– Zer da? Neska ala mutila?
– Ez dakit, oraindik ez du hitz egiten eta.
Kate Bornstein transekintzaileak proposatutako erantzun hori queer giroetan hedatu egin da, haur txikiekin genero binarismoaren obsesioa zalantzan jartzeko. Haurdunok ere erantzun behar dugun etengabeko galdera da. Askotan, “Zer izango da?” besterik ez digute galdetzen. Hamaika gauza erantzun genezake: “Pertsona bat”. “Ematen dituen ostikoekin, agian karateka”. “Espero dut polizia edo militarra ez izatea!”. Baina badakigu “Zer izango da?” galdetzen digunak bi erantzun posible eta bakar dituela buruan: neska ala mutila.
Saiatu naiz pedagogia egiten eta azaldu ohi dut “gehiago inporta zait bihotza ondo izatea”. Edo jakinmin handiagoa ematen didala bere aurpegiaren itxurak hankartekoak baino. Pareta baten kontra burukadak ematea bezalakoxea da. Familiak astero jarraitu du galdera bera errepikatzen, begiak distiratsu: “Badakizue, badakizue? Noiz esango dizuete? Tira, badakit berdin duela, inportanteena zoriontsua eta osasuntsua izatea dela, baina ilusioa egiten du jakiteak, ezta?”.
Obsesio kolektibo horrek amorratzen banau ere, SOS Arrazakerian militante nintzela aurreiritzi tailer batean bizitako pasadizo bat gogoratu dut. Dinamizatzaileok pertsona-izen bat esaten genuen, demagun Aitziber, eta taldeak bere biografia asmatu behar zuen: “25 urte. Master bat prestatzen ari da. Dantzatzea gustuko du”. Demagun Babakar: “Senegaletik etorri da pateran. Top mantan lan egiten du. Barça jarraitzen du”. Ariketa hori korapilatu egin zen dinamizatzaileok genero marka argirik ez zuen izen bat proposatu genuenean, demagun Shihab. Taldea zeharo blokeatu egin zen: generoa jakin gabe ezin zuten inor irudikatu. Ulertzen dut nire familiari hori gertatzea: sexua jakin arte, nire fetuak ez du identitate, itxura edo izaera posiblerik, eta ezin diote arroparik oparitu. Onartu behar izan dut neroni ere kostatzen zaidala irudikatzea generorik gabeko seme-alaba bat (begira, euskaraz ere senideen izen neutroak behar ditugu).
Sexu/generoa da gure gizartean ardatz zurrunena, kultur sistemak etengabe indartzen duena. Jostailu dendan, zaletasunen araberako sailkapenaren ordez, generoaren araberako pasilloak aurkituko ditugu, bat urdina eta bestea arrosa. Espainiako Erregistro Zibilaren legeak gurasoei debekatzen die haurrei pertsona-izen neutroak jartzea, “anbiguotasuna” duintasunaren kontrakoa omen delako. Euskaltzaindiak men egin eta izendegian asmatu zuen Amets, neskentzat onargarri izateko Ametsa-k izan behar duela. Eskerrak Argia aldizkariak, besteak beste, politika zentzugabe eta sexista horren kontra egin zuela.
Genero binarismoa eta horren zaintza dira patriarkatuaren giltzarriak, berdintasun faltaren bermeak eta pertsona trans eta intersexualentzat sufrimendu iturriak. Horregatik da hain garrantzitsua desobeditzea. Baina ez da erraza, nahiz eta diskurtsoa ondo ikasia izan. Aixa de la Cruz idazleak ere haurdun idatzi du honi buruz La Marea-n: “Generorik gabeko utopia, Errege Katolikoen Espainian jainkoa ukatzea bezalakoa da”. Bere haurrak alua duela jakin duenean, onartu du queer filosofia erabiltzen ari zela bere beldurra mozorrotzeko, alegia, gizarte patriarkal honetan alaba heztearen beldurra. Niri, ordea, beldur gehiago ematen zidan gizarte patriarkal honetan gizon bat hezteak. Kontraesanak kontraesan, aitortu behar dizuet ekografoaren pantailan hankartekoa deskubritzeak hunkitu nauela.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]