Album honek sorpresa asko gordetzen ditu bere barnean. Horixe da irakurri ondoren burura etorri zaidan lehendabiziko ideia. Kanpotik begiratuta, edizioa, izenburua, bilduma, horiek denak ikusita, liburu goxo, haur txikientzat hain erakargarriak diren hartzen istorio horietako bat espero daiteke.
Lehen orritik bertatik, baina, konturatuko gara album hau “ezberdina” dela. Testuak baduela poetikotasun ikaragarria, baduela irakurlea harrapatzeko gaitasuna: “Txinako tinta-orban bat kaier zuriaren gainean bezala. Halaxe erori da Bele Andrearen itzala basoaren gainean”. Eta testuak dioena ilustratzeko dagoen irudia zerutik begiratuta bele baten itzala baso elurtuan… Kolore gutxi, paraje elurtuetako zuri ezberdinen konbinaketa, enbor bakar batzuen marroi argia eta belearen itzal beltza. Akuarelaz eginiko irudi ederra!
Istorioa ere bitxia da, Bele Andreak lurrean dagoen oin-arrastoen bidezidorrari jarraika Hartz Zaharrarengana eramango gaitu, eta animalia bien arteko elkarrizketak istorioaren nondik norakoa bideratzen lagunduko digu, Bele Andreak goiz esnatu dela esaten baitio Hartz Zaharrari, honek, orduan, zerbaitek galarazten diola loa, sekretu batek. Saiatuko dira animalia biak sekretua zein den aurkitzen –“edozer emango nuke neure sekretua aurkitzearren” esaten digu Hartz Zaharrak une batean–, eta azkenean, lore baten lurrunak sekretua argitzen laguntzen du –“Basoa xuxurla ari da. Dakiena ezin du gehiago isilik atxikia. Haren murmurioa lore bat da, giroa sekretu batez lurruntzen duena”–, baina Hartz Handia ez da esnatzen jada.
Hunkigarria da testua, ikusgarriak irudiak. Liburu poetikoegia agian haur txikiei beren kasa irakur dezaten uzteko, baina ederra ilustrazioak ikusi, gozatu eta Zuzanna Celejen detaileekin, koloreekin jolas dezaten.
Hartz Zaharraren sekretua bere baitan esperoan zuen udaberria zen, haren esperoan pasa du negua, hotza, elurra, paraje bakarti eta isilean zain egon da. Eta lore baten lurrunak udaberria iragartzen duenean, zuhaitzetan, txoritxoetan, baso guztian zehar udaberria datorrela zabaltzen denean Hartz Zaharrak lo hartzen du (betiko): “Hartz zaharra ez da esnatu. Tximeleta-olde batekin ametsetan dago”.
Album zoragarria dugu Hartz Zaharraren sekretua hau, ederki itzulita eta balio literario handikoa, haurrentzat izanda ere, balio handia testuan eta baita ere ilustrazio lortuetan.
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]
Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]
Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]