Hauteskundeen ajea kendu gabe gaude eta berriro kanpainan bete-betean. Joan dira Espainiako Estatuaren hauteskunde orokorrak. PSOEk aise irabazi ditu, garbi erakutsita Pedro Sánchezek asmatu zuela hauteskundeak aurreratzen. Ondo irakurri zuen Andaluziako hiruko gobernu-akordio eskuindarrak ezartzen zuen marra eta aliantza hori estatu osora hedatzeko arriskuak ezartzen zuen polarizazioa.
Kanpainan guztiek jarraitu dute joko hori, Voxek jotako doinuan dantzan, Alderdi Popularrarentzat (PP) biziki kaltegarria izan dena. Aurretik datorkigun hilabetean Espainiako eskuinean komunikazio politikoko analista eta estrategia-zale guztiek hurbiletik jarraitzeko mugimenduak egongo dira. Voxek lehengo lepotik aterako du burua; Ciudadanosek ere diskurtso atzerakoi, eskuindar eta zentralizatzailean sakontzen jarraituko du sorpassoa lortu eta eskuinaren lidergoa irabazteko; eta PP, berriz, jasotako kolpearen ostean birkokatu eta sasoi bateko moderazio faltsua berreskuratu nahian arituko da. Lartxo hilabete bakarrean lortzeko.
Hego Euskal Herrian eta Katalunian independentistek eta abertzaleek oso emaitza onak izan dituzte. Espainiako politika erabat espektakularizatuta
dagoen honetan, zaila zen begirada Madrilgo kalapitatik altxatzea
Markoa erabat estatala izanagatik ere, Hego Euskal Herrian eta Katalunian independentistek eta abertzaleek oso emaitza onak izan dituzte. Hauteskunde orokorrak beti izan dira plaza zaila, etxetik kanpo jokatzea, eta horrek meritua bikoizten du. Espainiako politika erabat espektakularizatuta dagoen honetan, zaila zen begirada Madrilgo kalapitatik altxatzea. Eskuinaren eta faxismoaren aurrean, bertako alderdiak tresna eraginkor gisa ikustea oso kontuan hartzekoa da. Jeltzaleak EAEko lehenengo indarra dira atzera ere eta lortutako 6 eserlekuak kiniela guztietan agertzen dira Sánchezek babesa lortzeko dituen aukeren artean. Zenbakiei erreparatuta, ordea, ERC-EH Bildu aliantzak lortutako 19 eserlekuak dira PSOE eta Podemosen batuketari gehiengo osoa emango lioketeen bakarrak. PSOEren ingurumariak adierazi du jada bakarrik gobernatzeko nahia. Horregatik alderdi independentistek inbestidura aurretik jokatu beharko dute partida behinena eta Sánchezen gobernua ahalbidetzeko gutxiengoak orain ezarri beharko dira. Behin inbestidura lortuta, bidea nabarmen errazten zaio Sánchezi bateko zein besteko babesak bilatzeko.
Hauteskunde hauen eragina, alabaina, ezin da mugatu Espainiako Gobernu osaketari nola eragingo dioten aztertzera. Udal eta foru hauteskundeak hilabete eskas barru izango dira, eta oraindik erabakigarriago dena: Nafarroako parlamentuko hauteskundeen atarian gaude. Jakina da bozka emateko irizpideak aldatzen direla, baina hautes-zita bien artean hain tarte laburra egoteak Espainiako alderdiei egiten zien mesede a priori, zalantzarik gabe.
Zeharo hauteskunde ezberdinak izan arren, jada eskuartean ditugun Estatuko emaitzek joerak aztertzeko balio dute, bederen. Navarra Suma koalizio espainolista indar bozkatuena izan arren, bozka asko galdu ditu eta EH Bildu eta Geroa Bai, ordea, goranzko joeran ageri dira eta gaitasuna erakutsi dute Podemosen boto galerari atarramendua ateratzeko. Nafarroako aldaketaren lauko gobernuari begira, kezkagarria zen oso Podemosen egoera. Horregatik baikorra da duela lau urte politikoki aktibatu ziren bozka horiek PSOE ez den beste aukeretara bideratzea. Badirudi hor EH Bilduk izango duela erronka handiena Hego Euskal Herri osoan. Edonola ere, analisi guztiek oso emaitza estuak aurreikusten dituzte Nafarroan eta bateko zein besteko boto aktibazioa izango da giltza. Ez aspertzeko moduko asteak datozkigu. Hurbiletik jarraitu, gozatu eta sufrituko ditugu.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.