Iraganaren argia

Antton Olariaga
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Urte berria hasia dela eta, denok bat besteari opatzen diogu zoriona, esperantza izanez etorkizuna iragana baino gehiago argi ekarle izanen zaigula. Hain zuzen ere, orainaldia goibel agertzen zaigun garai hauetan –bake prozesuaren aitzinatze motelegia, miseria sozialaren hedapena, euskararen gainbehera, eskuin muturraren garaipenak, klima aldaketa, migratzaileen zapalkuntza, eta abar–, ateriak gerorako ditugu igurikatzen anitzek, eta itxaropen horretan egiten dugu lan.

Jo eta ke ari gara arlo guzietan, tarrapataka, presazko arazoak konpontzeko presiopean, denbora murritzegia baimenduz geure buruari geldialdiak egiteko eta burumuina serioski elikatzeko. Garaikidetasunaren eta etorkizunaren prestaketaren premiak dizkigu eguneroko ekintza eta eleak moldatzen. Bizkitartean, iraganaren argia baitezpadakoa dugu eginbehar horietan, eta iruditzen zait argi horren eskasa gero eta gehiago zaigula eskas.

Adibide konkretutzat daukat Ipar Euskal Herriko historiaurreko arkeologoen egoera larria. Gauzak diren bezala errateko, hirurogei urtez petiko bi arkeologo profesional baizik ez dira aurkituko eskualde honetan: batek lehen giza presentzia du aztergai, besteak lehen laborarien aztarnak. Beren ikerketen balioa ezagutua da, bai Euskal Herrian, bai atzerrian. Tokiko jendeek beren interesa erakusten diete bi gazte horiei, herrietan egiten dituzten hitzaldietara joanez, eskoletara gonbidatuz. Baina hara: haien ikerketak diruztatuko lituzkeen tokiko erakunderik ez dute aurkitu, eta ondorioz, profesional moduan ez, baina boluntario gisa segitu beharko lituzkete beren miaketak, ogibidea xerkatuz Euskal Herritik kanpo, arkeologiak balio ofiziala daukan lurralde arrotzetan.

Argi dago Euskal Elkargo berriaren gain litzatekeela tokiko arkeologiaren garapena, berriki kontratatu dituen hainbeste funtzionarioen artetik bi gazte haiek ere enplegatuz. Zergatik ez ote du egiten?         

Teknikariek gaina hartu dietelako hautetsiei? Arduradunei ideologikoki desegokia zaielako iragana gehiegi ikertzea? Alta, euskaldunok lehenik, besteek ondotik, on genuke gure historiaurrea hobeki ezagutzea; ikasle eta irakasleek nahiko lukete euskarazko eskuliburuetan duela berrogei urteko datuak erreberritzea.

Entzun ditut batzuk erraten Ipar Euskal Herriko euskaldunek berek nahitara oztopatzen dutela historiaurreko arkeologia, hots, euskararen aztarnarik aurkitzen ez den garaiko arkeologia, beren buruaz eta beren hizkuntzaz daukaten “kontaketa nazionala” deuseztatuko lukeelakoan.     

Nik ez dut uste hori egia denik: kontaketa nazionalak, mitoak, baitezpadakoak dira hizkuntza eta kultura baten biziraupenerako –Asisko Urmenetak ederki erakutsi du hori Gartxot figuraren bidez; baina ez dut uste euskaldun gehienak ikerketa zientifiko berrien beldur garenik, ez ditugulako gure hizkuntza eta kultura arrazoi historikoengatik soilik salbatu nahi. Iruditzen zait alderantziz Ipar Euskal Herrian historiaurreko arkeologia profesionala sostengatzeko ahalmena daukan erakunde bakarrak ez duela hori egin nahi gure ondarea ez duelako funtsez kontuan hartzen: behar kultural garaikide larrienei bakarrik eskainiz arreta, parte hartzen du gure iraganaren ukazioan.

Eneko Bidegainek Lurraldea eta herria (Pamiela, 2018) saiakeran egin proposamenetan dago erakunde bateratzailearena: gerorako itxaropena dut ere erakunde hori, bereziki ikerketa arloan, Euskal Herri osoko ikerleak sostengatuko lituzkeen erakundea, iraganaren argia ekar liezagukeen etorkizuneko erakundea, hots.


Azkenak
2024-11-15 | Axier Lopez
Georges Abdallah askatzeko agindu du Frantziako Justiziak, Europako preso politikorik zaharrena

Urriaren 24an 40 urte egin du preso Georges Ibrahim Abdallah libanoarrak Frantziako Estatuan. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatua da... [+]


Osakidetzari eginiko erreklamazioak %20 igo dira azken urtean

Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.


2024-11-15 | Leire Ibar
Iratiko Oihana Biosfera Erreserba izendatu du UNESCOk

UNESCOk Munduko Biosfera Erreserben Sarea zabaldu du hamaika izendapen berrirekin, horien artean da Iratiko Oihana. Astearte honetan jaso dute diploma Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako presidenteek Ariben. 


Doakotasuna itunpeko ikastetxeetan: zer dela eta?
Zertarako irakaskuntza kontzertatua?

Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]


2024-11-15 | Gorka Julio
S2 - Sareak berreskuratu eta berrasmatu

Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]


Israelgo justizia ikertzen ari da ea Netanyahuk bazuen urriaren 7ko Hamasen erasoen berri

Hori da Israelgo hedabideetan azken egunotan bolo-bolo dabilen albistea. Baieztapenaren inguruan auzi ugari daude, eta horietako batzuk ikerketa judizialean aztertzen ari dira. Israelgo Estatuko Fiskaltza urriaren amaieratik ikertzen ari da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen... [+]


2024-11-15 | Gedar
Haserrea Gurutzetako ospitalean, Joint Commission-en auditoriaren astean

 Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.


2024-11-15 | Sustatu
The Guardian eta La Vanguardia egunkariek X/Twitter utzi dute

The Guardian egunkari britainiarrak lehenbizi eta La Vanguardia katalanak (espainolez argitaratzen du edizio zabalduago bat, baina katalanezko bertsioa ere badu) erabakia jakinarazi zuten atzo X/Twitter sare soziala uzten dutela, desinformazioaren ukuilua bihurtu delakoan.


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


“Menopausia patologizatu beharrean, etapa baten parte gisa bizi behar dugu”

Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.


'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


2024-11-14 | Uriola.eus
Bilboko euskaltzaleen GUKA mugimenduak euskaraz bizitzeko erronkak irudikatu ditu metroko eskailera mekanikoetan

GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.


'Barraka' saioa
Apustua ETBk, baina bigarren planoan

Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.


Eguneraketa berriak daude