Kapeladun koplak

  • VI. NAZIOARTEKO INPROBISATZAILEEN TOPAKETAren kronika. Azaroaren 30ean,  Bilboko Hika Ateneoan.

Oihana Bartra eta Radioloco inprobisatzen. Argazkia: @oihanabartra

2019ko urtarrilaren 25ean

Modan dago atzerriko inprobisatzaileak eta euskal bertsolariak elkarrekin oholtzan kantuan jartzea, azkenaldian arrakastaz antolatutako zenbait topaketa lekuko. Bere txikian, Bilboko Hika Ateneoak badaramatza urte batzuk kultur trukeak egiten. Azaroaren 30ean, VI. Munduko Inprobisatzaileen Topaketa egin zuten. Kolonbiako inprobisatzaileen berri gutxi izan dugu Euskal Herrian, eta, hortaz, ikusminez hurreratu ginen Atxuriko lokalera.

Oholtzan, Edwin Jairo Giraldo, ezizenez Radioloco, Kolonbiako paisa kulturaren ondarearen zaindari, Antioquía eskualdeko semea, Medellín hirikoa. Han ere inprobisatzaileak ez dira falta jai eta ospakizunetan, nonbait. Kapela buruan eta musika lagun, erritmo biziko erakustaldia egin zigun Radiolocok: Cuarteta delakoa da oinarria, hemengo koplaren parekoa, baina ia arnasarik hartu gabe kateatu zituen mordo bat, seguidilla balitz legez.

Gero, beste neurri batzuk erakutsi zizkion aho zabalik entzuten ari zen publikoari. Zortzikoaren pareko trova dobleteada eta hamaika oineko trova cinco y seis delakoa. Errima artean, Sabino Arana, Pío Baroja eta abar aipatu zituen Radiolocok, jendearekin berehala konektatu zuen. Dantzan ere atrebitu ziren entzule batzuk.

Euskal-kolonbiar trukea gauzatzeko, Oihana Bartra igo zen agertokira. Bertsolariaren gaitasunarekin harrituta, a capella abestera ausartu zen Radioloco; Bartrak, aldiz, gaztelaniaz bota zituen kopla batzuk. Hika Ateneoko giro hurbilak hauspotu zituen biak, baina nor bere ohiko estiloan aritu zenean bertso askoz hobeak entzun genituela ezin da ukatu. Oihana Pascual aurkezle eta interpretearen eskutik euskaratik gaztelaniarako zubia baliatu zuten.

Argazkia: Dabi Piedra.

Radioloco eta Bartra, biak dira txikiak garaieran. “Frasko txikietan datoz, beti perfume onenak” bota zuen Bartrak hasteko. Radiolocoren kapelak ere eman zuen zeresana. Bilbon jarri dituzten bizikleta elektriko berrien kontura, publikoak gogoz txalotu zuen bertsolari bilbotarraren ateraldi hau: “Ta kapela horrekin, ai Erwin maitea/ ez al dugu hobeto, zaldian joatea?”. Kultura txikien balioa aldarrikatu zuenean, Radiolocok ere txalo zaparrada galanta irabazi zuen.

Kalitateari dagokionez, ariketarik onena ia amaieran heldu zen. Radioloco Erdialdeko Amerikako migrante baten azalean jarri zuen gai-jartzaileak, Oihana Trump-en aurrean. Umorea eta seriotasuna uztartuta, inprobisatzaileen arteko truke polita izan zen. Saioaren amaieran, noski, Radiolocok kapela opari eman zion Bartrari.


ASTEKARIA
2019ko urtarrilaren 27a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2024-12-16 | Bertsozale.eus
Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Donostia Arena bertsozalez bete da larunbat arratsaldean: 6.500 lagun elkartu dira bertan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken egunaz gozatzeko; Alaia Martinek jantzi du txapela, Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoa jokatu ostean.

2024-12-11 | Bertsozale.eus
Prest dago Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

 Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Maddi Agirre Epelde. Bertsolari matematikari kantari
“Nire ametsa izango litzateke Xenpelarrekin kantatzea”

19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]


2024-11-18 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandiak finalerako pasea eskuratu du
Oiartzungo finalaurrekoa irabazita, zuzenean sailkatu da Gaztelumendi. Datorren igandean izango da hurrengo saioa, Zarautzen.

2024-11-05 | Leire Ibar
Juan Mari Beltran musikariak jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.


2024-11-04 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa
Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Iguaran. Irungo final-laurdena azken aurrekoa izan da: datorren astean ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatuen zerrenda osatua.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian
Hirugarren final-laurdena jokatu da larunbatean Baztartxo Antzokian. Final-laurdena irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendizabal.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian
Bigarren final-laurdena jokatu da gaur Errenterian. Gaztelumendik, irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako txartela lortu du.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.

2024-10-07 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak
Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-09-30 | Bertsozale.eus
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.

Eguneraketa berriak daude