Autorregulazioa eta direktibismoa, haurtzaroa zaintzeko eta heziketa ulertzeko existitzen diren bi paradigma nagusiak dira. Heziketari loturik ezagutzen ditugu batez ere bi kontzeptuak, baina bizitzeko modu gisa ere uler litezke, heziketa ez baita haurrak egoki hezitzeko hautatzen dugun teknika bat, haurrekin erlazionatzeko helduok dugun harremana baizik. Nik bizitzearen sinonimo gisa irudikatzen dut heziketa, bizitzeko gure moduak inguruko haurrengan duen efektuaren zentzuan. Hori baino ez, baina hori guzia ere bai.
Erlazioan hazten eta bizi garen espeziea garelako, oso beharrezkoa dugu erlazio horren nolakotasunari buruz gogoeta egitea, aldagai erabakigarriena delako gure izatearen konfigurazioan, eta eragin zuzena duelako bizimoduaren kalitatean. Haurtzaroan, heldu batzuekiko harreman estuan garatzen gara. Eta helduaroan ere, pertsonen arteko harreman-sarean gertatzen zaizkigu bizitzaren gazi-gozo gehienak.
Harreman baten zilegitasuna eta kalitatea kualitate bakar batek du erabakitzen: partaide diren horien askatasuna errespetatua izateak. Bakoitza libre izan dadila den bezalakoa izateko, bere errealitate-esparrua libreki kudeatzeko, bere jabetza-pekoa baino ez den territorio libre horretan jaun/andere bakar izateko. Printzipio horien araberako harremanak ez dira ohikoak, pertsona burujabeez osaturik egotearen baldintza dutelako, eta jende librea ez delako ohikoa. Libre izateko, hurbiletik babestu beharra dago askatasunaren eremu sakratua, eta geure baitarako konexio estua zorrozki mantendu. Izan ere, geure izatearen kontrako eraso bat identifikatuko badugu, nor eta nolakoak garen jakin behar dugu, gure modelazioa helburu duen manipulazioa, edo gure gainetik kokatu nahi duen gidari zapaltzailearen zantzurik txikiena ere antzemateko.
Norbaitek eraso egin izanaren kontzientzia edukitzea da lehen pausoa. Eta defenditzeko bezainbeste indar biltzea, bigarrena. Sano dauden organismoek oso aktibo dute defentsa-mekanismo hori. Bizirik daudelako eta bizirik dauden bitartean, hil ala bizikoa zaielako. Haur txikiek esaterako, duintasun handia erakusten dute eskubidez dagokiena defendatzerakoan. Baina itzali egiten zaie gero indar berezko hori, haurren borondatea doblegatzea helburu duten ekosistema oso direktiboetan, batez ere. Amore ematen dute, oinarrizko eskubideak errespetaraztea ezinezkoa zaiela sentitzen dutelako, eskura duten indar guzia baliaturik ere. Erabaki horretantxe dauka jatorria etsipen karakterialak. Norbere indarraren gaineko konfiantza galdurik, bizitzaren gidaritza menderatzailearen esku uzten duenekoan, alegia.
Hortik aurrera, menderatzailearengan jarriko du arreta osoa. Bere gainean duen boterea aitortuta, askapenerako giltza hark duela onartu duelako, eta egoera horretan beregan eragitea beste estrategiarik ez duela irudituko zaiolako. Horrela, bat: edo esaneko bilakatuko da, haren gustua eginez errukia lortuko duelako esperantzan. Edo, bi: egiten zaizkion bidegabekerien kontra erreakzionatuko du, baina ohartu gabe erreakzio hutsean ari dela, eta ez diola menderatzailearen txotxongilo izateari uzten, probokazioen bitartez ere markatzen ahal delako menderatu nahi dugun horren bizitza-politika. Autogobernurako gai izateari uzten diote, edo herri menderatuen kasuan gauza bera dena, autodeterminazioa gauzatzeari. Hurbiletik ezagutzen dut horietako bat, askatasuna nahi edo behar duen galdera egitera ere iritsi da. Eta baimena eskatzera. Pentsa.
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.