Minbizia, hitz bakarra da, baina hamaika adar eta bizipen ditu. Imanol Irizar Intxaustik duela 13 urte pasa zuen, linfoma detektatu ziotenean: “Fisikoki oso ongi nengoen, baina egun batean sekulako ziztada izan nuen saihets aldean. Konplexua da. Linfoma klase honek ez du apenas sintomarik, baina garatzen doa. Hori zen harrigarriena, osasun betean nengoela”.
Diagnostikatzea zaila izan zen. Amerikako Estatu Batuetan zegoen orduan lanean, 48 urte zituela. Osasun sare pribatuan probak eta probak egin ostean ezagutu zuen emaitza. 2006ko maiatza aldean eman zioten gaixotasunaren berri eta segituan erabaki zuen Euskal Herrira itzultzea. “Behar nuen babes emozional hori: etxea, familia, lagunak eta inguruaren beharra”. Hemen, ordea, prozesua berriro hasi behar izan zuen: X izpiak, eskanerrak, biopsia, ziztadak... Azkenean, zein linfoma mota zuen eta zein garaturik zegoen ikusi zuten eta tratamendu zehatza ematen hasi ziren. “Kimio saioak, zaldientzako moduko dosiak. Hilean behin ospitalera joan eta egun osoa pasatzen nuen bertan. Ziztadak ematen zizkidaten eta hilabeteko epean erantzun behar nion horri, hurrengo dosia emateko beharrezkoa. Gorputza guztiz pozoinduta gelditzen da”. Irizarren kasuan prozesuak sei hilabete iraun zuen eta tratamenduari erantzun zion, “lur jota”, baina gaindituta.
Bizitza helduleku
Diagnostikoa zehatza zen eta tratamendua ere bai. Alternatibarik ere bilatu ez zuela aitortu du, “konbentzimenduz eta konfiantzaz” jarraitu zuela medikuen bidea. Hala ere, hasieratik argi zuen ez zela soilik medikuen gaia izango: “Ordurako testu bat nuen gaiarekiko erreferentzia gisa: Medikuak esan dit minbizia dudala, Joxe Aranzabalena. Baina oraingoan bestela zen: niri ere medikuak esan dit minbizia dudala”. Testu hark bere burua kokatzen lagundu ziola azpimarratu du.
Lehen intuizioa bizitzan aldaketak eman behar zituela izan zen: “Ez pentsa minbizia tokatu zaizula, medikuek sendatu eta lehen bezalako bizitza egingo duzula. Inola ere ez. Hemendik ateraz gero nola bizi behar dut bizitza?”. Egoeraren aurrean jarrera aktiboa hartzera bultzatu zion eta pozik mantentzen du horrek Irizar. “Bide batzuk ireki nituen tratamendu bitartean, gerora mantendu ditudanak”. Gehienbat elikadura, ariketa fisikoa, lanaren karga eta barne mundua landu dituela kontatu digu. Jaten dugunaren kontzientzia hartu eta kontsumo talde bat bultzatu zuen Pasai Donibanen, bizilekuan. Mendibueltak maiz egiten hasi zen eta eguneroko ariketa minimoa modu sistematikora eramaten. Lan karga %20 inguru gutxitu, xahutzen duen energiaz jabetu eta lana bizitzako lehen planotik atera zuen. Eta barnea ezagutzeko Chi Kung teknika probatzen hasi zen. “Inoiz ez dut jakingo zenbaterainoko eragina izan duen honek guztiak emaitzetan. Baina eragin ona izan dutela ziur. Pertsona bezala, gainera, oso ongi sentitzen naiz”.
Gaixotasunak bizitza aldatzeko aukera eman dio. Baita heriotza naturaltasunez bizitzeko ere. “Ez gaituzte horretarako hezi”, dio. “Azken fasean” zeuden zenbait pertsonarengana hurbiltzeko pausua eman duela sentitzen du, haiengandik urrundu ordez: “Ez dut ihes egiten, gerturatu egiten naiz”.
Zer da, beraz, heriotza aurrean izatea? “Bizitzaren ikuspuntua aldatzen da, derrigor. Bizitzari garrantzi handia ematen diot. Laboak dio: ‘bizitza da handiena, galtzea litzake galtzea dena’”.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.
Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]
Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]
Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]
Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.
Kirol ugari egin ditu Mercedes Ortega Barrenak (Bilbo, 1967); hala nola atletismoa, paddel surfa eta orain arrauna. Hondarribiko HS2 Surf Center eskolako Dragon Boat taldeko kidea da. Batik bat minbizia duten edo izan duten emakumez osaturiko taldea da. Barrenak nabarmendu du... [+]