Mendez mende, belaunaldiz belaunaldi kontatu izan diren istorioak biltzen aritu da Moreno Zubeldia. Bi urtez Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan gaindi ibilirik, guztira 300 ipuin tradizionalez osaturiko bilduma osatu du. Aberastasun hau esku artean, ipuinen artean zein beste ikerlarien bildumekin konparaketak egiten aritu da. Baionan eman berri duen hitzaldia estakuru harturik, ikerketa honen ondorioak azaldu dizkio ARGIAri.
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ipuinak bildu dituzu. Euskal Herriko beste eremukoez ezberdina da horko ipuindegia?
Ipuin tradizionalak badira denetan, baina bildu ditudan batzuk bereziak dira edo behintzat hegoaldean ez daude bilduta. Arrazoia ez dakit zein den: besterik gabe, ez direlako bildu, edo bertakoak direlako, beste tradizio bat daukazutelako. Besteak beste, ikusi dut Frantziako Erdi Aroko fabliaux-etan antzeko gaiak tratatzen zirela. Poggio Braccioliniren lana ere aztertu dut, italiarra zen, latinista eta horrek bildu zituen Italian latinezko istorioak. XVI. mendean jasotako istorio batzuk nik orain jaso ditut ahoz eta euskaraz! Hori zait egiten bitxiena eta azpimarratu nahi izan dut: badagoela tradizio bat, ahoz kontatutako istorioak badaudela, eta harrigarriena, batzuk orain ere kontatzen direla.
XVIII. mende erdialdean hasten da ahozko ipuinen bilketa. Zergatik?
Europa osoan izandako fenomeno bat izan zen, ahozko literatura biltzeko interes bat agertu zen, batez ere Grimm anaiek ezagutarazi zutena Alemanian. Hemen ere, kanpotik etorritako Cerquand eta Webster hasi ziren batez ere hemengoaz interesatzen.
300 bat ipuin bildu dituzu.
Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Lapurdin ibili naiz, adineko jendearekin, istorioak kontatzeko zaletasuna dutenekin. Adibidez, Donibane Garazin astelehenez, merkatuaren inguruan batzuk biltzen dira eta istorioak kontatzen dituzte. Hori momentu pribatu bat da, lagun artekoa eta ni kanpokoa izanez, horretara sartzea zaila izan zait artetan. Demagun, banekien istorio kontalari on bat bazela baina ez zuen onartu nirekin biltzea. Beste batzuk galdetu zidaten beraien izenak ez agertzea.
Zein eremutan kontatzen dira?
Kontalari batzuek esaten didate beraien etxean jaso zituztela. Baina ipuin horiek ez dira gordinak, horiek gehiago lagun arteko giroan kontatzen ziren nik uste. Donibane Garaziko kontalari batek taberna zuen eta erraten zidan han asko entzun zituela.
Errealistak eta miresgarriak sailkapena egiten duzu. Zein dira nagusi hemen?
Eguneroko biziko pertsonaiak (apaizak, medikuak, senarrak, alargunak...) agertzen diren istorioak dira errealistak, miresgarriak berriz deabruaren gisako pertsonaiak dituztenak. Nik gehien-gehienak bildu ditudanak errealistak dira.
Irri asko badela ohartu zara. Ze umore mota da?
Ipuin errealistetan bi motatako umorea bereizi dut: batzuk dira gordinak, sexu kontuak dituztenak eta besteak eskatologikoak deitu ditudanak, kaka, putzak eta puzkerrak aipatzen dituztenak. Sexu kontukoek hiru ezaugarri zituztela ohartu naiz. Batetik, transposizio poetikoa deitu dudana. Sexu kontuko gauzak eta ekintzak bere izenez ezin dira deitu, deskribatzen dira. Adibidez, Müthila eta neskatua deitu istorioan, etxeko nagusiak ohera joan ziren eta etxeko lanetan zebiltzan neskari eta mutikoari, oherakoan, sua itzaltzeko agindu zieten. Denbora baliatu zuten jolasteko, neskatoa etzan zen zakuaren gainean, mutikoa gainean eta konturatu ziren zakuaren mutur batek sua hartu zuela. Neska Biarnokoa zen eta esan zuen: “Lou sac! Lou sac!”, eta mutilak erantzun “Zer luzak? Dena hor dun!”. Jolasa deskribatzen da, baina inoiz ez da izendatzen. Beste ezaugarri bat da inoiz ez direla deskribatzen maitale sentsazioak edo maitasun sentimenduak. Azkenik, inozentzia itxurarena, neskek ematen dute ez dakitela ezer sexuari buruz.
Kontalari gizonezkoak ala emakumezkoak kausitu dituzu?
Gehienak gizonak izan dira. Joan naizelarik kontalarien bila, gehienetan gizonengana bidaltzen ninduten.
Iraganean?
Etxean kontatzen zenean denetarik egonen zen.
Ipuin anti-klerikalak ez dira anitz bilduak izan.
Barandiaran, Azkue… Askotan istorio bilketan aritu zirenak eliz-gizonak ziren, beraz beharbada ez zuten galdetuko gai horiei buruz; eta alderantziz ere, jendearengana hurbiltzen zirenean, jakinik apaizak zirela, ez zituzten kontatu nahi izango horrelako istorioak. Aspalditik hor diren ipuin tradizionalak dira, baina ez daude jasota.
Zer ekar diezaieke ipuin horiek XXI. mendeko ume zein helduei?
Ez dakit ikasi eta pasarazi behar ditugunik! Nik bildu ditut gustukoak neuzkalako, euskara aberatsean direlako eta interesa dudalako. Europa mailan, beste hizkuntza batzuetan ere jaso dira eta euskaraz ere aurkiturik, bildu nahi izan ditut eta konparaketak egin. Hortik aurrera ni ez naiz fitsik inori esateko horiek ikasi edota irakurri behar direla. Bestalde, elkarbizitza ere aldatzen ari da, geroz eta gutiago elkartzen gara, orduan ahozko literaturak ere geroz eta toki gutiago du.n
Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
Ez dut maite aterkia partekatzen ez dakien jendea. Ez dut maite azkarregi ibiltzen den jendea, ni ez naizenean; ez eta polikiegi ibiltzen dena ere (tira, horiek pixka bat bai, baina pixka bat bakarrik). Ez dut maite autobusean pasilloaren aldeko eserlekuan esertzen den jendea... [+]
Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]