Beren kaioletatik ihesiz, kaiola berriak doaz eraikitzen, berriz suntsitzeko. Kaiolatze horretan dihardute Joxean Rivasek eta Mikel Vegak 2012az geroztik. Killerkume sortu zuten orduan, Mirage, Loan edo Hauts taldeak behin betiko itxita, baina bereziki, hamaika solasaldi eginda. Elkarrizketa egitean ez zekiten 2018ko Bilbo Hiria Musika Lehiaketako lau sari lortuko zituztela. Ez da hau, beraz, sarien aitzakian egindako topaketa.
Taldea osatzea erabaki zuten bakoitzari arrotz zitzaion tresna bana hartuta: Joxeanek, perkusioa –gitarraren ordez–; Mikelek, gitarra –baxuaren ordez–. Erosotasun-guneetatik ihes egiteko abiapuntu bortitza jarri zioten beren buruari. “Autodidakta naizenez, automatismo gutxi daukat perkusioarekin, nire erosotasun-guneak sortzen ditudan arren, nahitaez. Banekien erraztasuna izango nuela erritmoetarako. Baina aldi berean zerotik abiatu nahi nuen”, dio Joxeanek. “Nire burua erosotasunetik atera nahi nuen, nire burua izorratu. Reset egin. Eta saiatzen naiz filosofia horri eusten. Hasiberri kontzeptuaren oso aldekoa naiz, freskotasunarena. Estimatzen dut hori, batez ere besteengan. Horixe ari naiz ikusten orain Mikelengan, eremu berri bat ari delako deskubritzen, elektronikarena, eta oso modu pertsonalean”. Joxean bateriaren atzean zuzenean ikusi duenak ere erraz atzemango dio darion berotasuna, eztandarako grina.
Mikel elektronikaren bidez ari da, beraz, kaiola berria eraikitzen: “Ni oso astiro jotzetik nentorren, musika pisutsua eta riffez josia. Kontundentzia bilatzen genuen, ez ñabardura. Hauts-en Earth maite genuen, drone metala, geldotasuna. Baina noise-rocka betidanik izan dut maite (Amphetamine Reptile, Lighting Bolt…). Banuen buruan halako talde bat egitea, oldarkorra, zaratatsua, makarra. Progresiboa izan da gure eboluzioa. Inprobisazioa ere horregatik iritsi zen. Eta orain sinteak, sekuentziadoreak. Bateria eta gitarraren tinbreetatik atera nahi genuen. Frekuentzia grabeagoak edo bestelakoak sartu nahi genituen. Jakin-minagatik ere bai: elektronika eta jazz asko entzuten dugu, rocketik gatozen arren”.
Etiketa ugaritan hatz bat sar zezaketen arren, Killerkumeren koordenadetan jazza sartzeak aldrebestu zuen taldearen iparra. Joxeanek dioenez “jazza bera oso estilo itxia da. Niri ez zait bereziki interesatzen. Free-jazza bai, ordea, eboluzionatu baita arau guztiei iskin eginez eta estilo guztiekin nahasiz”. Mikelentzat zabalagoa da: “Inprobisazioa edo eredu itxietatik ihes egitea. Tinbre eta dinamika ezberdinak, kontrasteak sortzeko gaitasunak liluratzen nau jazzetik. Abentura bat da. Arreta handiagoa eskatzen du”.
Eta nola heltzen da talde bat erabaki hori hartzera? Eztabaida filosofikoen ondorio? Ez. Leherketa bat gertatu zen Valentzian. Kontzertu baten erdian Joxeanek barrenak askatu zituen, eta Mikel egoera deserosoan jarri zuen. Hau haserretu egin zen. “Lokalean inprobisatu ohi genuen, baina ez genuen zuzenekoan egin inoiz”. Transgresioa, hortaz, talde barruan gertatu zen, publikoa deseroso sentiarazteko grinatik honatago. “Jakina. Gaur egun ere kontzertu bakoitza modu ezberdin batez hasten saiatzen naiz, Mikelek espero ez duen modu batean, bere erreakzioa probokatzeko. Hizkuntza, kodea, maneiatzen dugu, baina bilaketa horri ekin behar diot beti. Testuingurua freskatzeko. Hizkuntzaren barruko hizkuntza berritzeko”.
