Laru beilegi hori

Paula Estévez

Txaleko Horien mugimendua, altxatu bezain laster, itzaltzera kondenatzen zen. Hor dirau. Bazirudien ez zuela deus lortuko. Zerga soil baten kontra altxatzen zelako, agian? Ala ez zuelako sarien eta aberastasunen birbanaketa seriosa planteatzen? Orain jada diskurtsoa jantziagoa da, anitzagoa, beste aldarri batzuei batua. Hala ere gutxiesten da, beste hainbat mugimendu alternatiboren gisan. Alta, usteak uste, iraultza anitzen abia molde bera dauka.

1979ko iraultza monarkiaren politika fiskal injustuak piztu zuen, jendetzaren gehiena sekulako zerga ordaintzera behartzen zela, nobleziak zergarik pagatzen ez zuelarik, orduko zor publikoaren ordaintzeko, burgesekiko zorra, monarkiaren mesedetan, jendetzaren beharra kontuan hartu gabe.

Urte berean Liegeko iraultza gertatu zen garagardoaren zergarengatik eta arrazoi berengatik. Han ere noblezia eta burgesiak zituzten etekinak monopolizatzen, gizartearen kaltetan.

1905eko lehen iraultza errusiarra, zergen banaketa sumingarriarengatik agitu zen. Han ere zergen emendatzearen aitzakia zor publikoaren ordainketa zen. Langileriak aldarrikatu zuen zor horren ordainketa, sinpleki, gelditu behar zela, honen absurdoa salatuz.

1989an Margaret Thatcherrek sortu zuen poll-tax famatuak populua altxatu zuen eta mobilizazioen ondorioz Thatcherren gainbehera gertatu zen.

Txaleko Horien mugimenduak nazka duela besterik ez du adierazten, okaztatua dela injustizia sozialaz, inposaketaz, miseriaz eta inkontzientzia ekologikoaz, bizi ezinaz. Berezitasuna du, lehen aipatu iraultzetan bezala, dinamika kolektiboa sortu dela, manifestaldietan ibiliz nahiz kexa kaierak betez. Txalekoen mugimenduan, sare sozialen bidez, sekulan harremanik ukan ez duen jendea kohesionatu da eta asteburuz asteburu biribilguneetan elkartu. Anitzek aitortzen dute ez zirela sekulan manifestaldi batera joan. Non egon ziren beraz? Segurki etxean, bakoitza miseria propioa bizitzen ahal zuen bezala, agian gorde nahian, duintasunez. Eta horra bat-batean ohartu dela ez dela bakarrik, talde bateko kide dela, hainbat jenderekin amankomunean dituela hainbat sufrimendu.

Txaleko Horien, ZADisten, erretirodunen, nahi denaren gutxiestea, (nork bere) historiatik gutxi ikastea litzateke, esperientzietatik ondoriorik ez ateratzea, bizi erreala baino gustatzen zaigun moldekoa ikustea. Ekimenak onak eginen zaizkigu, txarrak, koherenteak, deliranteak, deusetarakoak, berdin dio, jada ezin baitira gelditu. Bakarrik izatetik kolektibo gisa proiektatzera heldu da jendea. Iraun bekio, honela edo beste molde batez.

Bizkitartean arraroa dena da mugimendu eta alternatiba politikorik ez dadin eraiki astez aste irauten ari den mobilizazio eta debate horietatik, proposamen konkretuen inguruan, programa baten inguruan federatzeko. Baina gizarte likidoaren funtzionatzeko moldeetan nola gauza daitezke holakoak? Antolatzeko duen nekezia horretan, Madrileko M15eko mugimenduari buruz pentsarazi dezake (hura ere perroflauta batzar gisa kalifikaturik izan zena asteen eta inertzien poderioz).

Eta hortik, Sentinelle dispositiboa zabaldu zen iragan larunbatean, afera likidatzeko, ahal bada. 1968ko gertakarietan Charles De Gaullek ez zuen armada protesta egileen kontra igorri. Hainbeste inporta ote du bankuak erre daitezen, urte oroz milaka pertsona zuzenean edo zeharka miseriarengatik hiltzen direlarik? Erregetxoaren hauteskunde kanpaina herritarrak ordaintzen ari dira.


Azkenak
EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da EH Bilduren esanetan, eta zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatu mailako Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek, Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


Eguneraketa berriak daude