Inklusioa, edo nork-nor

Paula Estévez
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Askoren ahotan dabilen gaia da inklusioarena. Bai hezkuntzan bai gizartean halakorik gauzatzetik urruti gauden neurrian, elkarrekin bizitzeko modu hobe baten utopia da oraingoz. Errealitatean inklusioarantzako pausoak ematea prozesu geldoa denez, beharbada literaturak egin lezake prozesu azkarrago bat. Alegia, kamera azkarrean simulatu lezake prozesua. Literatura izan daiteke utopia hori irudikatzeko, marrazten hasteko, aurreratzeko toki bat? Bada dagoeneko?

Zeregin horretan haur eta gazte literatura non eta nola dabilen jakiteko asmoz hurbildu nintzen ekitaldi batera. Segundo gutxitan ingurua aztertu zuen barruko kamerak: ehun bat pertsona. Denera, hiru gizon. Hiruak lehen lerroan eserita. Haietako bat gurpildun aulkian.

Mahai-ingurua hastera zihoala, gizonetako bat parte-hartzailea zela geratu zen agerian. Han entzun nituenak ez zitzaizkidan berriak egin. Oso gauza orokorrak esan ziren. Tartean, asmo onez argitaratutako guztiak ez duela helburua betetzen. Izan ere, kontua ez da politikoki zuzena den irakasgaia petatxu edo apaindura gisa liburuetara eramatea, haur beltza edo elbarria album ilustratu baten irudietan jarriz (txertatuz).

Irakurtzeko ohitura duenak badakien zerbait da: pertsonaia baten ezaugarri nagusi (edo bakarra!) bere gurpildun aulkia edo buruan daraman zapia bada, pertsonaia laua izango da ezinbestean. Pertsonaia horren ezaugarri horixe (dela elbarria, beltza, pobrea, ama edo aita gabea, transexuala, atzerritarra: x) bere identitatearen baitan duen irakurleak ez du pozik hartuko. Irakurleok (adinak eta beste guztiak ere berdin dio) ezin dugu pertsonaia lauekin identifikatu. Literaturaren egiteko bat gure eta besteen barne-bizitzetarako leihoak zabaltzen saiatzea da. Kontakizunak, azalean geratzen bada, ez du zirrararik eragiten, eta beraz, ezin du benetako ulertze-momenturik sortu. Baina, noski, inklusioa, gizartean bezala, aniztasunaren eskutik soilik etor daiteke literaturara ere. Aniztasuna bai pertsonaia motetan, bai istorioetan, bai estetikan.

Bukaerako galderen txandan, gurpildun aulkian zegoen gizona ere parte-hartzaileetako baten proiektuko kidea zela geratu zen agerian. Parentesia zabalduko dut goian esandakoaren harira: arin batean gurpildun aulkia darabilen gizonezko bezala deskribatu (etiketatu) dudanak bere web-orrian dio: “Berlindarra. Idazlea. Aurkezlea. Komunikabide-egilea. Enbaxadorea. Inklusio-aktibista”. Zerrenda osatuago horrek ere bere identitatearen arlo batzuk baino ez ditu aipatzen, bere burua publikoki aurkezteko aukeratu dituenak. Fikziozko istorio baten pertsonaia (konplexu) bihurtzeko asko faltako litzateke oraindik! Hirugarren gizona, ia bukaeran, gorra zela geratu zen agerian. Itzultzaileek bere galderak itzuli zituztenean.

Ekitaldi horretara joatetik atera nuen ondoriorik argiena da gizon bakar bat ere ez zela entzutera joan, zuzenean gaiarekin inplikatuta egon gabe. Arauaren zentroaren zentroan dagoena, arin esanda, klase ertaineko gizon zuri, heterosexual, elbarri gabea bada, zentroaren zentroan daudenetako bakar bat ere inklusioari buruzko ekitaldira hurbildu ez izana bada esanguratsua. Ala ez?

Irudia muturrera eramanez, bazterrak indarra hartuz gero, inkluitzeko geratuko liratekeen azkenak izango dira beren burua normaltzat jotzen duten horiek. Bazterretako batean dagoenak ere normaltasuna aldarrikatzen du, baina denok normalak ez garen bitartean, ez da inor normala.


Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Eguneraketa berriak daude