Frantziako Kultura Ministerioak bost departamendutan frogatuko du Pass Culture dispositiboa: 18 urteko 10.000 herritarrei zuzendua zaie, bakoitzak 500 euroko dirutza birtuala baluke urtebetean erabiltzeko, kultura kontsumitzeko eta aplikazio baten bidez balia lezake erakusketa, ikusgarri eta zinema sarreratan, liburu eta diskotan, ikastarotan. Praktika kulturalen ezagutzeko balioko du, deskubritzeko eta erabakitzeko zer maite den ala ez, baina betiere ezagutu ondoan. Erraza baita gutxiestea ezagutu ezean, eta bestalde nekeza heltzea karioa edo ezezaguna denean.
Konkretuki, baiki, frantses kulturarako bidea da. Ez dira dispositiboan sartuko Amazon, Netflix, Spotify edo Deezer-en zerbitzuak eta, tamalez, ez dakigu ea Pass-ak balioko duenez herrietako ekoizpen kulturalen kasuan, ez eta, geroan luzatuko eta orokortuko balitz, gurea barne litzatekeenez? Diot, Kalaportu ikusgarria, Oreina filma, Aztihitza liburua, Izaki Gardenak-en azken diskoa eskuragarriagoak jarriko lizkieke? Bagad kontzertu bat, bretoiera klase zenbait edo Armorikako aberastasun naturala ezagutzeko parada emanen lieke? Dudarik gabe antolatzaile-babesleen oniritziaren esku, betiere.
Pena zait ez dadin hemen berean oraindik sortu izan antzeko dispositiborik euskal kulturaren ezagutzeko. Badakit hegoaldean nonbait, noizbait, egon direla “kultur bono” eta antzekoak. Baina ene inguruan holakorik ez da.
Jakina, 18 urtetan gure gazte gehienek enbeia dute edozein gauzetarako salbu “euskal” zerbaitetara joateko: aspertu ditugu militantziaz, talo txandez, euskaraz egin beharraz, bideratu ditugu dantza ikastarotara, pilotara eta Pirritx eta Porrotxen ikusgarrietara urteetan zehar –beti ere aitamen indarrei eta moltsei esker–. Errebeldia puntua normala da. Aldi berean, adin kritikoa da, identitatea finkatzekoa, ondoko urteetan baita ageriko ea euskal herritar gisa ikusten dutenez haien burua ala ez.
Halaber, kanpotik etorri jendeen kasuan edo urteak hemen iragan baina euskal kulturaz zipitzik ez dakitenen kasuan, ezin egokiagoa litzateke hauei parada eskaintzea gure urtean zeharreko ekimenak, gure sortzaileak, gure ohiturak ezagutzeko.
Harago esperientziaz dakit kultur transmisioan berdeak garela. Ene irakasle bizipenetatik hasteko, badakit hizkuntzaren transmisioan doi-doia heltzen garenean, kultur edukienean badugula zer hobetu. Izan ere, ez da harrigarria ez ezagutzea Mikel Laboaz aparte kantari bakar bat, ez jakitea hiru mendiren izenik, ez jakitea hemengo idazleak zertaz ari diren.
Funtsezkoa da, etorkizunerako, eskuragarri izan daitezen euskal ekoizpenak. Dirutza eman behar bada, hala bedi, eta hauta dezatela zer deskubritu, erabaki zer den eder, interesgarri, sar daitezela nahi duten saltsan, baina betiere ezagutuz. Ezagutuz: hori baita arazoa.
Lekuko kulturaren aldeko politikaren ekimen indartsua litzateke, zinezko engaiamenduaren seinalea, bertako sorkuntzen promozioa egitea, gure gazteei, ikasleei, herritarrei bide hori zabaltzea, Scène Nationale-n ekitaldietatik eta Frédéric Beigbeder-en hitzaldietatik at.
Eta Kultur Zaldaina dei genezake.
Pass, bono, txartel baino hobe, sarbide erraztuaren zentzua baitaukate. Sar eta har. Eta parti. Zaldainak norabait heltzeko eta integratzeko aukera lekarke. Gurera etortzeko, ezagutzeko, maitatzeko uraren gaineko bidexka meharra. Uharte soil bakartua ez ginateke orduan, heltzeko eta, nahi bada, geratzeko zubixkarekin geundeke, behingoz, gure kulturaren ezagutza oinarrizko-eskubide aitortu artean.
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.