Durangoko zilarginen herri-antzezlari izpiritua berpizten

  • Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak bere itxurara egindako ikuskizunaren estreinaldiarekin ospatu zuen XIV. urteurrena. Urriaren 28an, jendez betetako antzokiko oholtza gainean, lehen aldiz taularatu zuten Plateru. Zuzeneko musika, hitzak eta dantza uztartzen dituen ikuskizunari buruz gehiago jakiteko Erika Lagoma eta Aritz Lasargurenekin bildu gara, Matxalen Ertzillarekin batera ikuskizunaren zuzendariak biak.

Plateru ikuskizuneko lan-taldeko zenbait kide, Plateruena Kafe Antzokiaren ateetan (Argazkia: Plateru ikuskizuna)

Plateruenan egin dugu hitzordua, nabarmena baita Lasarguren eta Lagomarentzat esanguraz beteriko lekua bilakatu dela. Plateru bertan entseatu eta estreinatzeaz harago, antzokiak badu lotura sakonago bat sortu duten ikuskizunarekin: Plateru izengoitiz ezagun egin ziren durangar anai bik eman diote izena biei. Erreferentziak erreferentzia, gaur egun oso gutxik ezagutzen ei ditu herrian. “Durangon badaukagu Plateruena antzokia edo Plateruen plaza, nahiz eta durangar gehienek ez dakiten ezer berauei buruz. Askok ez dakite ezta nortzuk ziren ere”, dio Lasargurenek. Bat dator Lagoma ere: “Ni irakaslea naiz, eta ziur nago ikasleei galdetu ezkero, gehiengoak ez lituzkela ezagutuko”.

Zilargintza ogibide izateagatik, Plateru deitu zitzaien Antonio de la Fuente Bolanjero (1757-1834) eta Juan Cruz de la Fuente Bolanjerori (1760-1831). Alabaina, ez ziren zilarra lantzeagatik egin ezagun. Kopla-egile eta soinulari trebea omen zen Juan Cruz, dantzari iaioa berriz Antonio, eta trebetasun horiek bilakatu zituzten ezagun herrian eta inguruetan. Txistu, bertso, musika eta dantzara emanak izanik, inguruko herrietako jaietara gonbidatzen zituzten. “Oso plazakoak eta kultura herrikoiari lotuak” zirelako, beraien herri-antzezlari izpiritua erreibindikatzeko ere aprobetxatu dute. “Zerbait herrikoia egin nahi izan dugu, herritik sortua eta herriarentzat. Horrek lotzen gaitu beraiekin”, azaldu du Lagomak.

Lasarguren eta Ixone Aroma izan ziren ikuskizuna sortzearen ideiari bueltaka hasi zirenak, duela urte bete pasa. Koreografiari lotutako ideiak atera eta Lagomarekin kontaktuan jarri ziren, gidoilari lanak egitea proposatzeko. Lagomak dantzak istorioarekin harilkatzeari ekin zion eta apurka-apurka proiektua martxa hartzen joan zen. Konturatzerako lan-talde handia zuten osatua. “Gehitzen joan eta azkenean Durangoko hogei pertsonak amaitu dugu ikuskizuna prestatzen. Ardura handiak hartu ditu gazte pila batek, eta bakoitza bere esparruan handitzeko modu bat izan da”, dio pozik Lagomak.

Hausnarketara gonbita

Dantza eta musika tradizionalak garaikideekin nahastuz, ikuskizunak zilarginen garaia gaur egungoarekin uztartzen du. Alabaina, Plateruak ezagutzera emateaz harago izan dute beste helbururik sortzaileek: “Hausnarketa batzuk planteatu ditugu, gure asmoa ez baitzen soilik haien bizitza kontatzea. Beraien bizitza eta gure gaur egungo kezkak lotu nahi genituen”, azaldu du Lagomak. Hala bada, oholtza gainetik zenbait hausnarketa mahaigaineratzea bilatu dute.

Gogoeta egitera gonbidatzen duen gaietako bat du ikuskizunak indargune: emakumeen ikusgarritasuna. Sortzaileek zekarten kezka izatetik urruti, gaiak bilatu ditu eurak, ikuskizuna landu bitartean zilarginak bi anaia ordez hiru neba-arreba zirela jakin baitzuten. “Guk istorioa Juan Cruz eta Antoniorekin hasi genuen, eta dokumentazio lanetan hasita ginela Marisa Barrenak zilarginen arrebari erreferentzia egiten zion testu bat aurkitu zuen”, dio Lagomak. “1818an Frantzian argitaratutako testu bat da, eta bertan irakur daiteke nola zilarginek beraien umore bereko arreba zeukaten, herririk herri beraiekin dantzaldiak egiten zituena”, azaldu du Lasargurenek. Horixe da Maria Francisca Escolastica (1749) aipatzen duen testu bakarra, gainontzean gizonek idatzitako historiak ahanzturara kondenatu baitu.  

