Lau haizeetara edo “a los cuatro vientos”?

Maite Mutuberria

Irail amaierarako plan ezin hobea izan daiteke. Hartu Goierri Valley-n egindako autobusa, eta joan Bermeo Tuna World Capital-era. Erosi garagardo parea Izaro Irish Pub-en, eta gozatu estropadez, moila gainean eserita. Ziur traineruren batean badagoela BAT Basque Team-en dabilen arraunlariren bat, eta agian Go Fit Hondarribia-k irabaziko du estropada. Kirola atsegin ez bada, gertu dago Urdaibai Bird Center. Iluntzean, Gipuzkoara joan eta Basque Culinary Center-en afaldu ostean osteratxoa egin daiteke Donostiara, San Sebastian Región-en zer aurkituko.

Jon Ander de la Hozek Berria-n 2018ko maiatzean idatzi zuen Euskararen hazia, lore erdaretan erreportajetik hartutako hitzak dituzue goikoak, eta guri ezin egokiagoak iruditu zaizkigu honako hausnarketa hau proposatzeko.

Gaur egun, 2019. urtean, euskaldunok  gure kultura eta ohiturak “lau haizetara” zabaltzeko daukagun grina honen barruan, ahaztu egin al zaigu hizkuntza ere zabaltzea? Ez al da euskara euskaldun egiten gaituena? Uneoro gauza guztiak internazionaltzen ditugu, mundu guztiak gozatu dezan gure kulturaz, baina ahazten ari zaigu euskaldunok garela gozatu behar dugun lehenengoak, gure herria baita.

Goiko adibideotaz gain, beste milaka jarriko nituzke BEC (Bilbao Exhibition Centre), Itzulia Basque Country, DonostiCup… Baina gaurkoan Donostiako Zinemaldian zentratuko gara. Ez dakit gogoan duzuen, baina Donostia Zinemaldiari logoa aldatu zioten iaz, aurrerantzean SSIFF izena du, hau da, San Sebastian International Film Festival izenarekin indar eta oihartzun handiagoa hartuko duelakoan egin omen dute aldaketa hau.  

Iritzia ematen hasi baino lehen, zenbakiekin hasiko gara: Donostiako 60. Zinemaldian 157.256 ikusle izan ziren; 62. edizioan berriz, 158.608; eta  63. edizioak, guztira, 174.901 ikusle izan zituen. Ez al zaizue iruditzen zinemaldia bera ari dela zabaltzen berez? Beharrezkoa al da euskara alde batera uztea?  Guk, Lauaizeta Institutuko ikasleok, pentsatzen dugu euskal kultura euskara erabiliz zabaldu behar dela; batez ere, gure iritzian, euskara euskal kulturaren partea delako, eta benetan “lau haizeetara” zabaldu behar baldin badugu, pack guztia zabaltzea delako egokiena gure ustetan.

Berdina izango litzateke Kataluniako Castellers-ei izena ingelesez jarriko bagenie? Edota urrutiago joanda, Halloween iparramerikar festari Ilunabarra deituko bagenio, berdina izango litzateke? Gauza da besteen kulturak –askotan, ez  beti– jatorrizko hizkuntzan ezagutu eta barneratu ditugula arazorik gabe; gure kultura zabaltzerakoan ordea, gure hizkuntza zabalkuntzarako arazo bat dela pentsatu dugu, eta horra hor gure akatsa.

Euskaldunak gara, euskal hiztunak, kultura zoragarria dugunak, eta munduari gure kulturaz gozatzen utzi nahi diogunak; baina, ez dezagun ahaztu euskara dela euskaldun egiten gaituena, eta euskara ere harro egoteko eta “lau haizeetara” zabaltzeko hizkuntza eder eta sakona dela.

Hau da gure hausnarketa, ez dugu pentsatzen iritzi xume honekin Zinemaldiari logoa aldatuko diogunik, baina zuek, irakurleok, hausnartzera bultzatu nahi zaituztegu, hori baitaukagu helburu. Beraz, lortu dugu gure helburua?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Eguneraketa berriak daude