Dagokion hizkuntzan

Horrela. Segurtasun juridiko horrekin zehaztu du Hezkuntza Sailak maisu-maistra oposiziogileek zein hizkuntzatan egin beharko dituzten euren azterketak: “Dagokion hizkuntzan”. Ze demontre esan gura du horrek? Oposiziogileek, orain arte bezala, gaztelaniaz egin ahal izango dituztela azterketak? Eta programazio didaktikoa? Zehaztu dute programazio hori pdf, Libre office 6 edo Microsoft office 2016 formatuetan ematea egongo dela; zein hizkuntzatan ez diotenez, libre bide da euskaraz nahiz gaztelaniaz idaztea.

Badirudi Hezkuntza Sailak noraezean jarraitzen duela. Edo koldar. Edo biak.

Iazko ekainean Hezkuntzaren aldeko akordioa aurkeztu zuen. Horretan zioen irakasle asko ez dagoela eroso bere euskara-mailarekin, eta laguntza emango ziela, batez ere ahozkoan, C1+ maila lor zezaten. Hizkuntzez ari zela, hauxe ere bazioen: “Hezkuntza sistemara sartuko diren irakasle berrien profila zehaztuko da (...)”.

Hain justu, aurtengo oposizio-deialdian egin ez duena: irakasle berrien profila zehaztu. Jarraitzen du nahikoa izaten noizbait ateratako C1 maila aurkeztea: pentsa, duela 35 urte balio zuen D tituluak ere balioko luke! Ez hori bakarrik: 1993an ordezko irakasle zen norbaitek lortuko balu plaza 2019an, hiru urteko epea luke euskaraz ikasteko. Beraz bai, oposizioa gaztelaniaz egin ahal izango da. Baita ahozko proba ere.

2017ko deialdian bezala: berdin-berdina.

2018ko Hezkuntzaren aldeko oinarriak inoiz idatzi izan ez balira legez.

Eta horrela, gauzak berdin-berdin eginda, Hezkuntza Sailak oinarri berriak jarri gura ei ditu: hezkuntza-sistema aldatu, ikasle eleanitzak lortu eta, derrigorrezko eskola-aldia amaitzean, euskara-maila B1etik B2ra igo. Eta bla.

Hori guztia, irakasle berriek plaza lortzean, une honetan, aurten, benetan duten euskara-maila zein den egiaztatu barik: duela bi, bost, hamaika urte zutena baino ez da kontuan hartuko. Egiaztatu barik gaurko egunean euskaraz ondo egiten dutela. Berbetan ganoraz dakitela.

Bien bitartean, Hezkuntza Sailak jarraituko du hiru eleetan: euskaraz B2 eta ingelesez B1 lortuko dute gure ikasleek DBH amaitzean: guztia berdin eginda, askoz emaitza hobea. Zergatik? Gureak Valentziako ikasleak baino azkarragoak direlako. Han, ikasle koitaduek Valentzieraz B1 eta ingelesez A1 lortuko ei dute, gutxienez, DBH amaitzean. Hala dio behintzat 4/2018 legeak, Valentziako hezkuntza-eredu eleanitzekoak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Teknologia
Transmisioa

Ordenagailuaren aurrean orduak  ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]


Materialismo histerikoa
Ez naiz gai

Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]


Eguneraketa berriak daude