asmatu eta balizko garailea nor izan daitekeen asmatu ahal izateko.
Azken hauteskunde europarren ondorioz sortu den egoerak Katalunia eta Espainia kokatu ditu bete-betean Europar Batasunaren agendan. Horren arrazoia: Carles Puigdemont, Antoni Comin eta Oriol Junqueras eurodiputatu hautatuen aurka Espainiako Estatuak hartutako neurriak eta, kontrara, hiru eurodiputatu hauek hartutako iniziatiba instituzional, juridiko eta politikoak.
Esan dezadan, aurretik, hiruron kasuak zein egoerak desberdinak direla. Junquerasek kartzelatik egiten dio aurre egoerari, eta immunitatearen defentsa eskatu beharko dio Europako Parlamentuaren presidenteari, berau izendatzen dutenean. Nik neuk ere ezagutzen dudan bidea da, duela bospasei urte gauza bera egin beharrean izan nintzelako; bide horren emaitzak bi baldintza ditu: Europako Parlamentuan aurreko presidente Antonio Tajani ez bestelako bat aurkitzea, eta bestetik, Espainiako Estatua erabakia onartzeko prest egotea, kartzelan loturik daukana parlamentari aulkia hartzeko libre utziaz. Espainiako Estatuaren eskuetan, azken finean.
Jokoan dagoena ez da hiru eurodiputatu katalanen aulkia. Jokoan dagoena da, ea Errepublika katalanak bidea egin ahal izango duen Europan barna, Espainian ez bezala, Errepublika independente beregaina
izan arte
Puigdemonten eta Cominen kasua, aldiz, oso bestelakoa da, bi hauek ez daudelako maila horretan espainiarren esku. Izan ere, Espainiako Estatua urrunegi joan da horien kasuan ere barne-legeriaren galbahetik pasarazi nahi horretan, Madrilen konstituzio espainiarrari men egin ezean europarlamentari aulkia galdu dutela aipatuz. Ez da horrela une honetan Europar Batasunean indarrean diren arau nagusien arabera. Izan ere, Lisboako Itunak (2009 urtetik indarrean dagoena, Espainiako Estatua bera ere derrigortuz), bere 6. artikuluan sarrera ematen dio kasu horiek arautzeko Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunari, eta Gutunaren V. Tituluak, bere aldetik, Europar Batasuneko Justizia Epaitegia izendatzen du era horretako auzietan epaia emateko erantzule. Bide horretatik, Espainiako Estatuari eskuetatik ihes dagio erabakiak. Kontuan izan, horren karira, orain arte epaitegi europarretan, Espainiatik kanpo, erabaki diren auzi guzti-guztietan katalanek garaipena lortu dutela espainiarren aurka.
Nolanahi ere den, gatazka konplexu honen dimentsio nagusia ez da juridikoa, politikoa baizik. Jokoan dagoena ez baita hiru eurodiputatu katalanen aulkia. Jokoan dagoena da, ea Errepublika katalanak bidea egin ahal izango duen Europan barna, Espainian ez bezala, Errepublika independente beregaina izan arte. Horra hor benetako lehia estrategikoa, eta horren isla Katalunian bertan hiru bide desberdinen artean: bata Puigdemont bidea litzateke, Errepublikaren aldeko estrategia independentista Katalunian zein Europan inplementatzearen aldekoa; bigarrena, Junquerasen hautua, balizko gobernu espainiar aurrerazale batekin konponbidea negoziatzearen aldekoa; hirugarren aukera, Artur Mas berpiztuarena, bigarrenetik gertuago agertzen dena Puigdemonten bidetik baino. Bide bat edo bestea nagusitu, euskaldunok ez gaude gatazka horren begirale huts izateko moduan, gure etorkizuna ere, neurri handi batean, lehia horretan jokoan dagoelako. Ez da apustu kontua, erabaki kontua da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]