Shigir-eko idoloa Siberiako ekialdeko ertzean aurkitu zuten 1890ean (argazkian, eskulturaren burua).
Orduz geroztik, kontserbazio egoera kaxkarrak eraginda, eskultura luzea desegiten joan da; bost metrotik gora luze zen aurkitu zutenean eta orain erdia besterik ez da geratzen.
Baina bitartean arrastoak aztertu dituzte eta duela bizpahiru urte piezaren adina zehaztu zuten: 11.000 urte ditu, Göbekli Tepe-n (Turkia), munduko gurtza gune zaharrenean aurkitutako pilare antropomorfoek bezalaxe.
Horrek esan nahi du, garai hartan, Ekialde Hurbileko lehen nekazariak bezala, Uraleetako ehiztari biltzaileak ere arte objektu monumentalak sortzen hasi zirela.