argia.eus
INPRIMATU
Lehertu gabeko munizioa albiste
  • Duela bizpahiru aste, Erromako Ciampino aireportua hainbat orduz itxi zuten Bigarren Mundu Gerrako lehergailuak topatu zituztelako.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko otsailaren 27a
(arg: Italiako Defentsa Ministerioa)

Handik egun batzuetara, haur batzuek, ibaian imanez arrantzan ari zirela, garai bereko granada bat “harrapatu” zuten Hanburgon, herdoilduta eta segurtasun-krokagailua galduta. Bi kasuetan ez zen zauriturik izan eta anekdota gisa tratatu zituzten albistegietan.

Aldiz, 2017an pertsonen kontrako minek 2.000 hildako eta 4.000 zauritu inguru eragin zituzten eta lehertu gabeko errazimo-bonbek ia 300 pertsona hil zituzten.. Baina horiek guztiak Erromatik eta Hanburgotik urrun daude eta ez dira albiste.