Topagunea dira lagunak, kontzertuak, txandak, kanpina, hitzaldiak, resakak eta... bai, Euskal Herriko gazte sortzaileak ezagutzeko aukera ere bai. Horretarako zegoen aurten bereziki Lemoan Gazte Sortzaileen Plaza, gazteak sortzen dabiltzana entzun, ikusi eta dastatzeko gunea. Karpatik pasa ziren trap zaleak, txelo jotzaileak, antzerkilariak eta dub bibrazioak. Baina oholtza handiaren bizkarrean, gaztetxeko areto eta geletan ere sortu ziren hainbat proiektu eta emanaldi interesgarri. Hara hurbildu ginen igande bazkalostean, ez egunik onenean (oraindik bizirik?), ezta ordurik onenean ere (siesta, agian?), baina emateko zutena jasotzeko gogoz.
“Tripak: huts bete hots” zioen egitarauak. Huts, nahiko huts zegoen gaztetxea hamar minuturen faltan, oraindik begietako bekarrak kendu eta azken uneko kafea hartzen duten gazteak hartzeko zain. Eserlekuak betetzen joan ziren ordea, eta aretoa txukun geratu zen kortesiazko bost minutuak pasatzerako. Publikoa isilik, artistak noiz agertuko. Haien ordez bideo bat, paper zimurtuz estalitako egitura batean proiektatua. Lanpara itzali bat, aulkitxo bat eta koaderno bat lurrean botata. Edozer pasa liteke, eta publikoa edozertarako prest dago.
Bi lagun agertu dira, naturaltasunez, ohiko kontuei buruz hizketan, erraietatik datozkien oihartzunak taularatzen. Denok berdin ikusten al ditugu koloreak? Ni naiz? Zu? Noraino naiz ni, noraino zu? Elkarrizketa eta poemen bidez nitasunaren eta kolektibotasunaren arteko harremanei buruz hausnarrarazten duen ikuskizuna topatu dugu, non eta gaztetxe batean. Adibide hoberik ezin liteke egon subjektiboa eta politikoaren arteko zeharkaldiak eszenaratzeko. Emanaldiaren hasieran hartutako hari muturretatik tiraka jarraitu dute saio guztian zehar bi lagunek, orain hitzez, orain idatziz, baita ikus-entzunezko eta gorputz adierazpen bidez ere, tripetako hutsak hotsez harilkatzen.
Erabilitako bideo eta grabaketek sorkuntzaren istorioa osatzen dute gainera, eguneroko batetik lapurtutako pusketak eszenaratzean txertatu izan balituzte bezala. Making off-a obran bertan plasmatua. Metaobra bat, azken finean. Bideo, hausnarketa, kanta, poema, keinu, errezitaldi bakoitzak azal bat eransten dio obrari, barnekoak biluztu eta hautemandako hutsuneak janzteko aukera emanez. Korapiloak egin eta desegin, artilezko jantzietan bezala.
“Tripak: huts bete hots” Eguzki Donnellan Armengod eta Haizea Beruete Lopetegi hasiberrien sormen proiektua da. Gasteizko Gazte Sortzaileak bekari esker sortu dute ikuskizuna bi artistek, Itziar Rekalde Luzarragaren gidaritzapean. Duela gutxi egin zuten lehen emanaldia Gasteizen bertan, eta oraindik ere estrenatzeke omen dituzte zenbait eszena. Beraz, hasi berriek hasi berri duten bira segi, eta ea zer oihartzun ekartzen dizuen tripen hotsak.
Beste hainbat emakume artistaren gisara, Elsa von Freytag-Loringhoven (1874-1927) abangoardien historia ofizialetik erabat ezabatu zuten, bere jardun artistikoaren muina, sutsua bezain berritzailea izan arren.
Dinagu kolektiboak Biziola kooperatibarekin elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien Gabonetako azoka egingo da abenduaren 16an eta 17an Lazkaon. Larunbatean 31 sortzaile bilduko dira, eta igandean beste 30 desberdin.
