Tenisko pilotak hori-berdexkak dira; teknikoki hori optikoa deritzo kolore horri. Baina luzaroan pilota gehienak txuriak izan ziren.
1972an Nazioarteko Tenis Federazioak kolorea aldatzea erabaki zuen, koloretako telebistetan pilota ez zelako ondo bereizten. Aldaketa, ordea, ez zen berehalakoa izan. Wimbledon txapelketako antolatzaile egoskorrek 14 urte behar izan zituzten Federazioaren aginduari men egiteko.
Gurean esku pilotaren koloreak beranduago aldatu ziren, 90eko hamarkadan, telebista emankizunak ohiko bihurtu zirenean. Pilota beltzak txuritu ez ezik, frontoiaren kolorea aldatzeko ere eskatu zuen telebistak eta sekula telebistan aterako ez diren frontoi asko eta asko ere berdez margotu dituzte orduz geroztik.