“Pazientea haurdun gelditu eta haur batez erditu zen ustekabean”. Norbaitek –gizon batek, pentsatzen dut–, bulego batean, lerro-buru hori idatzi zuen, naski gertatutakoa egoki deskribatzen zuelakoan, egoera begetatiboan hamar urte daramatzan emazteki bati buruz. Bertze bulego batean, bertze norbaitek ez zuen hori publikatzeko oztoporik ikusi. Haurdun gelditu. Ustekabean erditu.
Hori baino lehen, bederatzi hilabetez, ospitale bateko arduradunek ezikusia egin zioten hamar urte egoera begetatiboan daramatzan emazteki horri egunetik egunera sabela puzten zion biziari, akaso bizi hura berez itzali eta erdibidean geldituriko fetua aise, ustekaberik gabe, desagerrarazten ahalko zutelako itxaropen sekretuarekin. Bederatzi hilabetez ondorio logiko bakarra ateratzeari uko egin zioten, zeren hori baino lehen, ospitale hartako gizon batek –edo batzuek– erabaki zuen –edo zuten– egoera begetatiboan zegoen emazteki hura ez zela zaintza behar eta merezi zuen gizaki bat, bere –edo beren– gozamenerako erabiltzen ahal zuen –edo zuten– haragi puska bat baizik. Auskalo noiz erabaki zuten hori. Auskalo zenbatek.
Orain, bertze bulego batean, bertze gizon batek idatzi du –eta egunkari batek argitara eman du– polizia ikertzen ari dela hamar urte egoera begetatiboan daramatzan emazteki hori bortxatua izan ote den. Eta makurrena da beharbada egia dela; alegia, polizia ez dela ikertzen ari nork bortxatu duen, bortxatua izen ote den baizik, hamar urte egoera begetatiboan daramatzan emazteki bat haurdun gelditzeko bertze biderik balitz bezala.
Bortxatu zutenak, ezikusiarena egin zutenak, egoera banalizatu dutenak, auskalo zer eta nola ikertzen ari direnak. Nik ez dakit zehazki zer den bortxaketaren kultura, baina pentsatzen dut, izatekotan, horrelako zer edo zer izan behar duela.
Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.
Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]