Urte batzuetako etenaldiaren ondoren berriro dugu antzerki lan bat esku artean. Alde horretatik, horrexegatik bakarrik ere, pozgarria da Erein etxearen Antzoki Txikia bilduma barruan argitaratu den Alaitz Olaizolaren lan berri hau. Olaizola ezaguna da arlo honetan, bilduma honetan bertan baditu eta, hainbat lan argitaratuak. Eta alde horretatik irakurtzeko eta antzezteko diren liburu hauen nondik norakoak ondo baino hobeto ezagutzen ditu.
Hasieran, Manuel Ortegaren laguntza paregabearekin ilustrazio arloan, sinopsia eta protagonistak aurkezten zaizkigu (eskola bateko bost neska-mutiko –beno, mutiko bat eta lau neska–, eta hiru estralurtar –geroago gure artean gizaki nortasuna eta itxura hartuko dutenak–). Ondoren agertokia nolakoa izan behar den eta antzezpenerako beharko diren elementu batzuk –plastiko bat eta tabletak, esaterako– azaltzen dira antzezlanaren narrazioari, kontakizunari edo gidoiari, hobe esanda, ekin aurretik.
Egileak berak, sinopsian, adierazten digu labur-labur zein den liburuaren istorioa: “Mikelek eskola jazarpena pairatzen du. Isilean eta ezkutuan darama bere sufrimendua. Baina hemendik oso urruti, urrutiko planeta batean, izan dute gertaeraren berri, eta ez dute ezer egin gabe geratzeko asmorik”.
Ikus daitekeen bezala Mikelek, obra honetako mutil bakarrak, jazarpena pairatzen du eskolan, eta bertan daudenen artean Amaia bakarrik aterako da mutilaren alde. Egoera hori, baina, ez da guztiz argia eta sinplea, erasotzaileen artean liderra dagoen moduan badira beren egitekoarekin guztiz lasai eta ados ez daudenak ere. Alde horretatik liburuak balio du eskola jazarpenari buruz hitz egiteko, azaleratzeko, irtenbidea emateko gure ikastegietako gaitz horri.
Ez da esan beharrik liburua di-da batean irakur daitekeela, antzezteko eginiko obra izanik guztiz bizia da, elkarrizketaz osatua, kontakizun labur batzuk dituela eta bederatzi agerraldi laburretan antolatua. Aipatzekoa da, baita ere, agerraldi batetik bestera agertokia aldatzeko oso modu sinplea eta azkarra proposatzen duela egileak, eta alde horretatik ziur gaude obra hau irakurtzean gozatu ahal izan dugun bezala disfrutatuko dutela beste askok antzezten eta ikusten Esne Beltza taldearen Nork agintzen du!, kantarekin amaitzen den emanaldia.
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]
Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024
------------------------------------------------
Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]
Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa: Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024
-------------------------------------------------------
Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]