Uztailaren 2an eratuko da Europako Parlamentuaren diputatuen ganbera. Zatikatze parlamentario handiko testuinguruan, lehenengo aldiz popularren eta sozialisten arteko koalizioak ez du gehiengorik izango. Halere, Europa Berritu (Liberal eta Demokraten Aliantzak hartu duen izen berria) koaliziora lotzea espero da gehiengo osoa izango lukeen hirukoa osatuz. Horrez gain, bi hereneko gehiengo kualifikatuak behar diren kasuetan hirukoak berdeekin negoziatu ahal izango du.
Ezkerretik Europako Parlamentua moderatu da, Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdeak 14 diputatu eta sozialistek 32 diputatu galdu dituztelako ezkerreko eta eskuineko zentristen mesedetan: Berdeak/Aliantza Libreak 23 diputatu irabazi ditu eta Europa Berrituk 37. Lehenengoen kasuan ekarpen nagusiak dira Alemaniako, Frantziako eta Erresuma Batuko berdeen emaitza onak, bigarrenen kasuan La République en Marché!–MoDem eta Erresuma Batuko liberal-demokraten gorakadak.
Eskuinetik Europako Parlamentua zentrifugatu egin da euroeszeptikoen igoeragatik. Popularrek 37 diputatu galdu dituzte eta Kontserbadore eta Erreformisten talde euroeszeptiko biguinak 16 (15 britaniarrak). Bestela, Nigel Faragek zuzentzen duen Askatasuna eta Zuzeneko Demokrazia taldeak diputatu bat gehiago eskuratu du Brexit-aren alderdiaren emaitza onek Movimento 5 Stelleren galera konpentsatu dutelako. Hazkunderik handiena baina, eskuin muturreko Identitate eta Demokrazia taldeak izan du 37 diputatu irabazita, horietatik 23 dira Italiako Lega Norden eserleku berriak.
Herrialdeen interes nazional partikularrak uztartzeko lekua izan da Europar Batasuna, baina kontraesankorrak izaten hasi direnean euroeszeptikoek hartu dute indarra. Korapiloa askatzea ez da erraza, nahiz eta bidea
argi egon...
Ez da kasualitatea Italian eta Frantzian eskuin muturrak hauteskundeak irabazi izana. Bruselan egoitza duen Centre for European Policy Studies-ek 1999tik 2017ra bitartean euroaren inpaktua zortzi herrialdetan aztertzen duen ikerketa bat argitaratu du. Horren arabera, euroak bi herrialdeen soilik sortu ditu onurak ikerturiko epealdian: Alemanian 23.116 euro per capita aberastu dira eta Herbehereetan 21.003 euro. Kaltetuenen artean berriz, Frantzian 55.996 euro per capita pobretu dira eta Italian 73.605 euro.
Epe luzean sistema politikoak ez dira legitimatzen prozedurengatik, emaitzengatik baizik. Adibide ona Europar Batasuna (EB) ez demokratikoa izan da. Populazioaren gehiengoak bizi baldintzak hobetzen zituen bitartean euroeszeptikoak gutxi ziren, baina krisi ekonomikoa azaldu zenean eta EBaren erabakiak herrialde eta klase sozial batzuk kaltetu eta beste batzuei mesede egin zienean, euroeszeptikoek gora egin zuten, bereziki kaltetu horien artean.
Herrialdeen interes nazional partikularrak uztartzeko lekua izan da EB, baina kontraesankorrak izaten hasi direnean euroeszeptikoek hartu dute indarra. Korapiloa askatzea ez da erraza, nahiz eta bidea argi egon: interes desberdinen arteko konbergentziatik interes orokor eta komuna eraikitzera pasatu behar da. Hurrengo bost urteetan federalizazioak eta demokratizazioak aurrera egiten ez badute krisia sakondu egingo da. Ez da posible EBeko aurrekontuak Danimarkakoa baino txikiagoa izaten jarraitzea, ez da posible bere erakundeak interes nazional batzuk eta elite ekonomiko batzuen interesak defendatzea nagusiki. Ezinbestekoa da integrazio eta orekatze sozioekonomikorako bidea hastea eta immigrazio politika bateratua adostea. Hori guztia posible egiteko eta EBk bere dekadentzia ondo kudeatzeko, geopolitikaren ikuspegitik AEBetatik emantzipatu behar du. Bada garaia EBk bere interesak lehenetsi eta defendatzeko, AEBen interesekin kontrajartzen badira ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.
Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]