argia.eus
INPRIMATU
Jaka Horiak, inork espero ez zituen horiek
  • Urrian agertu ziren mugimendu sozial espontaneo moduan Frantziako Estatuan, sare sozialetatik zabaldutako protestarako deiek bilduta eta azaroaren 17k aurrera larunbatero mobilizatzen dira, hasieran erregaiei Emmanuel Macronen gobernuak ezarritako zerga berrien aurka, baina geroago azken urteotako politika sozial eta ekonomikoak salatzeko: nola zerbitzu publikoen murrizketak, aberatsei zergak arintzea, enpleguaren prekarizazioa…. eta sistema politikoaren aldaketa eske ere bai,  Macronek dimititzea eta herri ekimenezko erreferenduma ezartzea. Gobernuaren poliziek, azken arautegi antiterroristak baliatuz, protestalariak oso gogor hartu eta dozenaka zauritu larri (tartean begiak galdutakoak, eskuak mutilatutakoak…) eragin arren, mobilizazioak bizirik heldu dira 2019ko otsailera.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria 2019ko urtarrilaren 31

Nola interpretatu Jaka Horien fenomeno berezia, batzuek populismo eskuindarraren eta beste batzuek ezkerreko matxinada berri baten erakusle aurkitzen dutena? Hona bi lekukotasun. François Ruffin kazetari, zinegile (Merci Patron) eta ezkerreko parlamentarioak kontatuko du azaroko larunbat batean bere eskualdean (Pikardian, zenbait biribilgune blokeatzen ari diren Jaka Horiek kontatu diotena: “Nire larunbat horia”. Patrick Farbiaz militante ekologista eta altermundialistak “Jaka Horiak dira lehenbiziko masa- mugimendu sozial ekologista” idatzi du Reporterre gunean;  egunotan plazaratzen du Jaka Horiak, agiriak eta testuak.