Biziraupenerako zaintza

  • "Inude" hitza entzutean, XIX. mendean hirietan familia aberatsen haurrak zaintzen zituzten emakumeak etorri ohi zaizkigu gogora. Urtero oroitzen ditugu gure kaleetan dotore jantzitako emakume haiek. Errealitatea baina, jai giroan irudikatzen duguna baino askoz konplexuagoa zen. Hernaniko kasua aztertu dugu Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailaren beka bati esker, eta aurki liburu formatuan argia ikusiko duen ikerlanaren zertzelada batzuk ekarri ditugu orriotara.

Kati Horna argazkilariaren begia | Edoskitzea irudikatzen duen argazki ezagun honen egilea da Kati Horna (Kati Deusch zuen jatorriko deitura). argazkilari hungariar anarkistak lan ugari egin zituen fotokazetari gisa eta tartean 1936ko gerra zibilean ibili
Kati Horna argazkilariaren begia | Edoskitzea irudikatzen duen argazki ezagun honen egilea da Kati Horna (Kati Deusch zuen jatorriko deitura). argazkilari hungariar anarkistak lan ugari egin zituen fotokazetari gisa eta tartean 1936ko gerra zibilean ibili zen, Bartzelona eta Valentzian barrena. Argazki hau eta hurrengo orrialdekoa 1937an atera zituen.

Emakumeek elkar lagundu izan dute beti haur jaioberriari esnea emateko arazoren bat sortzen zenean. Amak esne gutxi zuenean, gaixorik egonagatik esnea erretiratzen zitzaionean edo bularra eman ezin zionean, auzokoen laguntza jasotzen zuen. Inguruko komunitateak garrantzi handia zuen haur txikia aurrera ateratzeko orduan. XVI. mendean jadanik aurki daitezke halako adibideak Ingalaterran eta ahozko iturriei esker badakigu XX. mendera arte gutxienez horrela izan zela.

Inude gisa jardutea diru-iturri bat ere izan da beste askorentzat, bizirauteko estrategia kolektiboaren baitan. Aberatsentzat, aldiz, etxean inudea izatea besteengandik bereizteko modua zen, klase adierazle bat. Hirietako inude horiek ditugu ezagun, baina badaude folkloreak ahaztutako beste batzuk, haur abandonatuei –espositoak– bularra ematen zietenak kasu, XX. mendearen erdira arte funtzio oso garrantzitsua izan zutenak bestalde.

Ama 'onak' eta 'txarrak'

XIX. mendean klase burgesek eta “erreformatzaileek” familiaren eredu nuklearra zabaldu nahi izan zuten. Hala, gizona izango zen etxeko iraupenaren arduradun eta emakumeak emazte ona izatera mugatu behar zuen. Medikuntza eta higienea ahotan hartuta, “gaixo” zegoen jendartea sendatu behar zela uste zuten, zientziaren bidez. Hortaz, edoskitze naturalari eta amak haur biologikoa zaintzeari jarri zitzaion arreta.  

Inudeek garaiko kategoriak zalantzan jartzen zituzten, ofizialki haien egitekoa lantzat hartzen ez zen arren, horren existentziaren lekuko zirelako

Hala ere, etxean inudea izateak jarraitu zuen izaten klase arteko marra loditzeko modu bat aberatsentzat. Eta baserrietan edo langile auzuneetan, berriz, ezinezkoa zen kapitalismoak ezarri berri zuen familia eredua materialki betetzea… Soroko eta fabrikako lana utzi eta soilik haurraren zaintzaz arduratu?

Familien errealitatea oso bestelakoa zen XX. mendean, Hernaniko Eulalia Lizaso [ezizena] inudearen kasuak erakusten digun bezala. Alarguna zen eta familia zabala zuen: senarra zenaren lehenengo ezkontzatik jaiotako sei seme-alabarekin, bere beste bi seme-alabarekin eta anaia Isidrorekin bizi zen, eta horrez gain haur espositoa zuten etxean. Denera hamaika kide ziren baserrian 1940an.

Moral kristau eta burgesa indartsu zetorren ordea. Esaterako, guztiz lotsagarria zen ezkondu gabe edo ezkontzatik kanpo ama izatea, eta jaio berriak abandonatzeko joera hazi egin zen XIX. mendearen bigarren erdialdean. Egoera horren aurrean erakunde publikoak esku hartzen hasi ziren. Lehenik, haurren heriotza tasa jaisteko –estatu nazio modernoen adierazle baitzen–, eta bigarrenik amatasunaren beste ideia bat zabaldu zelako: emakumeek beren izatean naturalki duten zerbait izatetik, ikas daitekeen zerbait izatera igaro zen.

