“Entzumenak gidaturiko jendarte batean gara eta ezer ez dugu eskuragarri”

  • Gortasuna ukatzetik elkor identitateaz harro izaterainoko bidea egin du Véronique Leduc artista, militante eta unibertsitariak. Ez du bide erraza izan, barrenak inarrosi dizkio prozesuak eta guztia kontatzeko denbora hartu du. Leducen bidez, gorren errealitateaz ikasten dugu, baina batez ere gure jendarteaz, entzumenean oinarrituriko gure sistemaz. Hots, audismoaz, fonozentrismoaz eta entzule gisa ditugun pribilegioez.

(Argazkia: Nathalie Saint-Pierre)
(Argazkia: Nathalie Saint-Pierre)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zeinu hizkuntzari nola lotu zinen?

Berant ikasi dut, 2013an. Gure familian ahozkoan dabiltzan elkorrak eta zeinu hizkuntzan dabiltzanak bereizi ohi ditugu, ahozkoan dabiltzanak entzumen urrikoak direla erranez, hots, entzumena hain “gaizki” ez daukatenak. Amaren begietan entzumen urrikoa nintzen, ez nuen zeinu hizkuntza ikasi beharrik. Entzuleen gisara jarduteari dio jendarteak balio handia bideratzen.

Ikasteari lotu zinen.

Doktoretzan, Concordia unibertsitate anglofonoan jarraitzen nuen kurtso bat, baina ezer ez nuen ulertzen! Ordura arteko estrategiek ez zidaten balio. Ezpainen mugimenduek ez zuten balio, suposizioek ezta ere, tonalitate ezberdinak ziren. Paraleloki, gorren arteko topaketa batera gomitatu ninduten. Zeinu hizkuntzan zebiltzan, ni interpretearekin nintzen eta entzule bakar honek nirea itzultzen zien eta haiena itzultzen zidan. Deseroso sentitu nintzen. “Ez duzu estakururik, ikas ezazu”, erran zidan batek. Aldaketa unea izan zen. Coming-out (armairutik ateratzea, ingelesez) bat izan zen, harrigarriki betidanik izandako identitatearena.  

Eskerrak artea hor zenuela.

Prozesu honek guztia inarrosi zidan. Sendatu beharreko umea nintzen. Guztia entseatu zuten gurasoek, Mont Royal igo genuen pazko egunez, iguzkia esnatu aitzin, iturriko ur benedikatua belarrietan ezartzeko. C’est tombé à l’oreille d’un sourde [Gor baten belarrietara iritsi da, euskaraz] komikia idazteak lagundu zidan mezu horretarik bereizten.

Alde politikoa du.

Gortza eta audismoa nozioak deskubritu nituen. Gortza edo deafhood nozioa 2003an plazaratu zuen Paddy Ladd ikerlariak, dimentsio patologikoa duen gortasunarekin ezberdintasuna egiteko. Existentzia ikuspegitik, kidetasuna azpimarratzen du gehiago, baina ez baitezpada alde boluntaristatik, baizik eta zapalduen aldean egotetik, istorioak modu berezian biziarazten dizkigulako. Tesiaren galdera nuen: nola eraiki ditzakegu gor izaeraz perspektibak, gure hausnarketen arrastorik ez baldin badugu? Gogoeta gehienak ahozko hizkuntzetan idatzirikoak ditugu, usu entzuleen gogoetak izaki. Imajinatu euskaldunez idatziriko guztia frantsesez edota espainolez idatzia balitz? Ez luke funtzionatuko, hizkuntzak egiten gaitu, toki bat ematen digu munduan.

(Argazkia: Jenofa Berhokoirigoin)

Audismoaz hitz egin dezagun.

Entzuten dutenei eta hauen jarduerei balio gehiago ematen dion sistema dugu. Bortizkeria anitz daude. Konplimendu gisa ongi mintzo naizela diotenean edota belarritako tresna berria kasik ez dela ageri zehazten didatenean, zer erran nahi du? Sendatu ala gorde beharrekoa dela.

Ez gara kontziente.