Zilarginak bi anaia ordez hiru-neba arreba zirela jakin dute sortzaileek

Oroimen ariketa eginez, emakumezko Platerua omentzen du ikuskizunak. Lagomak ahotsa jartzen dio Escolasticari: “Bera izango banintz bezala abesten dut, nahiz eta azken finean emakume askoren ahotik zaintzari buruz kantatzen dudan. Kezkatzen nauen gai bat da, mundu honek ez baitu zaintzarik gabe funtzionatzen. Kontua da askotan zaintzaileak ez direla zainduak izaten, eta nago Escolastica ere ez zela oso zaindua izan”.

Euskararen gaia ere erdigunean jarri nahi izan dute, baina “betiko hausnarketa” egitea saihestuz. Plateruek gaztelera jaso zuten etxean, eta beraien kabuz ikasi euskaraz. Horregatik “zein majoak ziren” esatea erraza litzatekeen arren, fokua gaur egunera ekarri nahi izan dutela diote, Euskal Herrira datozen etorkin gazteek bertoko hizkuntza ikasteko dituzten zailtasunetan arreta jarri asmoz. “Iaz, lanean, 14-15 urteko bi etorkinen kasua oso gertutik ezagutu nuen. 16 urtetik beherakoak izanik ezin zuten euskaltegira jo, eta astean soilik bi orduko errefortzua zeukaten euskara ikasteko. Ikasbidea egin nahi izatekotan hizkuntza menperatu beharra dagoenez, euskara ez jakiteagatik beste bide batetik bideratu behar ditugu? Denok oso jatorrak gara, baina nork erakutsiko die euskaraz?”, aireratu du galdera Lagomak.

Bestalde, ertzetako norbanakoak erdigunera ekarri nahi izan dituzte. Plateruen bizitzako pasarte batez baliatu dira horretarako: 1828an Espainiako errege Fernando VII. eta Maria Josefa Amalia de Sajonia erregina Durangon izan ziren, eta ongi etorri ospakizuna egin zieten herrian. Ordurako 70 urte inguru zituzten Plateruek dantza egin zieten, eta kronikek diotenez, porrua dantzatzerakoan erregina barrez lehertu zen. “Madrileko gorteetatik Durangorainoko bidaian barrerik egin ez zuen Amalia algaraka hasi omen zen Juan Cruz lodikotea dantzan ikustearekin batera, hori jasotzen dute kronikek”, azaldu du Lasargurenek. Barre algarak alde batera dantzan jarraitu zuen Platerua eredu, “ertzetako gorputz eta pertsonaiak” oholtzara igo dituzte.

Antzokiarekin elkarrekintza

Esku artean zeukaten lanaren porturatzea ziurtatu nahian, lehenengo saioa lotu eta data horri begira lan egiteko beharra ikusi zuten. “Orduan esan genuen: zein egun egokiago Plateruenaren urteurrena baino?”, azaldu du Lagomak.  Esan eta egin, antzokiko kideekin harremanetan jarri eta lehen emanaldiaren data zehaztu zuten.
Estreinaldirako oholtza eskaintzeaz harago, Plateruenak ikuskizuna baldintza oso onetan entseatzeko espazioa ere eskaini die. Prozesuaz pozik agertu dira, alde biak elikatu dituela uste baitute: “Antzokiak plaza eman digun era berean, gu antzokiko bazkideak gara eta herriko jendeak sortutako zerbait antzokira eraman dugu”, azaldu du Lagomak. Esperientziak antzokiaren eta herriaren arteko hartu-eman hori indartu izana espero dute: “Agian datorren urtean beste jende bat antzerako zeozer egitera animatuko da”.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


2025-01-24 | Xalba Ramirez
Olaia Inziarte, edo esateko asko duenak asko esaten du (eta eskerrak)

Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024

-------------------------------------------

Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


“Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu Argia Sariekin”

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


Miren Amuriza Plaza
“Kanpokoak hain argi identifikatzen eta salatzen genituen bitartean, barkaberak izan gara etxekoekin”

DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Eguneraketa berriak daude