“Idai” eta “Kenneth” zikloiak: klima zoratuak hondoratu du zor ustelek itotako Mozambike

  • Klimaren aldaketa dagoenekoz hemen da eta herrialde txiroenak kolpatzen ditu gogorren. Afrika ekialdean batere ohikoak ez diren bi zikloi oso bortitz lurreratu dira Mozambike gainean, txikizio handiak eraginez mendeetako kolonialismoak, hamasei urteko gerra zibilak eta azkenaldian agintari ustelek herrialdearen bizkar sinatutako zor publiko izugarriak kinka larrian jarrita zeukaten herrialdean. Klimaren erotzeak baditu eragile irabazleak eta pairatzen duten galtzaileak.


2019ko maiatzaren 09an
Pemba hirian herritarrak euripean etsita
Pemba hirian herritarrak euripean etsita "Kenneth" zikloiak ekarri dien uholdeak harrapatuta.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Nazio Batuen Erakundeak esan du: Kenneth zikloiak, Mozambike inoiz kolpatu duen ekaitzik bortitzenak, utzitako orbainak sendatzeko herrialdeak nazioartearen laguntza beharko du. Martxoan Mozambikeko erdi aldea suntsitu zuen Idai zikloia izan baldin bazen Afrikako eskualde honetan sekula ezagututako bortitzena, bost aste geroago Kenneth urakanak hautsi du marka.

Cabo Delgadotik sartuta, orduko 225 kilometrorainoko haizeteak zabaldu zituen estreina, eurite eta uholde handiak ondoren. Ipar aberatsean oso oihartzun ahula izan duten albisteek diote Macomia eskualdean etxebizitza eta eraikinen %80 eraitsi dituela ekaitzak eta bizileku barik laga 100.000 jende. Hilak dozena batzuetan geratzeko itxaropena zuten agintariek, Pemba hiriaren ingurua ez delako oso jendetsua.

Eric Holthaus meteorologo ezagunak azaldu du egun luzez irauteko heldu zela Kenneth, atmosferaren goiko aldean zeukan egoera bereziagatik ahultzen joateko aukera gutxi zuelako: “Inoiz ez da horrelakorik gertatu eskualde honetan eta munduan ere oso aldi bakanetan jazo da, zikloi batek indarrean irautea hainbeste egunez”.

Munduko Meteorologia Erakundearen arabera Idai izan daiteke Hego Hemisferioak sekula ezagutu duen zikloi tropikalik gaiztoena. Adituek 4. mailako zikloi izendatu zuten martxoko Idai, azpimarratuz Afrikako itsas hegi horretan bitxia dela horrelako ekaitz handi bat eta harrigarria zela bost asteko epean bigarrena  iristea.

Idai-ren eraginez, Beira hiriaren –500.000 biztanle dituena– %90an suntsituta zuten uholdeek eta 600 jende hil. Gogorren kaltetutako eremuetara iritsitako lehen sorosleek aurkitu zituzten jendeak zuhaitz eta teilatu gainetan igota, nork erreskatatuko zain, artean urak gero eta gorago igotzen zirela. Zimbabwetik zabaldutako hedabide sozialek erakusten zuten jendea itota uholdeak harrapatutako karriketan eta Mozambiken airetik hartutako irudietan agertzen ziren konta ezin ahala etxe urpean. Eskualde osoan, munduko txiroenetakoa den horretan, hiru milioi pertsona inguru kolpatu zituen Idai-k.

Holthausek martxoan Argiak interneten plazaratutako “’Idai’ zikloiak agerian utzi du klima aldaketaren oinarrian datzan injustizia” artikuluan ohartarazi zuen Idai zela froga garbi bat klimaren aldaketak munduko hainbat eskualdetan dagoenekoz eragiten dituen hondamendiena: “Idai zikloia ez da hondamendi naturala: ekaitza gaiztoagotu dute klimaren aldaketak, mendetako kolonialismoak eta nazioarteko etengabeko injustiziek”. Kenneth ekaitzak arrazoi eman dio, ageri denez.

Mozambikeko uholdeak gutxienez hiru alorretan daude lotuta klimaren aldaketari. Batetik, atmosfera beroago batek ur lurrun gehiagori eusten dio eta honek eragiten du euriteak bortitzagoak izatea. Bigarrenik, eskualdeak azken urteotan lehorte gogorra nozitu du, klimaren prospekzioek eremu horretarako aurreikusten duten lehortzearen ildoan, lurzorua gogortuz eta ura ez txukatzea eraginez. Hirugarrenik, itsasoaren maila jada oin bete gorago dago duela mende bat baino, eta honek lehorrean barrurago irits arazten du kostaldeko uholdea.

Txikizioak Pemba hiriko eraikin ederretan.

Gauzak gehiago okertzeko, urtetako idorteen ondorioz elikagai hornidura oso murritza da eta bereziki kaltetzen ditu haurrak; ondorioz, haurren lana eta derrigortutako ezkontzak eten barik ugaldu dira urteotan. Ehunka mila hektarea soro eta nekazaritzako lur urperatuta, eskualdea berriro azkar martxan jartzeko esperantza gutxi dago.

“Herrialde aberatsetan bizi garenoi –dio Holthausek– zail egiten zaigu horrelako desastre bat irudikatzea, zeren eta gure gizartea eraikita baitago, hein batean, muturreko eguralditik gu babesteko. Hau da krisi humanitario berri bat erakusten duena klimaren aldaketaren oinarrian datzan injustizia”.

