argia.eus
INPRIMATU
Autoak mutilentzako jostailuak omen
  • 1952an Ann Odell neskato ingelesaren eskolan jostailu handiak eramatea debekatu zuten, soilik eskuan sartzen zitzaizkien jostailuak eramateko baimena zuten haurrek. Annen aita, Jack Odell ingeniaria zen (argazkian) eta metalezko kotxe txiki bat egin zion alabari.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko maiatzaren 15
(Arg: Paul Carr)

Annek gustura hartu zuen aitaren oparia eta eskolan sekulako arrakasta izan zuen jostailu berriak. Hala, eskaera zegoela ikusirik, Jack Odell kotxetxoak ekoizten hasi zen, Matchbox (pospolo-kaxa) izenez. 60ko hamarkada erdialderako, urteko 100 milioi Matchbox auto saltzen ziren.

Mutilentzako jostailu nagusietakoak bihurtu ziren, berez neska batentzat sortuak izan arren.