Ordura arte Elizaren menpe izandako benefizentzia-etxeen lana udal eta diputazioen eskuetara pasa zen eta umezurtzak zaintzen zituzten instituzio edo sehaska etxeak sortu ziren –kutsu katoliko sakona izaten jarraitu zuten arren–. Inudeak estu hartu zituzten eta haien gaineko kontrola areagotu, araudiak zorroztu eta inudeak bi multzotan banatuz: barrukoak eta kanpokoak.

Haur “ilegitimo” bat izaten zuten ezkongabeak sehaska etxe barruan egotera derrigortzen zituzten, amatasuna “piztuko” zitzaielakoan. Aldiz, kanpoko inudeak ezkondutako emakume pobreak izan ohi ziren eta haur espositoak zaintzea beste diru-sarrera bat zen haientzat; gainera, askotan haur hori baserriko lanetan edo beste ofizio batean hasten zen koskortzean. Hernanin, adibidez, 1900 eta 1944 artean 25 haur itzuli zituzten Villabonako Fraisoron zegoen sehaska etxera –kanpoko inudeek zaindu ostean–, kopuru osoaren %18,51 baino ez; gainerakoak familiek seme-alabatzat hartu zituzten.

Inudeak bizirauteko ziren inude: ordainetan jasotako “soldata” oso kaskarra zen eta ezinezkoa zen haurrak zaintzetik eltzea beteta edukitzea; esaterako, Gipuzkoako Diputazioak sehaska etxeetako inudeei hiru hilean behin ordaintzen zien jornala lan merkatuko baxuenetakoa zen. Administrazioaren jarrera hipokrita xamarra zen beraz, eredua aldatzeko neurriak exijitu bai, baina inudeen baldintza materialak ez zituen aldatu.

Eskasian ibiltze horrek inudeen estereotipo negatiboa zabaldu zuen gizartean. Hirietako burgesentzat inudea etxean edukitzea prestigio zeinu bat zen arren, haurrez arduratzen ziren inudeak klase baxuko zerbitzariak besterik ez ziren haientzat. Hala ere, inude horiei estatus handiagoa aitortzen zieten haur abandonatuez arduratzen ziren inudeei baino. Azken hauek, pobreak izateaz gain, gizartearen lotsa zaintzeaz arduratzen ziren: haur abandonatu edo ilegitimoak, hots, ezkontzatik kanpo jaio ziren haurrak.

Eskema kapitalista zalantzan

Paradoxa baten adierazle ziren inudeak: beren existentziak talka egiten zuen higienistek –osasunarekin kezkaturiko mugimendu liberala– alor produktiboa eta erreproduktiboa bereiztearen ideiarekin. Teoria horren arabera, gizonei zegokien familia ekonomikoki soldatapean sostengatzea; emakumeak, berriz, etxeko zaintzaz arduratzen ziren, estatistiketatik at. Eta zer ziren inudeak? Non kokatzen ziren esfera publiko eta pribatuaren eskema horretan?

Inudeek garaiko kategoria horiek zalantzan jartzen zituzten, ofizialki haien egitekoa lantzat hartzen ez zen arren, horren existentziaren lekuko zirelako: Diputazioak berak ordaindutako lan erreproduktiboa zen. Hortaz, monetarizatua bai, baina enplegu gisa aitortua ez.

Donostiako postaletako inude haiek | XIX. eta XX. mende hasierako familia burgesetan inudea izatea klase sozialen arteko marra loditzeko modua zen. Aitzitik, postal horietan ikusten diren inudeak ez ezik (goian, irudi txikian), baziren diru-sarrera baten truke haur abandonatuak zaintzen zituztenak edota elkartasunagatik auzokoen haurrak hazten zituztenak. Alor produktiboaren eta erreproduktiboaren bereizketa kapitalistarekin talka egiten zuen haien jardunak. (arg: Kutxa Fototeka)

Horrek, haien inguruko oroimena lausotzea baizik ez du ekarri: erregistro ofizial guztietatik kanpo zegoen inudeen jarduna, ez dago arrastorik errolda ofizialetan, nahiz eta sehaska etxeko haur abandonatuak zaintzen zituztenen kasuan administrazio publikoarentzat egiten zuten lan. Ez zen lanbidetzat hartzen. Akaso gorputzetik abiatzen zen baliabide bat zelako bularra ematea? Emakumeek soilik bete zezaketen funtzioa, bide batez esanda. Baina inudeen lana ez zen edoskitzera mugatzen, beste dimentsio kultural bat ere hartzen zuen, emakumeen arteko elkar laguntza sareak tarteko.

lanbide baten desagertzea

Amatasunaren esentzialismoak gora egin ahala, kolektibo deserosoa izaten hasi zen inudeena. Elkartasun sareak eta, batez ere, ekonomia neoklasikoa hausten zuten figurak sobran zeuden, antza, XX. mende erdialdean industrializazioak ekarritako gizartean. Eraldaketa asko gertatu zen ordurako: hirien zabalkundea, garraioen hedapena, bizimodu tradizionalaren eta landa eremuaren gainbehera, migrazio handiak...  baita kide gutxiagoko familia eredu burgesaren nagusitasuna ere.

