argia.eus
INPRIMATU
Bizitzaren historia berridazten
  • Qingjiang (Txina) aztarnategian duela 518 milioi urteko fosilak aurkitu zituzten 2007an. Orain, azken 12 urtetan  egindako lanaren emaitza argitaratu berri dute Science aldizkarian.
     

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko apirilaren 02a
(Argazkia: Yang Zhao)
(Argazkia: Yang Zhao)

Orotara 101 espezieren fosilak aurkitu dituzte eta horietatik erdia baino gehiago ezezagunak ziren orain arte; besteak beste, argazkian ageri den Daihua sanqiong espeziea, marmoken, ktenoforoen eta esponjen arbasoa izan litekeena.

Hipotesia baieztatuz gero, knetoforoak –orrazi marmokak ere deituak– esponjen aurrekoak eta, hala, animalia formarik zaharrenak lirateke. Horrenbestez, Kanbriar Aroko fosil hauek bizitzaren zuhaitzaren adar zaharrenak aldatzea eragin dezakete.