Lagunekin hobeto


2019ko urtarrilaren 08an
"Nire hartz handia, nire hartz txikia eta ni neu". Margarita del Mazo Ilustrazioak: Rocio Bonilla. Itzulpena: Mari Eli Ituarte. Mensajero, 2018 l 32 orrialde l Haurrentzat
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Liburu honetako protagonistak, izenburuan adierazten duen bezala, bi hartz ditu. Bata handia eta bestea txikia. Eta, hain zuzen, ideia horretatik abiatzen da istorioa: “Hartz bat izateak abantaila handiak ditu, eta bi izateak… askoz gehiago!”. Irakurleak, orduan, gure neska protagonista ikusiko du hartz panpinari txano bat jartzen eta ondoko orrian hartz handiak nola jartzen dion berari txanoa.

“Nire bi hartzak toki guztietara datoz nirekin” diosku protagonistak eta, horrela, ikusi ahal izango dugu elurretan paseatzen, jolasten, arrantzan izoztutako errekan, basoko animaliak ezagutzen eta beste mila kontu egiten bere bi hartzekin batera.

Margarita del Mazok istorio sinple eta hunkigarria proposatzen digu, egunerokotasunean txertaturiko istorioa; elkarrekin, laguntzen, babesten ari diren lagunen istorioa. Eta kontakizunari ederki dagokion ilustrazio tonua azaltzen zaigu Rocio Bonillaren eskutik. Pastel tonuko koloreak, xehetasun ugari, kanpoko hotzaren zuritasuna eta animalien nahiz landare apurren bizitasuna agertuko zaizkigu irudi errealista, goxo eta iradokitzaileetan.

Ez dakigu zein den protagonistaren izena, ezta behar ere; bere ikuspegia bakarrik jasotzen baitugu istorioan. Berak zer pentsatzen duen, zer sentitzen, lagun txikiaren eta handiaren ondoan. Handiaren indarrak emaniko segurtasunaren ondoan, lagun txikiak gauza ñimiñoetara hurreratzeko aukera ikusi ahal izango dugu. Bai eta gure neska protagonistak txikiari emaniko babesa askoz ere era gozo eta handiagoan nola jasotzen duen hartz handiaren aldetik ere.

Adiskidetasunaren aldeko mezua izan zitekeen liburu hau, baina amaieran irakurleak ikusi ahal izango duen bezala –liburu guztian iradokitzen dena, bestalde-, kariño kontua da, maitasuna, liburu honen gaia. Gurasoak nola babesten, nola zaintzen, nola laguntzen dion alabari. Hartz aitak edo hartz amak bere kumea zainduko zukeen bezala; gure protagonistak bere hartz txikia maite duen bezala. Amaieran, hasierako ideiara bueltatuz, egileak dioen bezala: “Ona da hartz bat edukitzea; gainera, nik bi dauzkat eta hori askoz hobea da”; edo guk esango genukeen bezala, ona da liburua bakarrik irakurtzea, hobea lagun batekin batera. Eta hori zure hartz handia bada, askoz hobea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Etxea. Aitarena, amarena, ahizparena. Nirea

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024

-----------------------------------------------------

Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]


Dramaturgoen ‘herstory’-rako

Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024

---------------------------------------------------

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]


Arriskuen aurrean, Ernaux

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024

-----------------------------------------------------------
 
Klinikoa, zorrotza, politikoa, intimoa, autobiografikoa. Horrelakoak erabili izan dira maiz Annie Ernauxen lana eta idazketa... [+]

Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Eguneraketa berriak daude