Ezkontzatik kanpoko amatasunaren estigma erabat desagertu ez zen arren, indartsuagoa zen emakumeek euren haur biologikoa kosta ahala kosta zaindu behar zutela inposatzen zuen pentsamoldea. Hala, abandonu tasa asko jaitsi zen eta sehaska etxeak hustu.

Formulako esnea ere urte horietan egin zen ezagun, haren ondorioz bularretan esnea zuen emakumea jada ez zen ezinbesteko haur jaioberria elikatzeko. Edoskitzea merkatutik atera zen behin betiko, etxeko eginbehar femeninoen zerrendan sartzeko, eta inudeen zeregina galbidean jarri zen.

"Hori gertatu al zain? Ekarri ezan, nik haziko dinak"

1936ko Gerra aurrean eta ostean bi aldiz inude izan zen Anttoniren [ezizena] historia da honakoa. Tolosatik gertu, baserrian zuen bizibidea, senar eta bost haurrekin, beste emakume askok bezala, berak zeraman baserriko lanen zama, haren iloba Ihintzak kontatu digunez.

Behin, ondoko herrian pilota partida jokatzen ari zirela, jokalarietako bati pilotak lokian jo eta ziplo erori zen: frontoian bertan seko geratu zen gizona. Hildakoa ezaguna zen, herriko medikua izanagatik, eta haren alargunak bi seme eta alabarekin egin behar izan zuen aurrera, baina bularra erretiratu zitzaion trantzearen ondorioz; esnea moztu.

“Hori gertatu al zain? –galdetu zion Anttonik jazotakoa kontatu ziotenean– Ekarri ezan, nik haziko dinat”. Eta hala, bere umearekin batera bular oparoetatik eman zion esnea jaoberriari. Hasieran hilabete batzuetako kontua zena, azkenerako ia bi urtez izan zuten etxean ondoko herriko medikuaren eta haren alargunaren haurra. Anttonik elkartasunez egin zituen inude lanak, beharrak eskatuta eta bularrek emandako baliabideari probetxua ateratzeko.

Gero, gerra ostean, Fraisoroko sehaska etxetik beste haur bat ekarri zuen: Joakin. “Ahal zuenak alde egiten zuenez”, haren amak ere gauza bera egin zuen, Argentinara egin zuen ospa; baina bi seme utzi zituen Fraisoron, ezezagunak zaizkigun arrazoiengatik. Haur esposito bezala hartu zituzten Gipuzkoako familia banatan bi anaiak, eta nagusitu ziren arte ez zuten elkarren berri izan.

Anttonirentzat dirutxo bat gehiago ekartzeko abagunea zen inude izatea. Baina denborak aurrera egin eta Joakin semetzat hartu zuten azkenean. Hala ere, mutikoak izaera menderakaitza erakutsi zuen baserrian gazte-gaztetik, “…ez soroan, ez ganaduan, ez morroi…”, ihes egiten zuen sarritan. Hernanira ere eraman zuten, Anttoniren ahizparenera, baina alferrik, alproja deitzen zioten. Harik eta 22 urte ingururekin jakin zuen arte haren ezinegonaren zergatia: ez zen familia horretan jaioa.

Behin eta berriro joan zen Fraisoroko artxibo eta liburuak arakatzera eta anaia aurkitu zuen, baita Argentinatik bueltan Madrilen bizi ziren ama eta arreba ere. Halaxe baretu ahal izan zuen barruko arra, txikitan abandonatu izanak bizitza baldintzatu zionaren kontzientzia hartu zuenean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Negu gorria

Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Energetikoei zerga berezia kentzeak bateratu egin ditu PP, Vox, EAJ eta Junts

Ostegun honetan lau indar politiko horiek ezezkoa eman zioten enpresa energetiko handiei behin-behinean jarritako zerga luzatzeari. Ukrainako gerraren ondoren energiaren multinazionalek izandako irabazi handiei jarri zien zerga berezia Espainiako Gobernuak.


2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Gasteizko SDA Factoryk ere lantegia itxi eta 55 lagun kaleratuko ditu

B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


2024-12-18 | Mara Altuna Díaz
Migratzaileen Nazioarteko Eguna | Alberto Flores-Uranga, artzaina
“Amerikak asko eman dit, baina nik ere asko eman diot Amerikari”

20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.


Eguneraketa berriak daude