Barruan hasten da dena

  • Norbera ongi sentitu behar da besteekin hala egoteko. Zoriontasuna barruan eta ez beste inon dagoela konturatzen dena izango da aberatsa, Xabi Andonegiren hitzetan.

Aurkikuntza baten beharrak bideratu zuen Andonegi yogara. Arte martzialak eta surfa aspalditik praktikatzen ditu. Zerbait falta zuen ordea. Yoga filosofia gisa definitzen duen liburu bat erosi zuen, bizitza osotasunean barneratzearen ideia azpimarratzen duena: “Ez da soilik zer egiten den, nola baizik”. Lehen klasea eman zuenetik pasio bihurtu du, eta bizitzaren ardatz.

Yogak Indian ditu erroak eta erlijioarekin eta erritualekin du lotura, baina hemen ez da berdin ulertzen fedearen kontu hori: “Fedea beti izan dugu, Elizak nola erabili eta politizatu duen beste kontu bat da. Mugatu egin dute eta norberaren barrutik kanporatu. Barneko fedea galdu dugu politikoa bihurtu delako, baina guztiok dugu txinpart hori. Erlijio bat izan gabe, yogak badu espiritualitatearekin lotura, hori maite dut”.

Yoga interpretatzeko modua desberdina da jendarte bakoitzean, baita praktikatzeko moduak ere, Andonegik azaldu digunez. Yoga mota guztietan zabalduena Hatha da; %95ak egiten du. Hitzak berak eguzkia (ha) eta ilargia (tha) esan nahi du. Dinamismoa eta atsedena. Gorputz fisikoa eta arnasa. “Erdibidea atzematea da gakoa”, esan digu,  gorputz “osasuntsua” izatea osotasunean. “Batetik malgutasuna eta sendotasuna landuko dira postura desberdinen bitartez. Bestetik arnasketaren kontzientzia hartuko dugu, energia kontrolatzeko ezinbestekoa”. Yoga, beraz, fisikotik hasi eta ikusezinera iristen da: meditazioa, erlaxazioa, kontzentrazioa eta arnasketa.

Arnasketak garrantzi handia du, gorputza eta burua lotzen baititu: “Yoga sortu zutenek zorrotz begiratu zioten inguruari, animaliei esaterako. Konturatu ziren animalia askori bihotza fite joaten zitzaiela. Beste batzuei aldiz lasai. Konturatu ziren antsietatea dugunean arnasa joaten dela fite eta bular goialdean mantentzen dela. Arnas hori superfiziala da eta kontrolatu behar da. Saiatu ziren kontrakoa bilatzen: arnasa luzatu eta sakontzen. Eta horrekin estresa lasaitzen zela ohartu ziren”.

Estresaren aroa

“Estresa da gaurko eritasunik handiena”, dio Andonegik. “200.000 urte daramatzagu hemen eta azken 100 urteotan asko aldatu da bizia”. Emozio horiek kudeatzeko tresnarik ez dugu erabiltzen, eta bizi kalitateari min egiten dio horrek: ezin loak hartu, nekatuta bizi, kafea edan, loa berriro galdu, lasaigarria hartu, urduritu, diafragma tenkatu, arnasketa bularraldean soilik zentratu, korapiloa tripan, gosea galdu eta abar. “Inork galdetu dio bere buruari ea nola egiten duen arnas?”. Emozioek arnasarekin lotura zuzena duela adierazi du eta yoga dela hori lantzeko aukera bat.

Ikuspegi berarekin egiten den oro babesten du berak: “Ez du zertan yogarekin izan, izaten ahal da pasiera bat, itsasoa arnastea, kantatzea, dantzatzea, marraztea, ongi elikatzea, behar bezala murtxikatzea... Edozerk balio du, eta gauza horiek edonork egin ditzake, yoga bezalaxe”.

Beragana zuzentzen dira 8 urteko umeak zein 88 urteko agureak. “Bakoitzaren gorputzaren araberakoa izango da norberak jarritako zailtasuna. Ez dago mailarik, ez lehiarik. Bakoitza bat da, bakarra eta konparaezina”. Osasuntsu bizitzeko hainbat gako eman digu: gorputza onartu eta ez gerran izatea, zoriontasuna kanpoan atzemateaz gain barnean aurkitzea, norbera ezagutzearekin hurkoa ulertzea, norbere buruarengan pentsatu eta maitatzea, eta energia kontrolatzen jakitea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
2024-12-12 | Leire Ibar
Osakidetzako oposizioen filtrazioen ikerketa errudunik gabe itxi du epaileak

Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.


2024-12-11 | ARGIA
Osasun sistemak porrot ez egiteko, legea aldatzea beharrezkoa dela dio Nafarroako Gobernuak

Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.


2024-12-05 | Julene Flamarique
Urtero 30-40 hies kasu berri antzematen dira Nafarroan

Kutsatze gutxiago egon ez dadin diagnostiko horiek lehenago egitea zein garrantzitsua den azpimarratu du Nafarroako Osasun zuzendari nagusiak. “Osasun-sistemara heltzeko zailtasun handiagoak dituztenengan” jarri du fokua aurtengo hiesaren Eguneko kanpainak.Nafarroak... [+]


Tunagate: merkurio pixka bat nahi entsaladarekin?

Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]


Erru sentimendua heriotza perinatalean

Haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean hil zen Aduna, Amets Etxeberriaren alaba. Halakoetan, erru sentimendua da bizkar gainean emakume askok hartzen duen zama, dolua ere oztopatzen duena. Profesionalengandik jasotzen duzun tratua funtsezkoa dela dio Etxeberriak, horri aurre... [+]


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-27 | Estitxu Eizagirre
Kosmetikoak Sendabelarrekin
Nola garbitu eta zaindu, gorputza eta Lurra kutsatu gabe?

Azala ez da azaleko gaia, kanpoarekiko muga eta gure buruaren babesa baizik. Ordea, kosmetiko industrialak erabiliz gero, toxiko kimikoak barneratzen ditu gure gorputzak azaletik, eta dutxako zulotik behera joaten direnean, ura eta Lurra ere kutsatzen ditugu egunero. Eredu... [+]


Osakidetzari eginiko erreklamazioak %20 igo dira azken urtean

Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.


2024-11-15 | Gedar
Haserrea Gurutzetako ospitalean, Joint Commission-en auditoriaren astean

 Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.


“Menopausia patologizatu beharrean, etapa baten parte gisa bizi behar dugu”

Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.


Silikosi epidemia: kasuak biderkatu egin dira sukalderako harri-artifizialaren ondorioz

Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.


Eguneraketa berriak daude