argia.eus
INPRIMATU
Vietnamgo gerra ez da bukatu
  • 1961etik 1971ra AEBek 67 milioi litro agente laranja bota zituzten Vietnamen 20.000 kilometro koadro baso eta 2.000 kilometro koadro labore lur suntsituz.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko martxoaren 12a
(Arg: AEBetako aire armadaren artxiboa)
(Arg: AEBetako aire armadaren artxiboa)

Agentearen substantzietako batek, dioxinak, gizakiengan ere ondorio kaltegarriak izan zituen berehala: gibeleko eta azaleko arazoak, hormona desorekak… Baina dioxina erloju-bonba bat da, fetuetan kalteak areagotzen baitira.

Hala, garai hartan 4,8 milioi vietnamdarrek arnastu zuten dioxina, hainbat eremu oraindik kutsatuta daude eta hiru belaunaldi geroago ez dirudi agente laranjaren eraginak atzera egingo duenik. Nguyen Van Phuc beteranoaren hitzetan: “AEBek, belaunaldiz belaunaldi, vietnamdarrak hiltzen jarraituko dute”.