Ikuskizun zirraragarria disfrutatu genuen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Ez zen espero genuena, askoz gehiago eta askoz hobea baizik.
Dantza espektakulu batera gerturatzen garenean bi aukera ditugu buruan: dantza guztiz klasikoa, Petipa edo Fokine koreografoen lanen tankerakoa, edo dantza garaikidea, Maurice Béjart edo Blanca Li dantzariek ordezkatzen dutena. Kasu honetan, ez bata, ez bestea. Dantza fresko eta ulergarria izan genuen taula-gainean. Marco Batti koreografoaren kezka ez da izan bakarrik mugimenduen perfekzioa, zerbait gehiagoren bila ibili da: narrazio on eta logikoa eraikitzea, alde batetik, eta bestetik, ikusleek istorio horren aurrean larritasun bizia sentitzea. Eta hori guztia lortu egin du.
Balletto di Sienna-k egindako Notre Dame de Paris, Victor Hugoren eleberri ezagunean inspiratua, ballet garaikidea da, noski, baina mise en scène naturalari esker, muntaia kontzeptualetatik urrundu egiten da, zerbait eskuragarria eskainiz. Pertsonaien nahiak eta izaerak modu argiz agertzen dira, akzioak badu film mutuetako adierazkortasun naïf hori eta balleteko numeroak atsedenik gabe kateatzen dira estutasun-giroa lortuz.
Riccardo Joshua Moretti konpositorearen musika kementsu eta asaldatzaileak garrantzi handia izan zuen efektu guzti honetan. Gaur egun, Parmako kontserbatorioko irakaslea den Moretti maisuak filmetako soinu-banda ugari konposatu ditu eta oso nabaria izan zen espektakulu honetan musikaren kutsu zinematografikoa.
Bestalde, aparteko bakarlariak izan genituen. Koh Yoshitakek Quasimodo hunkigarria egin zuen. Koreografia zaila zuen Yoshitakek baina indar eta aldi berean fintasunez bete zuen bere papera. Eleonora Satta bikain aritu zen Esmeraldaren rolean. Adierazkortasunez eta doitasunez interpretatu zuen protagonistaren papera. Baina agian dantzari eta interprete onena Giuseppe Giacalone izan zen, Frollo artxidiakono boteretsu eta manipulatzailearen rolean. Dantzari fin eta perfektua izateaz gain, kutsu perbertso interesgarri bat eman zion pertsonaiari.
Horri guztiari gehitu behar dizkiogu argi-diseinu egoki bat eta eszenografia soil baina efektuduna. Ederra, bene-benetan.
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]