Atunetarako baporeen iruzur hura

Ezbeharrek pobrea inoiz ez badute harrapatzen une egokian, klimagatiko hondamendiok Mozambikeri kolapso ekonomikoan lur jota zegoela heldu zaizkio. Afrika osoak bezala mende luzetako kolonialismoa jasan ostean, portugesengandik libratu zenean Mozambike gerra zibil odoltsuan murgildu zen 1976 eta 1992 artean, Afrikan komunismoari hesia jartzeko aitzakian AEBek hauspotutako gerran. Ondorioz, suntsiketa ekonomiko handiez gain, milioi bat hildako eta lau milioi herrialde barruan lekualdatuta, gehienak hirietako aldirietan eta uholdeen mende dauden eremuetan pilatuta.

Geroztik, kanpo zorrak metatzen joan da Mozambike, neoliberalismoaren esku-makilak diren NDF Nazioarteko Diru Funtsaren eta Munduko Bankuaren ustezko garapen proiektuetan leporaino zorpetuta, Afrikako zordunetan txapeldun.

Joan den udazkenean ATTAC erakunde altermundialistak kontatu zuen Mozambikeko agintariak eta Europa eta AEBetako konpainia errespetagarriak zipriztinduta dauden eskandalu bat, hain zuzen ere herrialdea kiebra egoerara eraman duena eta zorpetze publikoak mundu osoan nola funtzionatzen duen erakusten duena.

François Hollande Cherbourgeko ontziola bisitatzen, ondoan duela Mozambikeko lehendakari  Armando Guebuza. (Argazkia: Ouest France)

2013ko irailean gaude. Cherbourg, Frantziako Normandian. François Hollande presidentea bera helduko da hemengo ontziolara hiru ministrorekin, Frantziak eskuratu duen kontratu oso on bat ospatzera:  atunetarako 24 bapore eta armadarentzako 6 patruila-ontzi militar. Mozambikeko arrantza biziberrituko omen dute eta kostalde arriskutsu hura zainduko piratetatik.

Bost urte geroago, txalupa guztiak egin eta entregatuta zeuden baina portuetatik irten ezinik, Mozambike bere zor publikoaren ordainketak etenda, herrialdeko inbertsioak berdin, gastu sozial guztiak murriztuta. Izan ere, 200 milioi euroko inbertsioa izatekoa zena azkenean 2.000 milioiko zorra bihurtua zen, bost urteko epe laburrean, tartean 622 milioi gehiago kostaldearen zainketa hobetzeko, 538 milioi portuak bapore modernoei egokitzeko, 800 milioi lehenbiziko inbertsioak bermatzeko...

Tartean, Mozambike hondoratu duten operazioari etekina ateratzen aritu dira Estatuko aparatuen buruak, ministro eta zerbitzu sekretuetako goi karguak zerbitzu publikoen kontrata pribatuen buruzagitzan ere badaudenak; ate birakariak Afrikan ere. Alemania, Suitza, Frantzia, Britainia Handia eta Errusiako bankuek beren sosak ondo lotu dituzte eta Mozambikek sinatu behar izan du denetara 2.000 milioi euro ordaintzera derrigortuko duen finantzazio plana, kalean herritarrek eta hainbat herri mugimenduk zor ustelari uko egitea eskatzen zuten arren. Idai eta Kenneth-ek eman die azken errematea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-11-20 | Nicolas Goñi
Betirako urpetutako lurrez ordaintzen dute klima aldaketa Hego Sudanen

Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]


2024-11-20 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Datuak lurraldera

Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]


COP29 Azerbaijanen
Klima aldaketari aurre egiteko orain arte baino hamar aldiz diru gehiago bildu beharko dute Bakun

COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira bertara, gobernuen jarduna jarraitzeko. Aurtengo gai izarra finantzazioa izango da.


Lehen aldiz 1,5ºC-ko langa gaindituko du tenperaturaren igoerak 2024an

Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.


2024-10-31 | Nicolas Goñi
Zuhaitzen migrazioa dugu oihanek klima larrialdiari aurre egiteko soluzioetariko bat

Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]


Murrizketak, bazterkeria eta negozio interesak: hondamendi batentzako koktel hilgarria Valentzian

Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]


92 hildako gutxienez
Zergatik lehertu da zerua orain Valentzian?

Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]


Txorien migrazioa: enigma eder baina mehatxatu hori...

Txorien migrazioen mapak argi uzten digu hegazti migratzaileentzat pasabide interesgarri eta aberatsa dela Euskal Herria. 350 bat hegazti espezie zenbatzen ditugu negurako kanpora doazenen zein bertara datozenen eta migrazio-bidean atseden hartzeko pausagune dutenen artean. Bizi... [+]


2024ko otsailaren 8an esnatu ginenean dinosauroa besarkatzen ari zinen

Pertsona batzuek kapitalismoa "besarkatzen" dute, konturatu gabe arazoa sistema berean dagoela; planeta mugatu batean hazkundea etengabe bilatzean. Energia intentsiboak ekoizteko modu guztiak mundua irensten ari dira.


2024-10-09 | Nicolas Goñi
Klima aldaketaren areagotzeak ezbaian jartzen du arrisku guztiak aseguratzeko aukera

Karibea eta Ipar Amerika jo dituen Helene urakanak erakutsi bezala, klima aldaketak indarturiko muturreko eguraldien kostua kolosala da. Hainbertze, non eta aseguruak horren arabera garestituko diren, arrisku berriei aurre egiteko asmoz. Klimaren bilakaera hori gelditu ezean,... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Bero latzaren aurrean hiriak birnaturalizatzeko beharra

Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]


Klima larrialdia areagotzera datoz “inoiz baino altuagoak” diren metano isurketak

Metano isurketak murriztearen beharra berresten du klima aztertzen dabilen The Global Carbon Project proiektuko 69 ikerlarik plazaraturiko txostenak. Horrez gain, biharamunean atera du bere txostena Lurraren Aldeko Batzarrak, eta argiki dio: aldaketa sistemikoak bideratzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude