Paradoxa bilbotarra

Politologo adituen esanetan, nazio batek ezin dezake berezko nortasunik finkatu, harik eta nazio horren hiriburu edo metropoliak nazio nortasun propioari tinko eusten dion arte.

Gai honen harira, irakurri berri dut Jon Maya dantzari eta koreografo ezagunari egindako elkarrizketa mamitsua Gara-n, eta beste gauza interesgarri askoren artean, zera dio Jon Mayak, hemengo kultur proiektuen gabeziaz: “Herri bat artikulatzeaz ari bagara, kultur proiektuak ere mahai gainean jarri behar dira”.

Zein da, orduan, gure herrirako, edo Bilbotik hasita, gure ziutaterako agintariek proposatzen diguten kultur proiektua?  
Neuk ere hori aztertzeari ekin diot azkenaldian, eta udal hauteskundeen zurrunbiloan bederen, espero nuen gai honen inguruan argitasun zabalagorik eskaintzea alkategaiek, eta bereziki agintean jarraitzeko asmotan dabilenak.

Hamar konpromiso hartu ditu Bilboko alkate denak hurrengo legealdira begira, eta kulturari dagozkionak ez daude lehentasunen artean, hain zuzen ere; zortzi eta bederatzi puntuetan hartzen dituen konpromisoak omen arlo honi begirakoak: nazioarteko ekitaldi handiak erakartzea, eta “hiri moderno honetan euskara gehiago entzun eta euskaraz gehiago egin dadin” asmo-agertze lausoa, zehaztasun gehiagorik gabea.

Bilbok orain duen alkatetzak badaki beste arlo batzuetan proiektu zehatzak elikatzen, turismoaren eremuan, adibidez. Bilbon halakoetara ohituta gauden arren, aztoratu ere egin nau egunotan bertoko Turismo Bulego nagusian aurkitu dudan informazio batek

Bilbok orain duen alkatetzak badaki, ordea, beste arlo batzuetan proiektu zehatzak elikatzen, turismoaren eremuan, adibidez. Bilbon halakoetara ohituta gauden arren, aztoratu ere egin nau egunotan bertoko Turismo Bulego nagusian aurkitu dudan informazio batek: udalak eta enpresa pribatu indartsuek  babesten duten aldizkari dotore baten irakurri baitut Bilbao Essential titulodun aldizkari berezia argitara eman dutela japonieraz, 212 orrialdetan Japonia urruneko turista kutiziatuei Bilbo bisitatzeko gonbidapena luzatzen diena. Ekialde urruneko irlako 200 puntutan banatuko dira doan luxuzko aldizkari ongi ilustratuaren aleak, Tokio, Osaka eta Niigata lehenetsiz. Edukiaz, zera adierazi dute aldizkariaren aurkezpenean: Bilbon bizi daitezkeen “top esperientziak” azaldu dituztela bertan, eta argitasunak eman nahian, gastronomia, museoak eta erosketak aipatzen dira top horien barruan.

Hori guztia irakurri eta berehala etorri zait, lehenago ere izango zela, Japonian bertan, gure Botxo honetara etorri asmo zuten turistentzako informazio zuzen eta agian apalagorik, sarri ikusi baititugu, Zazpi Kaleetan kasurako, oinezko turista japoniarrak, argazki kamerez ondo hornituta, hara eta hona etengabe mugitzen. Baita gastronomiaren arloan ere, izango dira japonieraz, oinezko turista ibiltarien mailako gidak. Ez dut ahaztekoa Zazpi Kale hauetako taberna txiki ezagunean ikusi nuenekoa japoniar bikote gaztea, poltsikotik koaderno txikia atera eta barrako kamarero harrituari apuntea erakutsiz, “txipiroiak saltsa beltzean” eta “barraskiloak bizkaiko saltsan” eskatu eta, eskuak ondo koipetuz eta inguruak zipriztinduz, gogotsu guztion aurrean, ez jan baizik tragatu egin zituztenekoa.

Ze premia zeukan, orduan, Bilboko aginte gorenak era horretako luxuzko gonbidapen hutsal ziztrinak ekialde urrun hartara bidaltzeko? Zer pentsatu behar dute gutaz Japonia urrunean hori ikustean, han bertan ere nortasunaren eta uniformizazio globalaren talka modu bortitzean pairatzen ari direnean?  Hurrengo baten Guggenheimen atarian edo “urrezko moda” dendatan aurkitzen dudan lehen japoniar aberastuari galdetuko diot.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Eguneraketa berriak daude