Leherketaren albo-kalteak lehenengo diskoko (Trautzer Blaster, 2014) kantek pagatu zituzten. Bertan hil ziren. Ordudanik, kantak hezurdura hutsa dira –eta ez edonolakoa–, baina mamia gainontzekoan dago. Kantetan inprobisazioa txertatzeak bizitasun berria eman die, bizi luzea.
Oharkabean, hiru bira egin dituzte Europan, ia errepertorio bera ardatz hartuta. Ohiko ingurunetik ateratzeak baino, biran egoteak jartzen du talde bat sasoiko, eguneroko zuzeneko dinamikak. Eta hala, 8.000 kilometro baino gehiagoko bira baten erdian goiz bat libre zutela baliatuta, Winterswijk-eko (Herbehereak) White Noise estudiora azaldu ziren, zuzeneko saio bat grabatzera, Don Vito, Staer, Dead Neanderthals miretsiek egina zuten bezala. Gerora, taldearen hirugarren lan luzea bihurtuko zen (White Noise Sessions, Repentino / Gaffer, 2018). Trasteak jaso eta Alemaniako Monchengladbachera abiatu ziren gauean jende aurrean berriz jartzera.
Zer aurkitzen du taldeak Euskal Herritik kanpo? “Frantziako edozein tabernazulotara joan eta nabaritzen da ez dutela jasan 40 urteko atzerapen kulturalik. Areto gehiago dago, autogestionatuak. Oso programazio potentea dutenak. Iberiar penintsulan oso zirkuitu interesgarria ari da ehuntzen, tantaka: Porton, Lisboan, Galizian, Don Beniton (Extremadura), Benicarlon (Herrialde Katalanak), Bartzelonan, Madrilgo La Faena II… Elkarte bidez funtzionatzen dute eta hainbat lagun biltzen zaie emanaldiro. Babesa dute”. Gurean batzuetan aurkitzen ez duten arreta eta errespetua aurkitzen dituzte. “Badakizu kontzertu batean molestatzen baduzu, norbait etorriko zaizula isiltzeko eskatzera (horrek dakartzan kontraesan etiko guztiekin)”.
Argi dute urtetako inurri lanean dagoela gakoa: “Benicarlon lortu dute 100 lagun egotea noise kontzertuak ikusten. Liluragarria da. Heziketa dago, zuzeneko musikak zer esanahi duen transmititu diote elkarri, ez dira kulturetak, ez musikologoak. Esperientziak duen balioa zaintzen dute, konturatzen dira talde bat datorkiela herrira, beste herri batetik datorrena eta beste batera doana; interes handiz entzuten dute, errespetuz, eta ondo tratatzen dute. Giza faktore handia dago tartean”.
Euskal Herriko gune autogestionatuen zirkuituari indartsua deritzote. Laudioko Orbeko Etxea, Azkoitiko Mataderoa edota Bilboko Le Larraskito Kluba nabarmendu dituzte. “Bitxia da ikustea belaunaldika berritzen dela halako gune asko. Batzuek aurrekoari eusten diote, beste batzuek ez. Orain beste estetika batzuk daude, beste erretorika bat, indartsuagoak rocka guretzat zena baino. Oso ondo dakite maneiatzen internetek ematen dien informazioa. Performatiboki, pisu gutxiago du tresna organikoak jotzeak”.
Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.
Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]
82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]
Gasteizen, Jimmy Jazz aretoaren hamabosgarren urteurrenaren harira, hitzaldi-ziklo bat antolatu dute lau astelehenez jarraian. Aurrekoan artez eta politikaz mintzatu baziren, azaroaren 4an euskal musika eszena izan dute hizpide. Ea existitzen den, eta existitzen bada nolakoa ote... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.