argia.eus
INPRIMATU
Merkurioak erotu zuen kapelagilea
  • Lewis Carrollen Aliceren abenturak lurralde miresgarrian nobelako pertsonaietako bat Kapelagile Eroa da, eta ez da kasualitatea.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko urtarrilaren 31

Carrollek Stockporteko kapela fabrika ezagutzen zuen eta bazekien kapelagileen artean buruko arazoak ohikoak zirela. Ehungintza sektorean eta, zehazki kapelagintzan, larrua garbitzeko merkurioa erabiltzen zuten eta luzaroan substantzia hori arnastuta, langileek hainbat sintoma izan ohi zituzten: jarrera suminkorra, mesfidantza, auto-estimua galtzea, agresibitatea…

Gerora jakingo zen buruko arazo horien jatorria merkurioa zela, baina fenomenoak hizkuntzan ere izan zuen eraginik; ingelesez, mad as a hatter (kapelagilea bezain eroa) esamoldea erabiltzen da oraindik.