Emakume Sortzaileak Plazara topaketen bigarren edizioa dute aurtengoa. Antzerkia, musika, olerkia ala beste, 25 artisten ezagutzeko aukera izango da Ozaetako Garaion sorgingunean.
Diziplina ugaritako lau proiekturi esleitu berri die beka, eta udazkenean erakutsiko dira publikoaren aurrean. Horrez gain, jakinarazi dute sormen egonaldiak antolatuko dituztela udazkenean.
Erronka jarri nahi izan dugu ARGIAtik: zenbateraino utzi diezaiokezu sormenari hegan egiten? Zenbateraino bihurritu dezakezu istorio bat eta bilakatu beldurgarria, barregarria, dramatikoa? Gauza al zara euskarak duen aberastasunari etekina atera, hitz-jolasei leku egin eta... [+]
Zirkuan eta dantzan trebatu da Maitane Azpiroz La Trapecionista dantzaria eta trapezista (Iruñea, 1982). Zamaren ideiatik tiraka Artxipielago obra sortzen ari zelarik, haurdun geratu eta beste kide bati pasa behar izan zion lekukoa. Orain ez du antzezlanean antzezten,... [+]
Itzalekin jolasten du Amaya Sanz Montesek (Iruñea, 1984). Aurpegiak mihiseak direla dio, eta Luna Femme proiektuaren bidez feminizazioak egiten ditu: “Bere burua nahi duen bezala ikusteko aukerarik izan ez duen jendea zoriontsu egin nahi dut”. Harrotuk,... [+]
Diseinatzaile gisa, Letitare marka sortu zuen Irati Guarretxena Sandamianek diseinu ikasketak egin orduko. Ordura arte bezala, bizitzaren erritmoak bultzaturik eman zuen horretarako urratsa. Modaren zikloek eta azkartasunak gogaiturik, kontziente zen ez zela gustura ari... [+]
Haurrek badute, eta zenbait nagusik ez dugu galdu, sorkuntzan murgiltzeko joera. Agian, sorkuntzan murgiltzeko joera dugun guztiok ez ditugu lan ederrak egingo, baina uste dut esperientzia antzekoa dela: hor zaudenean, mundu honetan bizitza on bat izateko gauza asko alde batera... [+]
Euskal kulturaren transmisioa izango du ardatz, eta 23. Korrika kulturalean aurkeztuko dute diziplina eta artista ugari uztartuko dituen proiektua. Halere, emaitzan baino, bidean jarri dute fokua: hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi gisa aurkeztu dute #badon.
Emakume sortzaileak biltzen dituen Dinagu kolektiboak azoka antolatu du martxoaren 12an, Aiaraldeko Faktorian (Laudio). Emakume sortzaileen lana bisibilizatzea eta sortzaileen beharretara egokitzen diren ekimenak sortzea helburu, “herriz herri sortzaileak batuko dituen... [+]
“Barraka” abentura bideo-joko umoretsua garatzeko urtebete izango du Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak. Horretarako 15.000 euroko laguntza irabazi du Durangoko Azokaren laugarren sormen bekan.
Dinagu Emakume Sortzaileen Kolektiboa Donostiako Egia auzoan, Teila Fabrikan, izango da abenduaren 18an eta 19an. Kolektiboa emakume sortzaileen lanei ikusgaitasuna emateko sortu zen duela hiru urte.
Gaurkoan hiru osagai dituen hausnarketarekin natorkizue. Lehenengo osagaia @hezkuntzanlibre Telegram taldean partaide batek partekatu zuen abestia da: Joseba Irazokiren Galtzen ari da. Bigarren osagaiak harremana du aurtengo Durangoko Azokan Sorkuntza Digitalaren inguruan izan... [+]
'Dinagu' Emakume Sortzaileen Kolektiboak antolatutako azokak Astran egingo du bigarren geldialdia urriaren 16an. Diseinuari eta irudiari lotutako produktuen eskaintza egongo da, besteak beste.