Errezilgo baserri batean euskaraz ikasten aritutako euskaldun berriari, agurtzean, aitonak esana: “Hire euskerea enteitzeko erdeaz ondo jakin behar dik!”. Seguru asko, gazteak euskara batua edo garbiagoa zerabilkien eta aitonak arrotz zitzaion dena erdaratzat hartuko zuen…
Beste batean bi azpeitiar elkarrizketan hasi eta:
– Ze eitteik zuen seme gazteen horrek? Baa, hor ai dek ikasteei utzi ezinik.
– Ze aidepa ikasten oain? Intrepete (Nonbait ezin ondo esan interprete).
– Zer dek hori? Ba hik esandakoa honi esaten ziok eta honek esandakoa hiri ta… hola.
– Aaaaa… ba oain bazekiat, gureen alkaguete esaten zaiok horri!
Goierrin hauxe albiste: Shopping night egingo zela eta sorpresak (gehiago) izango zirela, Food Truck-ak eta parkean Chill out-a… Herriko dendari elkarteak antolatzen zuen eta dirudienez, denda ttikien biziraupena ziurtatzea helburu… Eremu komertzial erraldoien erasoari aurre egin asmoz.
Herriko jendea joango da denda horietara, ezta? Gazte zein gazte izanak? Gazteek ulertuko dituzte Shopping night, Food Truck, Chill out… Ez dira alferrik ari haurtzarotik ingelesa ikasten! Adintsuagoek eta bizitza egoera jakin batetik kanpo direnek? Kale!
Komunikazio horren helburua, denda handien konpetentziari aurre egitea ote? Haien estrategia berarekin, ingelesa nagusi? Ala, bezero mota jakin bat erakarri? Eta aldendu?
Gurea zaintzeko, marka gisa jartzeko ardurarik, jarrerarik, gogoetarik ez dugula uste dut, eta horren ordez, konplexu gehiegi! Espresio horiek ingelesez ordez gazteleraz baleude erreakzio bera al genuke?
Bezeroa atzerrikoa duten lantegiek, errotuluak eta iragarkiak ingelesez jartzea, bezeroak tokian berean produktua ikusteko eta lan moduak, instalakuntzak ezagutu nahia duelako, ulerterrazago zait. Halere, gu Holandara, Alemaniara… enpresak ikustera joan garenetan, bertako hizkuntzan zeuden errotuluak, guri gazteleraz zein ingelesez egiten ziguten baina.
Gurea zaintzeko, marka gisa jartzeko ardurarik, jarrerarik, gogoetarik ez dugula uste dut, eta horren ordez, konplexu gehiegi! Espresio horiek ingelesez ordez gazteleraz baleude erreakzio bera al genuke? Ingelesez jarrita maila jasoagoko, europarrago… sentitzen al gara? Egiten al gaitu?
Emaitza bera da, ordea: gurea ordezkatu, gurea 2. mailako, gurea gorde, ezkutatu… Marka da gurea! Aldiz, gureak behar luke marka. Euskaratik eta euskaraz!
Pedro Miguel Etxenike zientzialari euskaldunak, esana da: “Ni 8-10 egunez munduan, hainbat hizkuntzatan hitzaldiak eman eta entzuten arituta etxeratzean, euskara behar dut neure munduan sentitzeko”. Hain saritua eta “hamaika” unibertsitatetan honoris causa denak dio hori. Eskertzen diot!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]