Dada Masilo dantzariaren ikuskizun honetan ezer ez da aurretik espero dena. Ez da ikusi nahi genuena baina txarragoa, ezta hobea ere. Egia esan, konplikatua da esplikatzea. Dantza klasiko bat –twist batekin, hori bai– disfrutatzera gindoazen, baina istorio sinple eta labur-laburra (ordubete baina gutxiagokoa) ikusi genuen, zeinean generorik ez zegoen, Beltxargen aintzira klasikoaren argumentua erabat galduta zegoen, eta Txaikovskiren musika oso tarteka entzun genuen. Hau guztia egia da. Baina ikuskizun fresko eta benetan polita eta alaia gozatu genuen.
Hegoafrikan, Dada Masilo dantzari koreografo gazte ezagunenetako bat da, ausarta, distiratsua. Klasikoen artean klasikoena hartu du, beretu egin ditu honen gaiak, Txaikovski-ren musika –beste batzuekin nahastuta, oso nahastuta–, tutuak eta puntako oinetakoak, eta, hori guztiarekin sudur puntan jarri zaiona egin du, begirune handiz, hori bai. Esan bezala, Txaikovski maisuaren gaiak hartu ditu, baita ere Saint-Säens-en pasarteak, edo Arvo Part bezalako musikari garaikideen partiturak. Koktel zoragarria.
Mutilak eta neskak tutua jantzita, amodio homosexual baten istorioa kontatzen du, gizartearen tolerantziarik eza, bakardade sentimendua… baina, hori bai, umorez eta dantza sutzaile batez. Beltxargen aintzira bertsio ero hau Europa osoan, Montrealen, Ottawan eta New Yorken antzeztu da oso kritika onak lortuz. Izan ere, Lyongo bienalean izugarrizko arrakasta izan zuen, batez ere klasikoaren ikuspuntu berri eta apurtzailea emateagatik.
Koreografiari buruz, gauza onak besterik ezin dira esan. Birtuosismoz nahasten ditu Masilok puntako dantza eta afrikar eragin sendoak dituen dantza garaikidea, oso estilizatua eta erritmikoa. Eta nahasketa horren ondorioz ballet bizi-bizia ateratzen da. Ez nuke esango teknikaren aldetik perfekzioa lortzen dutela, ez, baina perfekziotik haratago joaten dira Johannesburgokoak. Dantzaren pasioa da haien helburua eta zalantzarik gabe lortu zuten pasio eta emozioa publikoarengana transmititzen. Di-da batean pasatu zen berrogei eta hamar minutu iraun zuen ikuskizun zirraragarri hau. Haize freskoa!
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.