Apirilak 28

Jeltzaleen mundua ezagutzen duen adiskide batek deitu berri dit, apirilaren 28ko hauteskundeen emaitzen gainean berba egiteko. Harrituta dago: EAJk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu, historikoak; bederatzi senatari, sei diputatu, hau da, hamabost lagun Madrilen ongi kolokatuta; Araban lehen aldiz irabazi, Bizkaian beti bezala eta Gipuzkoan ere bai…

Eta hala ere, bere aburuz, jeltzaleak prentsa aurrean agertu zirenean hauteskunde gauean, hitzek gauza bat esaten zuten, eta aurpegiek beste zerbait. Hitzak irabazleenak ziren, baina aurpegiek ez omen zuten hainbesterako poza erakusten: “Hain ohituta al daude irabazten, edo beste zerbaitek kezkatzen zituen?” da bere buruari egiten dion galdera. Sanchezek Ciudadanosekin ituna egingo duela ziurtzat jotzen dutela izan behar omen da jarrera horren erantzuna. Alegia, hala izatera, hauteskunde hauek ekarri dieten paradoxa dela historiako emaitzarik onenekin inoiz baino zeresan gutxiago edukiko dutela Madrilen, Sanchezek eta Albert Riverak bat egiten badute.

Udal eta foral hauteskundeak pasa arte ez dugu jakingo zer itun egingo den Madrilen, eta bitarte horretan dena izango da planta, itxura eta kalamarraren tinta; alabaina igande gauean bertan gaztigatu zuen Sánchezek berak
ez diola inori
atea ixten

Pentsa daiteke segurua dela foralak eta udal hauteskundeak pasa arte ez dugula jakingo zer itun egingo den Madrilen, eta bitarte horretan dena izango dela planta, itxura eta kalamarraren tinta; baina atzo bertan gaztigatu zuen Sanchezek berak ez diola inori atea ixten, non eta “Riverarekin ez” oihuka ari ziren jarraitzaile sutsuen saldo baten aurrean. Espainiako tertuliano zuhur askotxok ere PSOE-Ciudadanos itunaren alde egiten zuen argi eta garbi, atzo bertan, eta oso litekeena da horixe izatea diruak nahi duena, pentsioen erreformarekin eta programa ekonomiko neoliberalaren gainerako neurriekin segitzeko, PSOEren papera erreforma horiek pixka bat galgatzea eta makilatzea izango dela. EH-Bilduk hauteskundeak baino lehen egiten zituen analisietan ere hauxe zen aurreikusten zuten hiru agertokietako bat.

Beste paradoxa bat: Riveraren handinahia da, beharbada, itun hori oztopatzen ahal duena; baldin eta kalkulatzen badu oposiziora pasatuta PSOE desgastatu eta lau urte barru hauteskundeak irabazten ahal dituela. Gizartean sumatzen den giro polarizatuak horretara gonbida lezake. Gaur eskainiko zaiona hartu ez, lau urte barru dena hartuko duelakoan. Betiko dilema, eskura dagoen ondasunaren eta balizkoaren artean aukeratu beharra.

Nafarroan EH-Bildu Bel Pozueta Madrilera eramateko puntuan egon da; laurehun bat boto baino ez ditu falta izan. Geroa Baiko Koldo Martinez Voxen pare geratu da, gutxi gorabehera. Dagoeneko alferrekoak dira “gogoetarako deiak” eta horrelakoak, aski argi baita elite politikoek ez dutela kalearen sentimendua aintzat hartzen. Otoitz egitea baino ez zaigu geratzen, foru eta udal hauteskundeetan botoa bestela ematen dela diotenek arrazoia izan dezaten.


Azkenak
Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


Eguneraketa berriak daude