Elkor izaera osoki onartzen dutenek zeinu hizkuntzaz komunikatzen dute gehienetan. Aldarrien entzunarazteak erran nahi du hizkuntza berean gabiltzala. Autoktono eta Kanadaren arteko berradiskidetze prozesuan urratsak eman badira autoktono lider batzuk ingelesez edota frantsesez hitz egitea onartuko dutelako da. Gure kasuan ez dugu beti aukerarik eta ez dute zapaltzaileek interpreteen pagatzea erabakiko. Beraz elkorroi dagokigu mezua entzuleei helaraztea, baina bide konplexua dugu.

Ezinduak ez, baizik eta gutxiengo linguistiko.

Elbarritasunaren perzpezioa aldatu da denboran zehar, baina orokorki ikuspegi medikala da beti nagusi, desgaitasuna pertsonaren baitan dagoela dion ikuspegia. Alderantziz, urritasuna jendarteak eragin mugetan dagoela dioen modelo soziala dugu. Entzumenak gidaturiko jendarte batean gara eta ezer ez dugu eskuragarri. Elbarritua naiz koklea ezberdina dudalako? Ez badute hizkuntza mintzo, etorkinak elbarrituak dira? Guk ere gure hizkuntza eta kultura ditugu. Gure hizkuntza aitortua izanen den egunean, agian gehiago izango gara ikuspegi sozialetik elbarritu definitzen.

Manifestu bat idatzi duzue.

Fonozentrismoaren deseraikitzearena, dozena bat artisten artean idatzitakoa. 1989ean jada atera zuten Deaf View Image Art manifestua Washingtonen (AEB), baina esentzialista zitzaigun eta guk artearen munduan dagoen audismoa deseraiki nahi genuen.

Musikaz bi hitz?

Musika musatik dator, inspiraziotik eta erritmotik, baina gure jendarte fonozentratuan soinuari mugatu dugu. Alta, erritmoa bisuala izan daiteke, bibrazioak ere baditu. Gorrok harreman ezberdina dugu musikarekin, bibrazioak gozatzen ditugu. Musika sorkuntzan ere gara.

Azken mezu bat entzuleei?

Kontzientzia hartzetik hasten da guztia. Entzulea naiz eta pribilegioak ditut. Entzumena dudala? Bale, zuria naizen gisara. Arrazismoa ez da bakarrik pertsona arrazializatuen kontua, zuritasunaz hitz eginez zaio arrazismoaren aurkako borrokan guztiei toki bat ematen. Kontzientzia hartuz gero hitz egin dezakegu justizia sozialaz eta idealean aliatu postura hartzeaz.

Interpreteei esker ona
“Entzule familia batetik nator, gorren %90aren gisara. Zazpi urtetan ohartu ziren nire gortasunaz. Lau maila daude: arina, ertaina, gogorra eta oso gogorra. Ni erdi aldean nago, soinu apalak entzuten ditut baina ez meheak; hots, bokalak bai baina ez kontsonanteak. Ezpainetan irakurri eta suposizioak egiten ditut, gaiaren arabera, aldapa, harrapa ala Kanada erran duen asmatuz. Oso akigarria da. Ordu pare bat gehiago lo egin behar dut interpreterik gabe entzuleekin pasa badut eguna.”

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025-03-13 | Uriola.eus
Correoseko langileen eskubideak eta zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko eskatu dute

“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.


Milaka ikaslek Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu dituzte, IAk deitutako greban

Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]


2025-03-13 | Ahotsa.info
“Ez da soilik memoria ariketa bat, baizik eta NATOren kontrako borroka deialdia”

Hainbat eragilek deituta, NATOren aurkako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Izan ere, gaur, martxoak 12, 39 urte bete dira Hego Euskal Herriak, Espainiar Estatua NATOn sartzeko erreferendumari ezezkoa eman ziola. Askapenako kide batek adierazi du, gaurko... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Garikoitz Torregrosa
“Eredu mistoak ez du elkarbizitza sustatzen eta azkenean haur eskola horietan gaztelera nagusitzen da”

Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]


Migratzaileen deportazioak azkartzeko lege-proiektu berria iragarri du Bruselak

Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.


Ongi etorri, Judimendi eskola

Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


Chantal Akerman eta urrezko 80ak

Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Eguneraketa berriak daude