"Nere bizia ongarri dan bitartean bizi nai det". "Begiak zabaldu ta gauzak ikusteko, beiñ ere ez naiz zaarregi"
2021eko ekainaren 30
Ramon Menendez Pidali elkarrizketa
Ramon Menendez Pidal Jaunak, 99 Urte bete ditu.
Joan zaigun Martxoaren 13'garre nean, Menendez Pidal Ramon Jaunak bere 99 urteak bete ditu. 1926'garren urte ezkero Espaiñia'ko Izkuntza ren Akademian Lendakari etengabea ta Liaja'ko Unibersidadeko "Doktor Ohorezkoa" izendatua degu bera.
Joan zan gizaldiaren azkenetan, Espaiñia'ko Akademiak leiaketa bat antolatu zuan. "Mio Cid" poemako itz, gramatika ta iztegia aztertu bear ziran, leiaketa ura irabazteko. Nork irabaziko ta leiaketa ura ikasle batek bereganatu zuan. Ikasle aren izena Ramon Menendez Pidal zan. Ain zuzen ere!...
Arrazkerokoak izan zituan gure gizon onek bere ar-emanak Espaiñiako Akademiarekin, eta 1902'garren urtean, berak 33 urte zituala, Akademiko lagun aukeratu zuten. Menendez Pidel'ek bere bizi osoa on tan eraman du: Espaiñia'ko antziña ta epikoa argitara ateratzen. Ordu.ko «Romanzeroa» ta kondaira aztartzen saiatu izan da beti. Erriak urteen buruan ezagutu zuan idazle au, bere "Cid Campeador" ekiko liburuekin batua. Onela etorri zaigu Espaiñia'ko erri zarra sustraiz ezagutzen, bere lan etengabeari esker, bere buru argiaren ekiñean, bere egonarri ta sakontasuna bide zuala. Ta orain or daukagu erri orren Maixu Nagusi egiña urte luze oietan.
Gizon urtetsu onen ikasbiderik onena, bere lan sakonaren bidez eman digun erakutsia izan da. Lanerako gauza izan ordutik asi ta bere almenaz galdu dituan arte (atzo arte esan diteke), eztu bere ekiña eten. Ogei urte zituaneko, Kastillako kontu zaar guziak irakurriak zeuzkan. Artean ikasle zala, Lara'ko infanteen kondaira zaarra buruan sartua zeukan. Ala, bere lan oietatik sortu zitzaion liburua iñork erpaizion argitaratzen, berak atera zuan argitara. Gazteleran idazle nagusi da berau. Ezta izkuntzalari utsa, ez. Orrez gain, kondairagille artitsu ta artesa izan da bere errian. Beronen idazkera, itz-soillekoa, sorkaillu arrigarria degu.
Gaztelerari buruz, au esana du: «Gaztelerarik garbiena ðergesteko itzez nastugabekoa adierazi nai badað, Espaiñia'n ezta orrelako Izkuntzarik itzegin. aBiña "gaztelerarik jatorrena" noiz egin izan dan galdetzen ba-digute, gaztelerarik landuena, elerti aldetik onena, amaseigarren gizaldian itzegin zana izan da. Izkuntzak kanpoko itzak beti artu izan ditu, ta ori ala oi-da alde guzietan".
Nolatan bizi zera, don Ramon? Oraindik lanean? Ta osasunez pijo?... Don Ramon langille purrukatua da. Bere bizitza, orrek iraun-arazi du bakarrik. Lan-bizitza piztugarri dala dio, ta eizearen antzekoa. Orain ezin du lanik egin, eta ori du bere min. Bere ezpirituak ezpaidu ikasmiñik galdu bere billaketa-griñan. Lana du, orregatik bere itzpide. Ori omen-du bere zaletasunik biziena.
"Gaztezaroan lana gure bizi-lagun artzen ba-degu, zartzaroan ere lana da gure egarri miña". "Eztiot iñori opa, eun urte bete ditzan". "Norbera gauza ez dala gelditzea baita, bakoitzaren naigaberik miñena. Iñorentzako probetxuko ez izatea, paper zaarretan usai ezin egiña, norberak artutako xeetasunak aztertu eziña, ori da negargarriena. Albistari-zale batek, eun urtera iristerik nai duan, galdetu zion.
Eztet nere bizia gaindu nai. Nere bizia protxukoa dan bitartean bizi nai det bakarrik. Bizitzeagatik bizi, zertarako? Lan berriak sortzearren bizi, ori bai; ori, beti da pozgarri. Ruben Dario'ren «Juventud divino tesoro» delako ura, berdin jo dezaiokegu zartzaroari, naiz gazte-denborari. Bizialdi bakoitzak bere ederra ta bere egiña du. Zaarra izateak eztigu eginbearra kentzen; ezta gaztetasunik galtzen ere. Don Ramon'en etxeak bere inguru ba-du lur pixka bat. Au, lorategia baiño baratzea geiago da, mendia ta ez zumardi landua.
"Izadia ikustea det nere Jolasik goroena. Beiñere ez naiz zaar billakatzen gauzak ikusteko ta miresteko".
Nere urteetan biziak amets eten asko du. Baiña kirmenago, izateari ermeago begiratzen zaio..
"Gaztetasuna fede biziz ikusten det. ure gazteak fruitu ugaria emango dualakoan nago. Guk iritxi ezin izan degunetik, aiek bide egingo dute. Gizaldi barri bakoitzak, aurrekoaz aurrera joka bear dute".
Agure begibakar onek bere lanean galdu zuan begi itzalia; geiegizko bere lanak ondatu baizion. Oraintsu kanta etxean izan du, bera ikusten, Julian Marias, AkademIko laguna. Izketari emanaz egon ziran alkarrekin orduetan. Gai guziak aztertu zituzten, eta azkenean, lagunkiro ta biozkor, don Ramon'ek Marias'i diotsa:
«Marias, ba al-dakizu euskeraz kantatzen?».
Eta zaarrean zaar dan aguretxoak bere agurra egiteko, euskal- eskeini zion, "Donostiako iru damatxo" abestuaz...
M. J. A.